Tristán Bauerrek zuzenduriko film luze argentinarra
“Iluminados por el fuego”, Tristán Bauerren
film argentinarrak Zinema Eraikitzen 6ko saria eskuratu du, industria
tekniko kolaboratzaileen taldeak urtero izena ematen dion sailean
aurkezturiko filmeetako bati ematen diona, honek bere post-produkzioa
osatu ahal dezan.
Sari hau, zeina Donostiako Nazioarteko Zinemaldian hirugarren
aldiz ematen den, filmak bere post-produkzioa osatzeko behar
dituen zerbitzu eta material guztiez dago hornituta. Exa, Kodak,
Molinare, No Problem Sonido, RF Sonido, Technicolor-Madrid Film
Lab eta Titra Film dira sari hau ahalbidetzen duten empresa
kolaboratzaileak
Sari honek Tristán Bauerri bere filma 35 mm.tan areto
komertzialetan, zineman, bideoan, telebista-kate eta kultur
zabalkundeko zirkuitutan ustiatzeko beharrezko irudi eta soinu-tratamenduko
lan teknikoak berriro hartzen eta amaitzen lagunduko dio.
“Suak argituta” filmak, zeina beste sei izenburu
latinoamerikarrekin batera Zinema Eraikitzen 6 Sarirako lehiatu
den, 18 urte zituztela Ingalaterraren aurkako gerran borrokatu
ziren hiru gazteren istorioa kontatzen du. Hogei urte geroago,
horietako bat bere buruaz beste egiten saiatzen denean, Estebanek,
40 urte bete izanak ematen dion distantziarekin, bere bi lagun
minekin, Vargasekin eta Juanekin, bizitako esperientzia gogorarazten
du. Oroitzapenek Esteban uharteetara itzuli araziko dute, hartara
bere zauri zaharrak sendatu ahal izateko.
Honen aurretik industria teknikoek saritu zuten filma, Ciro
Guerra kolonbiarraren “La sombra del caminante”
izan zen, aurten Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi/ Zuzendari
Berriak sailean lehiatzen dena.
|