Donostiako 52. Nazioarteko Zinemaldiari
dagokion HORIZONTES SARIAren epaimahaiak, ondoko kideek osatua:
Bi aipamen berezi ematea erabaki du:
- FERNANDA MONTENEGRO eta DAMIAN ALCAZAR aktoreei, “O
OUTRO LADO DA RUA ” (Brasil) eta “CRÓNICAS
” (Ekuador) pelikuletako beren antzezpen sentikorrengatik.
eta 18.000 euroz hornitutako HORIZONTES SARIA, ondoko film
irabazlearen zuzendariari ematea:
Donostian, 2004ko irailaren 24an
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak “Horizontes”
izeneko saria
sortu du, osorik edo zati batean Latinoamerikako herrialde batean
ekoizturiko film luzeak, jatorri latinarreko zinegileek zuzenduak
edo gai nagusitzat mundu zabaleko komunitate latinoen egoera
hizpide duten film luzeen ezaguera eta hedapena bultzatzeko
asmoz.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko “Horizontes”
hautaketan parte hartzeko hautatuak izanik, Espainiako beste
edozein zinemaldian aurrez aurkeztu gabeak nahiz Espainian komertzialki
estreinatu gabeak izan beharko dute saria eskuratzeko lehiakide
izango diren filmak.
Sari hau 18.000 Euroz hornituta dago eta film sarituaren uzendariari
emango zaio.
Arautegia (2004). Horizontes
Saria
| 
|
RUY GUERRA
Epaimahai burua |
| 1931. urtean Lourenço
Marquesen (egungo Maputo) jaio zen, Mozambike Portugalgo
kolonia zenean. Borroka politikoan gogotsu parte hartu zuen,
arrazakeriaren aurka eta independentziaren aldeko mugimenduetan,
19 urterekin bere herrialdea utzi zuen arte. 1952-54 artean,
Pariseko IDHEC-en zine ikasketak burutu zituen eta, hantxe,
kamera eta zuzendari laguntzaile bezala lan egin zuen. Batik
bat zuzendari bezala ezagutzen badugu ere, Ruy Guerra, era
berean, muntatzailea, argazki zuzendaria, ekoizlea eta aktorea
(Werner Herzogen Aguirre, der zorn Gottes, 1972) da. Estilo
ezberdinak landu dituen arren, bere filmek zapalkuntza eta
esplotazio sozio-ekonomikoa estetika berri batez adierazten
dute. Toki askotan filmatu du, baina gehien bat zine brasildarrarekin
erlazionatzen dugu, Cinema Novo deritzonaren aitzindarietakoa
baita. Guerraren lehen film luzea, Os Cafajestes (1963),
mugimendu horretan arrakasta komertzial bitxietako bat izan
zen. Bere beste bi film, Os Fuzis (1964) eta Os Deuses e
os Mortos (1970), zine brasildarraren sortzailetakotzat
hartuak dira. 70eko hamarkadaren amaieran, Mozambikek independentzia
lortu ondoren, bertara itzuli zen, Mozambiketar Zinemaren
Institutu Nazionalaren sorreran parte hartzeko. 80ko hamarkadan,
berriz, gai politikoen tratamendu erradikala baztertu eta
oso estetika eder eta helburu komertziala zuten hiru film
zuzendu zituen: Ópera do Malandro (1985), Chico Buarqueren
lana egokitzen duen komedia musikala, A Fábula da
Bela Palomera (1987), Gabriel García Márquez
Nobel Sariaren lanean oinarritutako amodiozko istorioa biltzen
duen film historikoa, eta Kuarup (1988), zine brasildarrak
emandako ekoizpen erraldoi gutxietakoa, Antonio Calladoren
eleberriaren egokitzapen txundigarria. Zineaz gain, Guerrak
zenbait antzezlan idatzi eta zuzendu du, eta abesti herrikoien
hitzak konposatu ere. Gaur egun Río de Janeiroko
Gama Filho Unibertsitateko Zine Eskolako zuzendaria da.
