DONOSTIAKO 55. ZINEMALDIAREN NAZIOARTEKO EPAIMAHAIAK, ondoko hauek osatua
2007ko irailaren 29an bildurik, gehiengoz erabaki du honako sariak ematea:
Donostian, 2007ko irailaren 29an
Nazioarteko Epainahai batek Sail Ofizialean aurkeztutako filmeen
artean ondoko sariak emango ditu halabeharrez:
- Urrezko Maskorra filme onenari.
- Epaimahaiaren Sari Berezia.
- Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari.
- Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari.
- Zilarrezko Maskorra aktore onenari.
- Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari.
- Epaimahaiaren Saria gidoi onenari.
Epaimahaiaren Saria, Epaimahaiak egokitzat duen beste edozein
alderdi tekniko edo artistiko nabarmentzeko.
Sari hauetako bakarra izan daiteke ex-aequo emana. Ezein filmek
ezingo du bi sari baino gehiago eskuratu.
PAUL AUSTER (Presidentea)
Paul Auster 1947an jaio zen Newark-en (New Jersey). Honako nobela hauen egile dugu: Travels in the Scriptorium (Bidaiak scriptoriumean zehar, 2007), The Brooklyn Follies (Brooklyngo erokeriak, 2006), Oracle Night (Orakuluaren gaua, 2003), The Book of Illusions (Ilusioen liburua, 2002), The Red Notebook (Koaderno gorria, 2002), Timbuktu (Tonbuktu, 1999), Mr. Vertigo (1994), Leviathan (1992), The Music of Chance (Halabeharraren musika, 1990), Moon Palace (Ilargiaren jauregia, 1989), In the Country of the Last Things (Azken gauzen herrialdea, 1987), eta hiru eleberri labur biltzen dituen “New Yorkeko trilogia”: City of Glass (Kristalezko hiria, 1985), Ghosts (Mamuak, 1986) eta The Locked Room (Gela itxia, 1987).
Halaber, bi memoria-liburu idatzi ditu, The Invention of Solitude (Bakardadearen asmatzea, 1982) eta Hand to Mouth (Nola edo hala, 1997), eta saiakera liburu bat, The Art of Hunger (Gosearen artea, 1992). Collected Prose obra 2003an argitaratu zen eta 2004an, berriz, Collected Poems poemen bilduma.
Sona handiko filmetarako gidoiak idatzi eta zuzendu ditu. Smoke (1995) filmaren gidoia idatzi eta Wayne Wangekin batera Blue in the Face (1995) zuzendu zuen. Jarraieran, Lulu on the Bridge (1998) filma idatzi eta zuzendu zuen. Aspaldi gabe The Inner Life of Martin Frost (Martin Frosten barne bizitza, 2007) amaitu du, Donostia Zinemaldian lehiaketatik kanpo ikusi ahalko dena, eta gainera, idazlea Epaimahai Ofizialeko buru izango da.
Austerrenak dira, halaber, I Thought My Father Was God (Nire aita Jainkoa zela uste nuen, 2001), National Public Radio-rentzat (NPR) eginiko National Story Project antologia, The Random House Book of Twentieth Century French Poetry (1982) frantses poesiako bilduma –berau editore izan zuena– eta hainbat frantses poeta zein idazleren itzulpen, hauen artean Jacques Dupin, André du Bouchet, Joseph Joubert, Stéphane Mallarmé, Phillippe Petit, Maurice Blanchot eta Pierre Clastresenak. Era berean, Samuel Beckett: The Grove Centenary Edition (2006) lana argitaratzeaz arduratu zen.
2006an, Auster American Academy of Arts and Letters delakoaren kide izendatu zuten eta Espainiako literatur sari entzutetsuena irabazi zuen: Letren Asturiasko Printzea saria, alegia. Beste sari batzuk aipatzekotan azpimarragarri dira: Frantziako Commandeur de l’Ordre des Arts et des Lettres, Frantzian argitaratutako eleberri onenaren Prix Médicis (1992) saria, American Academy of Arts and Letters-en Morton Dauwen Zabel saria (1990), Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza Smoke (1995) filmagatik, gidoi onenaren Independent Spirit Award (1996) eta baita Borders Books Original Voices Award (2002) delakoa ere. Bere liburuak 35 hizkuntzatara itzuli dizkiote. |
PERNILLA AUGUST
Pernilla August aktore suediarrak lurreko distira agertzen du eta eszenarako talentu harrigarri baten jabe da pantaila handira arazorik gabe egokitzen jakin izan duena, Ingmar Bergmanek zuzenduriko Fanny and Alexander (Fanny eta Alexander, 1982) filman eginiko antzezpena horren leluko.
1992an, Cannesko Zinemaldian Aktore onenaren saria irabazi zuen Bille Augustek zuzendu eta Ingmar Bergmanek idatziriko The Best Intentions (Asmorik onenak, 1992) filmagatik. 1993an Bille Augustekin lan egin zuen atzera ere, oraingoan mundu mailan ospetsu izan zen Jerusalem (1996) lanean. 1996an, Pernillak Private Confessions (Aitorpen pribatuak, 1996) filman parte hartu zuen, hau ere Bergmanek idatzia, baina oraingoan Liv Ullmanek zuzendurikoa.
1999an, Pernilla August Shmi Skywalker bihurtu zen, Anakin Skywalkerren ama. Star Wars - Attack of the Clones (Star Wars – Klonen erasoa, 2002) George Lucasek zuzendutako pelikulan.
Azken urteotan, Pernilla August Suedian nahiz atzerrian aritu da lanean. Bere kolaborazio ugari eta emankorren artean aipagarri da Per Fly daniar zuzendariarekin Manslaughter (2005) sarituan buruturikoa, eta berriki, Forestillinger (Performances, 2007) sail ospetsukoa. Honez gain, Kristian Petrikek zuzenduriko Details (2003), nazioarte mailan txalotutako filmaren protagonista izan da, baita Ole Bornedalen I Am Dina (2002), Simon Stahoren Day and Night (2004) eta Björn Rungek zuzendutako Daybreak (2003) eta Mouth to Mouth (2005) pelikulena ere
Telebistako bere lanen artean, honakoak: In the Presence of a Clown, Ingmar Bergmanek idatzi eta zuzendurikoa, The Wild Duck, Bo Widerbergena, eta Mary Mother of Jesus, Kevin Connorren zuzendaritzapean.
Halaber, besteak beste, ondorengo antzezlanetan aritu da: The Dream Play, Hamlet, bertan Ofeliarena egiteagatik “British Drama Magazine” aldizkariaren Errepartoko amakumezko aktore onenaren saria eskuratuz, The Dolls House, The Winter's Tale, Mary Stuart eta Ghosts, den-denak Ingmar Bergmanek zuzenduak eta Suediako Antzoki Nazionalean antzeztuak. |
NICOLETTA BRASCHI
Nicoletta Braschi aktore eta ekoizle italiarra Cesenan jaio eta 1980an Erromara aldatu zen Accademia d’Arte Drammatica Silvio D’Amico delakoan ikasteko.
Roberto Benigniren La tigre e la neve (2005) filmak ixten du orain arteko bere aktore filmografia bikaina, Italiako eta nazioarteko zine-zuzendari garrantzitsuen lanek osatzen dutena, behin baino gehiagotan aritu baita Roberto Benigni, Giuseppe Bertolucci eta Jim Jarmuschen aginduetara: Mi piace lavorare - Mobbing (Francesca Comencini, 2003), Pinocchio (Roberto Benigni, 2002), La vita è bella (Roberto Benigni, 1997), Ovosodo (Paolo Virzì, 1997), Pasolini: un delitto italiano (Marco Tullio Giordana, 1995), Sostiene Pereira (Roberto Faenza, 1995), Il mostro (Roberto Benigni, 1994), Johnny Stecchino (Roberto Benigni, 1991), La domenica specialmente (Giuseppe Bertolucci, 1990), Mystery Train (Jim Jarmusch, 1989), Il piccolo diavolo (Roberto Benigni, 1988), Come sono buoni i bianchi (Marco Ferreri, 1987), Down by Law (Jim Jarmusch, 1986), Segreti, segreti (Giuseppe Bertolucci, 1985) eta Tu mi turbi (Roberto Benigni, 1983).
Roberto Benigniren bi filmeren ekoizle dugu, Pinocchio eta La tigre e la neve. Antzerki-aktore gisa, Claudio Abbadoren Sogno di una notte di mezza estate (2004), eta Cristina Pezzolik zuzendutako Il Metodo Gronholm (2006-2007) lanetan jardun du aspaldi honetan.
Bereganatu dituen sarien artean azpimarragarri dira: Flaiano saria 1998an, emakumezko aktore onenaren David di Donatello Ovosodo lanagatik, hau ere 1998an, eta Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiko emakumezko aktore onenaren saria Mi piace lavorare lanagatik, 2004an. |
BAHMAN GHOBADI
Bahman Ghobadi 1968an jaio zen Banehen (Kurdistan irandarrean). Ikasle zela, zinegile independente talde batean sartu eta hainbat film labur burutu zituen, hauen artean arreta berezia izan zuen Life in the Fog (1999), Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazitakoak.
Abbas Kiarostamiren The Wind Will Carry Us (1999) filman zuzendari-laguntzaile aritu ondoren, bere lehen luzea zuzendu zuen, A Time for Drunken Horses (2000), Cannesko Zinemaldiko Urrezko Kamera eta
nazioarteko sona bereganatuz. Marooned in Iraq (2002), bere hurrengo pelikula, Cannesko Un Certain Regard sailean agertu zen.
Bahman Ghobadik bitan eskuratu du Urrezko Maskorra, Donostia Zinemaldiko saririk garrantzitsuena. Lehendabizikoa bere hirugarren filmarekin lortu zuen, Turtles Can Fly (Dortokek ere hegan egiten dute, 2004), eta laugarrenarekin balentria berriz egin zuen, Half Moon (Ilargi erdia, 2006), aldi honetan, ordea, Martial Fourgeronen Mon fils à moi filmarekin erdi-bana. |
EDUARDO NORIEGA
Eduardo Noriega 1973an jaio zen Santanderren. Bertako kontserbatorioan solfeo eta pianoa ikasketak egin eta 1990ean lehen antzezpen ikastaroak burutu eta agertokira igo zen Román Callejak zuzendutako Federico García Lorcaren Yerma muntaian. 1992an, Madrilera doa Goi-mailako Antzezpen Errege Eskolan (RESAD) antzertia ikastera, eta lehen urtean jadanik Alejandro Amenábar edo Mateo Gil zuzendarien film laburretan lanean hasi zen. 1994an, bere lehen luzea antzeztu zuen (Kronengo istorioak, Montxo Armendáriz), eta harrezkero espainiar aktoreen aurreko lerroan egon da beti.
Alejandro Amenábarren Tesis (1996) filmak arrakastaren ateak zabaldu zizkion, eta zuzendari berarekin errepikatu zuen Abre los ojos (1997) filman. Eduardo Noriega zuzendu duten zinemagile entzutetsuen artean dira, besteak beste, Pedro Olea (Más allá del jardín, 1996), Rafael Moleón (Cuestión de suerte, 1997), Antonio del Real (Cha cha chá, 1998), Miguel Santesmases (La fuente amarilla, 1998), Alfonso Arandia (Carretera y manta, 1998), Mateo Gil (Nadie conoce a nadie, 1999), Marcelo Piñeyro (Plata quemada, 2000), Guillermo del Toro (El espinazo del diablo, 2001), Manuel Gutiérrez Aragón (Visionarios, 2001), Daniel Calparsoro (Guerreros - Gerlariak, 2002), Marc Recha (Les mans buides, 2004), Miguel Courtois (El Lobo, 2004) eta Serge Frydman (Mon ange, 2005).
Bere azken pelikulak dira: Che Guevara (Josh Evans, 2006), Alatriste (Agustín Díaz Yanes, 2006), Vantage Point (Pete Travis, 2007), Transsiberian (Brad Anderson, 2007) eta Lolita’s Club (Vicente Aranda, 2007).
