Hemen zaude: Lehen orrialdeaHalaxe Izan Zen 2004Hornitzaileen gunea › METROPOLIS LIBROS
 
 
 


METROPOLIS LIBROS
 
Kontakturako pertsona:
Berta Santiago Fresco
Helbidea:
C/ Usandizaga 27 20002 Donostia
Telefonoa:
+34 943281844 / +34 943322722 (fax)
Web:
www.metropolislibros.com
E-mail:
metropolis@metropolislibros.com


METRÓPOLIS

Zinemaldian duen eginkizuna: zinema munduko produktuen salmentarako standa.

Metropolis Liburuak zineman espezializaturiko liburu-denda bat da, non zazpigarren artearen inguruko guztia aurki daitekeen, bereziki liburuak, 2.500 izenburu baino gehiagoko katalogo batek zinema ezagutzeko funtsezko lan guztiak biltzen dituelarik: gidoiak, argiztapen, zuzendaritza eta eszenografiako liburu teknikoak, aktore eta zuzendarien biografia bikainak, zinematografiaren oinarriak xehatzen dituzten azterlan eta saiakerak, zinemaren historia, antzezpena, etab... eskari handia duten beste mota bateko produktuak ahaztu gabe beti ere, film ospetsuen bideoak eta DVDak, baita zinemazalearentzako eta zaletuarentzako bilduma-materiala: posterrak, argazkiak, irudiak, postalak eta merchandising objektu ezberdinak ere, hau guztia lokal atsegin batean, non eskainitako produktuak zine-besaulki batzuetan eserita begiratu daitezkeen. Metropolis Liburuak leku bizi bat izan nahi duenez, bertan liburuen aurkezpenak, ipuin kontakizunak, erakusketak, eta abar, egin izan dira.