Hemen zaude: Lehen orrialdeaHalaxe Izan Zen 2004Sariak › Gazteriaren Mercedes-Benz Saria
 
 
 

Gazteriaren Mercedes-Benz Saria


Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioari dagokion GAZTERIAREN EPAIMAHAIAk, 350 gaztek osaturikoak eta MERCEDES-BENZen babespean ematen denak, Brad McGann zuzendariaren "IN MY FATHER'S DEN " filmari eman dio Gazteriaren MERCEDES-BENZ Saria, lautik 3,440ko puntuazioarekin.

Donostian, 2004ko irailaren 25ean


Estatu osotik eta atzerritik etorritako 350 gaztek osatzen dute Gazteriaren Epaimahaia. Epaimahaikideak ikastetxe edo zinema-eskoletako 17tik 21 urtera bitarteko ikasleak dira, denen artean, zozketa bidez edo norbere motibazio-gutunei erantzunez aukeratutakoak. Epaimahaian parte-hartzea, beraz, borondatezko ekintza da eta Gazteriaren Mercedes-Benz sarirako pelikula hautagai guztiak ikusteko konpromisoa dakar berekin, Zuzendari Berriak atalari dagozkionak, hain zuzen ere. Honek egunean batezbeste hiru pelikula ikusi behar direla esan nahi du.

Gazteriaren epaimahaikideek zine-saio bakoitzetik irteterakoan ematen dute botoa, balorazio-sorta dakarren txartel baten bidez. Botazioen emaitza egunero iragarriko da Zinemaldiko egunkarian eta Zinemaldiko telebistan, baita leku jendetsuetan kokaturiko pantaila eta paneletan ere, hala nola Kursaaleko ateondoan edo Zabaltegiko bulegoetan.

Epaimahaiko gazteek eurek antolatzen dute sari-ematea, aldez aurretik eta Palmares Ofizialarekin batera prentsari iragartzen zaiona. Sarituari dagokion plaka Kursaaleko Ganbera aretoan antolatutako Gazteriaren Itxiera Ekitaldian ematen da, film irabazlea berriro proiektatu aurretik. Horrez gain, klausura-egunean bertan, saria irabazi duen lan-taldearen aurkezpena egiten da Belodromoko agertokian.

Gazteriaren Mercedes-Benz sariarekin zerikusia duten ekitaldiei amaiera emateko festa bat antolatuko da Donostiako diskoteka ezagun batean, bertan gazteei pelikuletako lan-taldeekin biltzeko gonbita luzatzen zaielarik.


Azken bost urteotako film irabazleak, honako hauek izan dira:

  • 1999 AGNES BROWNE, Anjelica Huston (AEB-Irlanda)
  • 2000 FÖRE STORMEN / BEFORE THE STORM, Reza Parsa (Suedia)
  • 2001 ELLING, Peter Naess (Norvegia)
  • 2002 REAL WOMEN HAVE CURVES, Patricia Cardoso (AEB)
  • 2003 NOVIEMBRE, Achero Mañas (Espainia)


BABESLE: