“É
PROIBIDO PROIBIR”, ZINEMA ERAIKITZEN 8KO
INDUSTRIA TEKNIKOEN SARIA “É proibido proibir”,
Jorge Duránen film brasildarrak Zinema Eraikitzen 8ko
saria eskuratu du, industria tekniko kolaboratzaileen taldeak
urtero izena ematen dion sailean aurkezturiko filmeetako bati
ematen diona, honek bere post-produkzioa osatu ahal dezan.
Sari hau, zeina Donostiako Nazioarteko Zinemaldian laugarren
aldiz ematen den, filmak bere post-produkzioa osatzeko behar
dituen zerbitzu eta material guztiez dago hornituta. Exa, Kodak,
Molinare, No Problem Sonido, Technicolor-Madrid Film Lab eta
Titra Film dira sari hau ahalbidetzen duten enpresa kolaboratzaileak
Sari honek “É proibido prohibir” 35 mm.tan
areto komertzialetan, zineman, bideoan, telebista-kate eta kultur
zabalkundeko zirkuitutan ustiatzeko beharrezko irudi eta soinu-tratamenduko
lan teknikoak berriro hartzen eta amaitzen lagunduko dio.
Latinoamerikako Zinemaren Posprodukzioari
laguntzeko Casa de América Saria Zinema Eraikitzenen
baitan
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
Rencontres Cinémas d’Amérique Latine - Toulouse
Donostiako Zinemaldiaren eta Toulouseko Rencontres Cinémas
d’Amérique Latine- ren Zinema Eraikitzen proiektua
burutzeko ekimena bat dator guztiz Casa de Américaren
lanaren xede eta izaerarekin eta Nazioarteko Kooperazioaren
Agentzia Espainiarrak finkatutako helburuekin.
Horrexegatik, Casa de Américak proiektu honetan aktiboki
parte hartzea erabaki zuen aurkezturiko filmetako bati sari
bat emanez eta zuzendariak beren proiektuekin bertan izan daitezen
Zinemaldiari lagunduz. 2002az geroztik, gure Erakundeak Casa
de América Saria / Latinoamerikako Zinemaren Posprodukzioari
Laguntza banatu du. Sarituak izan dira, El juego de la silla
(Argentina, 2002) Ana Katzena, La sombra del caminante (Kolonbia,
2004) eta Alma Mater (Uruguai, 2005) Álvaro Buelarena.
Casa de Américak Zinema Eraikitzen atalean aurkezturiko
pelikuletako bati laguntza ematen jarraitzeko asmoa du, proiektu
hau zinema latinoamerikarraren garapenerako funtsezkotzat jotzen
baitu. Aurten, Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldian, El violín
(Francisco Vargas/México) filma sarituko du. Sariak 9,000
euroko (gordin) balioa du.
Casa de América
Ateneo Amerikarra
Madrilen, 2005eko irailean

CICAE SARIA
ARTE ETA ENTSEGUKO NAZIOARTEKO KONFEDERAZIOA
Zinema Eraikitzen 8ko CICAE Epaimahaiak, Silvia Balea, Albert
Thomas Baumgartner, Mima Fleurent, Alain Coiffierrek osaturikoak,
aho batez erabaki du CICAE saria (konfederazioko 3.000tik gora
pantailatan pelikularen estreinaldirako laguntza bultzatuz)
Francisco Vargas Quevedoren El Violín filmari ematea,
era berean klasikoa eta unibertsala den lan baten duineko kalitate
artistiko eta gizatiarrengatik, zoritxarrez oraindik egun-egunekoa
den errealitate bat aipatuz.
TVEko SARIA
Donostiako Zinemaldiarekin eta bereziki, Zinema Eraikitzen
sailarekin lankidetzan aritzeko xedeaz, TVEk sari bat ematea
erabaki du, Espainiako lurralderako eta Andorrarako eskubideak
erosteko hitzarmen batean datzana, telebistan emititzeko aukera
jasotzen duena (edozein erako formatu edo emisio eta erreprodukzio
sistema). Eskubide hauek film irabazleari dagokion jabetza egile
den entitate edo pertsonarekin finkatu eta zehaztuko dira.
Aurten, 2005ean, TVEko sariaren irabazle Camila Guzmán
Urzúaren “El telón de azúcar”
pelikula suertatu da.
Donostian, 2005eko irailaren 21ean

PRENTSA-KOMUNIKATUA
SIGNIS Sariak Latinoamerikarako Posprodukziorako
Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldiaren baitan, SIGNISek,
Komunikaziorako Mundu Mailako Elkarte Katolikoak antolaturiko
Latinoamerikarako Posprodukzio Zinematografikoaren V. Lehiaketako
sariak ezagutzera eman eta banatu dira.
Fikziozko film luzeen atalean sariak hiru izan dira,
bakoitza 25.000 estatubatuar dolarrez hornitua, honako lanentzat:
Jorge DURÁNen (Brasil) “É PROIBIDO PROIBIR”
Brasilgo hirigune handietan dauden gizarte mailako ezberdintasunak
ikus-entzunezko kontaketa zaindu baten bitartez erakusteagatik
eta behartsuenen bizimodua ulertzeko belaunaldi berriei zabaltzen
dien aukeragatik. Paulo, León eta Leticia, erdi-klaseko
unibertsitate-ikasleak gizarte-aldaketa ez dela gauza erraza
jabetzen dira, baina behar-beharrezkoa dela, guztien ongia erdietsiko
bada.
Francisco VARGAS QUEVEDOren (Mexiko) “EL VIOLÍN”
Militarren eta gerrillarien arteko gatazka armatu bat bizi duen
nekazari herriska batean bortizkeriak biztanleriaren ahulenak,
haurrak eta zaharrak, ezinbestean harrapatzen dituela erakusteagatik.
Don Plutarco Hidalgo, bere kasa ikasitako biolin-jole maingua,
Latinoamerikako tradizioaren eta erro artistikoen ikur bilakatzen
da. Modu estetiko original batez, zuzendariak sentiberatasun
berezi batez erakusten du botereak askatasuna kontrolatzeko
duen ahalegin zapuztua.
Jorge ROCCAren (Argentina) “EL BORDE DEL TIEMPO”
Indar sentikor, poetiko eta antzezpen-berotasun handiz Argentinako
lau belaunaldien elkartzeak eta urruntzeak kontatzeagatik: abandonatutako
bilobaren onarpena lortu eta berau babesteko bere bakardadea
bazter uzten duen aitona eta bere identitatearen bila bere herrialdera
itzultzen den desargertutako baten semea. Denbora joan da, loturak
hautsi egin dira, baina oraindik bizitza eta harremanen istorioak
berreraiki daitezke, azkenik maitasunean besteekin bat egiteko.
Lehiaketaren edizio honetara 23 film luze aurkeztu ziren, Latinoamerikako
bost herrialdeetakoak: Argentina, Brasil, Ekuador, Mexiko eta
Uruguai.
Documentalaren Saria, 15.000 estatubatuar dolarrez
hornitua, Sergio Iglesiasen (Argentina) “BIALET MASSE,
UN SIGLO DESPUÉS” lanarentzat izan zen.
1904ko Argentinako langile eta bertan jaiotakoen gizarte-egoera
aztertzeagatik documental-road movie probokatzaile baten bitartez,
zeinak garai hartan gertatu zenaren irakurketa bat eskaintzeaz
gain, mundu-ikuskera bat ere aurkezten digun. Duela ehun urte,
Bialet Massé mediku, abokatu eta injineru agronomoa Pampako
geografian barrena ibili zen azterketa hau egin ahal izateko.
Dokumentalistak gizon paregabe hau nor izan zen, eta haren heriotzaren
ondorengo bere lanaren nondik norakoak kontatzen dizkigu. Kamerak
Massék ezagututako lekutara bidaiatzen du eta egungo
argentinar langile eta aborigenen mundua irudiztatzeko, haren
azalpenak erabiltzen ditu. Hunkigarria da belaunaldi ezberdinak
bidegabekeria egoera berdinetan bizi behar dutela ikustea, gaur
egun kapitalismoaren eta globalizazioaren ondorio negatiboetan
gorpuzten diren horiek.
Lehiaketaren bosgarren edizioan 16 dokumental aurkeztu ziren
hiru herrialde latinoamerikarrekoak: Argentina, Brasil eta Uruguai.
Film laburraren Saria, 10.000 estatubatuar dolarrez
hornitua, Benjamín ÁVILAren (Argentina) “VEO
VEO” filmarentzat izan zen.
Film laburrak gerrillarien gaiari beren familiek bizi duten
esperientziatik abiatuz ematen dion tratamenduagatik. Gobernu
(militarrak) terroristatzat jotzen duen aita ondoan eduki gabe
bizi behar duen 8 urteko mutiko baten gorabeherak arakatzen
ditu. Juan, mutiko protagonistak ez du ulertzen bere amak aitaren
identitatea zergatik ezkutatzen duen. Bere eskolako ikaskide
guztiek aita badaukate, berak ez ordea. Eta haren argazkirik
ere ezin du eduki gainera. Zuzendariak istorio honetan Juanek
haurtzaroa utzi eta ulertzeko gauza den pertsona nola bihurtuko
den kontatzen digu.
Atal honetan 9 film laburrek parte hartu zuten, honako herrialdetakoak:
Argentina, Brasil eta Mexiko.
“É PROIBIDO PROIBIR” eta “EL VIOLÍN”
filmak irailaren 21ean proiektatu dira Principe 9 aretoan Donostiako
Zinema Eraikitzen sailaren barnean. “EL BORDE DEL TIEMPO”
film sarituaren muntaketa-prozesuko bertsio bat Sales Officeren
proiekzio-aretoan ikusi ahal izango da irailaren 23an, ostirala,
eguerdiko 12etan. “VEO VEO” film laburra eta “BIALET
MASSE, UN SIGLO DESPUÉS” dokumentala Sales Officeren
proiekzio-aretoan programa bikoitz batean proiektatuko dira
irailaren 23an, ostirala, goizeko 10etan.
Latinoamerikarako Posprodukzio Zinematografikoaren V. Lehiaketan
48 pelikulek parte hartu zuten, Argentina, Brasil, Ekuador,
Mexiko eta Uruguaikoak. Nazioarteko Epaimahaia ondorengoek osatu
zuten: José Tavares de Barros (OCIC-Brasilgo presidente
orde eta Epaimahaiburu), Robert Molhant (Mundu mailako SIGNISeko
Idazkari Nagusi), José María Riba (Donostiako
Zinemaldiko eta Frantziako Tolosako Zinema Eraikitzen atalaren
koodinatzaile), Carlos Ferraro (SIGNIS-Argentinako presidente),
María Gabriela Alemán (SIGNIS-Ekuadoreko kide),
Sergio Guzmán García sj aita (SIGNIS-Mexikoko
kide) eta Nils Ernesto Helander Capalbo (OCIC-Uruguaiko presidente).
1998an izandako bere lehen ediziotik gaur amaitzen den honetara,
SIGNISek antolaturiko Latinoamerikarako Posprodukzio Zinematografiko
Lehiaketak milioi erdi dolarreko sariak banatu ditu.
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.signis.net/postproduccion
|