Bere egitasmo berriena Mala hora luzea da, aurtengo Donostiako
Zinemaldian Zinema Eraikitzen 6 sailean aurkeztuko dena. |
Igo
| 
|
JORGE
SÁNCHEZ |
| Córdoba,
Veracruz (Mexiko), 1950eko maiatzaren 31. Zinearekiko lehen
harremana Politika eta Gizarte Zientzien Fakultateko zine-klubean
izan zuen. Soziologia ikasketak utzi eta Zine Klub Transhumantea
garatu zuen, besteak beste sindikatu edota nekazarien erakundeentzat
emanaldiak antolatuz. Gaitasun Zinematografiko Zentroan
Zuzendaritza ikasten hasi zen, baina laster utziko zuen,
bereziki miresten duen bokazio horretarako balio ez zuelakoan.
Lagun batzuekin batera, Zafra-Cine Difusión enpresa
banatzailea sortu zuen. Jarraian, Zafra Video eta Cinematográfica
Macondo sortuko zituen, oraindik badabiltzanak. Horien bitartez
zine latinoamerikarra banatu du, bai eta artezko-zinea deritzona
ere, hau da Patricio Guzmánen La Batalla de Chile-tik
hasita Wong Kar Wairen In the Mood for Love arte. Zazpi
film ekoiztu ditu, eta horietako seik Canneseko Jaialdiko
sail ezberdinetan parte hartu dute: María Novaroren
Danzón-etik (Errealizatzaileen Hamabostaldia, 1991)
Arturo Ripsteinen Así es la Vida (Sail Ofizial, Cannes
2000) filmera. 2000. urteko Donostiako Zinemaldian Urrezko
Maskorra jaso zuen Arturo Ripsteinen La perdición
de los hombres, halaber, berak ekoiztua da. Era berean,
Paul Leduc eta Tomás Gutiérrez Alea ahaztezinarekin
lan egina da. Ekoizle Independenteen Mexikar Elkartea eta
Zine eta Ikusentzunezkoen Ekoizleen Iberoamerikar Federazioa
sortu zituen, bietan lehendakari izanik. Sundance, Toronto
eta Habanako jaialdietan epaimahaikide izan da, eta 1994an,
Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien Epaimahaian parte
hartu zuen. Gabriel García Márquez lehendakari
duen Latinoamerikar Zine Berriaren Fundazioko Zuzendaritza
Kontseiluko kidea da, bai eta Cinemart – Rotterdam-eko
Batzordeko kidea ere. Gaur egun, Río de Janeiron
Mexikoko Kontsul Orokorra da. |
Igo
| 
|
DENIS
DE LA ROCA |
| El Salvadorren
jaioa. Los Angelesen bizi da, Kalifornian. Informatika eta
Latinoamerikako Zinemaren Historia ikasi ditu; kazetari,
programatzaile, zinema sustatzaile eta argitalpen xumeen
zuzendari gisa egiten du lan. 80ko hamarkadan, Los Angeles
Film Exposition-eko Dokumentalen Hautaketa Batzordeko kide
eta Programatzaile izan zen, baita Latinoamerikarako ordezkari
ere. 80ko eta 90eko hamarkadatan, Habanako Zinema Latinoamerikar
Berriko zine-jaialdiaren ordezkari izan da Estatu Batuetan.
1990ean ordezkari gisa dihardu Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarentzat,
eta 1993an Zinema Chicanoari buruzko atzera begirakoa taxutzeaz
arduratu zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Duela hamar
urtetik hona zinema latinoamerikarreko programazio-aholkulari
dihardu hainbat filmategi eta zine- jaialdietarako: San
Francisco Film Festival, Sundance Film Festival, Toronto
International Film Festival, Guadalajarako Nazioarteko Zine
Mexikarreko Mostra, University of California Berkeley Pacific
Film Archives, Frantziako Filmategia, besteak beste. Gaur
egun, Palm Springs International Film Festival, New Yorkeko
Tribeca Film Festival, Seattle International Film Festival
jaialditan ordezkari gisa dihardu, Biarritzeko Zinema Latinoamerikarreko
zine-jaialdiko Hautaketa Batzordeko kide da eta Los Angeles
Latino International Film Festival-eko Batzordeko Ohorezko
Kide. |
Igo |