| |
| Altadis-Zuzendari Berriak Saria |
Donostiako 52. Nazioarteko Zinemaldiari dagokion ALTADIS-ZUZENDARI
BERRIAK SARIAren epaimahaiak, ondoko kideek osatua:
AIPAMEN bat ematea erabaki du:
Zinemaren lengoaiari hurbiltzeko duen umore eta freskotasunagatik
eta aho batez erabaki dute ALTADIS-ZUZENDARI BERRIAK SARIA
ondoko filmari ematea:
Bere doitasun estetikoagatik eta unibertso kezkagarri eta originala
sortu izanagatik.
Donostian, 2004ko irailaren 25ean
BABESLE:

AZKEN ORDUKOAK:
|
| 
|
JORGE
DE COMINGES |
1945ean Bartzelonan
jaioa, Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu
eta zine-teknikari bezala lan egin zuen, 1968tik 1980ra.
1976. urteaz geroztik, “Destino”, “El
Noticiero Universal” eta “El Periódico
de Catalunya” agerkarietan zine kritikari gisa aritu
da. 1981ean “Fotogramas” aldizkariko erredakzioan
sartu zen eta, 1989tik 1996ra, hau da “Qué
leer”-en zuzendaritza beregan hartu arte, erredaktore-buru
izan zen. Era berean, gaur egun, “Fotogramas”,
“Qué leer” eta “Clío”
aldizkarien argitaletxea den Comunicación y Publicaciones
S.A. enpresako argitalpen zuzendariordea da.
Idatzi dituen eleberrien artean, “Un clavel entre
los dientes” (Seix Barral, 1989), “Tul ilusión”
(Anagrama, 1993), “Las Adelfas” (Ediciones del
Bronce, 1997) eta “Un curso muy movido” (Alba,
1999), azkena Clara alabarekin batera idatzia. ‘Mis
años de cine (1976-1979) Entre el destape y la “qualité”’
(DVD, 2001) oroitzapen zinematografikoen liburua idatzi
du, halaber. Datorren azaroan, “Memorias de un extraño
(1945-1971)” (Seix Barral) bere oroitzapenen lehen
liburukia argitaratuko da. 1971an ezkondu zen eta seme-alaba
bana du. |
Igo
| 
|
ROBERT
DAUDELIN |
| 1972tik 2002ra
Québec-eko Zinematekako zuzendaria, aurretik “Objectif”
(1960-67 artean Montrealen argitaratua) zine aldizkariko
erredaktore izan zen, zuzendari albokoa Montrealgo Nazioarteko
Zine Jaialdian (1963tik-1967ra) eta, era berean, Québec-eko
Zinea Zabaltzeko Kontseiluko zuzendaria (1969-1972). Zinemateken
mugimenduan oso gogotsu aritu zen. Ondorioz, Film Artxibategien
Nazioarteko Federazioko Idazkari Nagusia izan zen, 1979tik
1985era, eta lehendakaria, 1989tik 1995era. Zinemari buruzko
hainbat artikulu idatzi du eta, 1987an, Lee Konitz musikari
estatubatuarrari buruzko dokumentala zuzendu zuen: Konitz,
portrait de l’artiste en saxophoniste. Gaur egun,
“Journal of Film Preservation” agerkariko erredaktore-burua
da, Montrealgo “24 images” aldizkariko erredakzio-batzordeko
kidea eta Beiruteko St-Joseph Unibertsitatean irakasle gonbidatua.
|
Igo
| 
|
NICK
JAMES |
| Zine kritikaria
eta “Sight & Sound Magazine” aldizkariko
zuzendaria, hau da munduko zine-aldizkari zahar eta prestijiotsuetakoa
(lehen alea 1933an kaleratu zen). Nick James, zine kritikariaz
gain, rock musikaria da. Bere lehen idatziak gerora –1991an–
berak zuzenduko zuen “City Limits” Londreseko
aldizkari erradikaletakoan argitaratu ziren. 1995ean “Sight
& Sound-eko” zuzendariorde bezala hasi zen, handik
bi urtetara zuzendariaren ardura hartuz. 2002an, Klasiko
Modernuen bilduman Michael Manni buruzko “Heat”
liburua argitaratu zuen. |
Igo
| 
|
SATU
LAAKSONEN |
| Finlandiako Zinematekako
programatzailea, 1985. urteaz geroztik. Zinematekako nazioarteko
harremanen arduraduna da, zine frantziar eta frankofonoaren
arduraduna, eta ondoko herrialdeetako zine programen arduraduna,
halaber: Italia, Afrika Beltza, arabiar herrialdeak, Iran
eta Hego Amerika. Aldi berean, zine finlandiarrari buruz
Finlandiatik kanpo antolatu ohi diren programen arduraduna
da. Itzultzaile bezala lan egiten du (zinean espezializatua)
eta 70eko hamarkadatik hona, Finlandian, kultur-elkarte
ezberdinen ekimenetan parte hartu du. 90eko hamarkadan,
UNESCOk Finlandian burututako ekitaldiez arduratu zen. Elkarte
frantziar-finlandiarren Federazioko Lehendakariordea da.
2003an, Frantziako Chevalier des Arts et des Lettres Ordena
jaso zuen. |
Igo
| 
|
MARIASUN
LANDA |
| Filosofia eta
Letra ikasketetan lizentziatua, gaur egun Literaturaren
Didaktika irakasten du, Donostiako Irakaslegoaren Unibertsitate-Eskolan
(EHU). Euskal Herriko aldizkari eta egunkari ugarietan kolaborazioak
egin ditu, baina bere sormen lana, batik bat, haur eta gaztetxoentzako
euskarazko literaturan egin du. 30 libururen egilea da eta
bere lan ugari gaztelaniara, katalanera eta galizierara
itzuli dituzte, bai eta, atzerrian, ingelerara, frantsesera,
alemanera, grekora, arabierara..., eta horrexegatik, egungo
Euskal Literaturako egileen artean nazioarteko mailan gehien
ezagutzen den egilea da bera. Jaso dituen literatura sarien
artean, nabarmentzekoa da Espainiako Kultur Ministerioak
“Krokodiloa ohe azpian” lana zela eta 2003an
emandako Haur eta Gaztetxoentzako Literatura Sari Nazionala.
|
Igo
| 
|
ALAN
PAULS |
| Colegialesen jaioa
(Buenos Aires, Argentina), 1959an. Letretan lizentziatua,
unibertsitate-irakasle da. Manuel Puig, Lucio V. Mansilla
eta Roberto Arlt-en lanetan aditua, Argentinako literaturari
buruzko entsegu ezberdinak idatzi ditu, azkena Jorge Luis
Borgesi eskainitako “El factor Borges” izenekoa.
Gaur egun, “Radar” aldizkariko editorea da,
“Página/12” egunkariko igandetako gehigarriarena.
Zine eta literatura-kritikari ere bada. Telebistarako gidoiak
idatzi ditu (La era del ñandú, Carlos Sorín,
1987), baita zinerako ere (Los enemigos, 1982; Sinfín,
1988; Imposible, 1999; Arizona Sur, 2000). Lau eleberri
idatzi ditu, baita kontakizun labur mordoska ere. Hain zuzen
ere, Juan Fornen 1992ko “Buenos Aires” (Anagramak
argitaratua) antologian argitaratu zuen ipuin bat izan zen
Espainian ezagutu zen bere lehen lana. Ordea, Paulsek hamar
urte zeramatzan Argentinan argitaratzen. “El pudor
del pornógrafo” bere lehen nobela 1984koa da;
1990an, berriz, “El coloquio” argitaratu zuen.
Hirugarrenak, “Wasabi”, 1994an argitaratuak,
Frantziara, hain zuzen ere, Saint-Nazaire portu frantsesean
dagoen ‘La Maison des écrivains étrangers
et des traducteurs’ delakora gonbidatutako idazle
argentinar baten ibilerak kontatzen ditu. “El pasado”
(2003) bere laugarren liburuarekin 21. Herralde Nobela Saria
irabazi du. Latinoamerikako narratiba berriko idazle garrantzitsuenetakoa
ez ezik, Paulsek Enrique Vila-Matasen “El mal de Montano”
eleberriko pertsonaia nagusietako bat izateko ohorea izan
du. |
Igo
| 
|
HÜLYA
UÇANSU |
| Turkiako Bandirma
hirian jaio zen, 1950ean. 21 urterekin Istanbulgo American
College eskolan graduatu ondoren, Istanbulgo Unibertsitatean
Hizkuntz eta Literatur Ingelesa ikasi zuen (1973-77). Ez
zuen zinemarekin zerikusirik izan, 1975ean Turkiar Zinematekaren
Zuzendaritza beregan hartu arte. Turkian zenbait zine-jaialdien
antolakuntzan parte hartu ondoren, 1983an, International
Istanbul Film Festival jaialdiko zuzendari izendatu zuten,
eta horretan dihardu gaur egun ere. 1996an, jaialdi horretako
zuzendari bezala, Pariseko Georges Pompidou gunean Turkiar
Zinemari eskainitako atzerabegirako garrantzitsu baten arduraduna
izan zen. Nazioarteko zenbait zinemaldi handitan epaimahaikidea
izan da, Venezia, Montreal, Rotterdam, Montpellier, Valladolid
eta Taormina, tartean. |
Igo |
|
|
|
|