Bere ibilbide profesionalean Eduardo Noriegak sari eta izendapen ugari jaso ditu: Alcalá de Henaresko Zinemaldian Aktore onenarena Alejandro Amenábarren Luna film laburragatik, 1994an;Aktore onenaren
Goya sarirako proposatua Alejandro Amenábarren Abre los ojos filmagatik, 1998an; Aktore onenarena Aguilar de Campóoko jaialdian Mateo Gilen Allanamiento de morada film laburragatik, 1999an; Aktore onena Menorcako Zinemaldian Miguel Santesmasesen La fuente amarilla filmagatik, 1999an; Cannesko Zinemaldian Le Studio-ren Europar Errebelazioa 2001; Aktore onenaren Goya sarirako izendatua Miguel Courtoisen El Lobo filmagatik, 2005ean. |
SUSÚ PECORARO
Susú Pecorarok Argentinako Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen eta laster antzerkian, zinean eta telebistan hasi zen lanean, interpretazioaren hiru arloetan ibilbide aparta osatuz.
Zineman, Miguel Antínen Allá lejos y hace tiempo lanean egin zuen debuta, 1977an. Eta honen segidan, Mis días con Verónica (Néstor Lescovich, 1979), Señora de nadie (María Luisa Bemberg, 1981), El arreglo (Fernando Ayala, 1982) eta Camila (María Luisa Bemberg, 1984), azken honekin lehenbiziko arrakasta handia erdietsiz, atzerriko film onenaren Oscarrerako hautagai izan baitzen.
Sergio Renánek zuzendutako Tacos altos (1985) burutu ondoren, txaloak ugari jasotako beste pelikula bat egin zuen, Pino Solanasen Sur (1987), 1988an Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuena. Bere hurrengo antzezpenak Los amores de Kafka (Beda Docampo, 1988), ¿Dónde estás amor de mi vida que no te puedo encontrar? (Juan José Jusid, 1992), Las cosas del querer II (Jaime Chávarri, 1994), Historias clandestinas de La Habana (Diego Musiak, 1997), Roma (Adolfo Aristarain, 2003), Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zena, 18-J (Alejandro Doria, 2004) film laburra eta Cara de queso (Ariel Winograd, 2005) izan ziren.
Susú Pecoraro Argentinako antzerki-aktore garrantzitsuenetakoa da, 1975ean hasita karrera zabala osatu eta honako mugarri gailenak dituena: Carlos Rivasek zuzendutako Tennessee Williamsen Iguanaren gaua (1995), Mick Gordonek zuzendutako Patrick Marberren Closer (1999-2000), Lía Jelínek zuzendutako Monólogos de la vagina (2002), Manuel González Gilek zuzendutako Porteñas (2003), eta La duda (2006), Carlos Rivasen zuzendaritzapean.
Gainera, Argentinako aktore ezagunenetako bat bihurtu duten telebistako arrakasta handien protagonista izan da.
Susú Pecorarok sari ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalean. Aspaldi gabe, 2004 eta 2005. urteetan, Roma filman eginiko lanagatik jasotakoak (Habanako Latinoamerikar Zinema Berriko Jaialdian, Clarín saria, Argentinako Zine-kronisten Elkartearen Zilarrezko Kondorra, Tandil Zinemaldikoa, Espainiar Zinemaren Jaialdiarena Frantzian) eta azkenik, Argentinako Aktoreen Elkarteak eta Argentinar Nazioaren Senatuak 2007an emandako Jarduera Ohoragarria saria. |
PETER WEBBER
1968an jaiotako Peter Webber britainiarrak sekulako estreinaldia izan zuen film luzeak zuzentzen, Scarlett Johansson eta Colin Firth protagonista zituen Girl with a Pearl Earring (Perladun neska, 2003) lanarekin, mundu zabalean oihartzuna eta sariak ugari eskuratuz: Oscarretarako 3 izendapen (Argazkilaritza, Zuzendaritza Artistikoa, Jantziak), Golden Globe sarietarako bi izendapen (Emakumezko Aktore Protagonista, Jatorrizko Soinu Banda), britainiar BAFTA sarietarako 10 izendapen eta hainbat nazioarteko sari, urte hartako Donostia Zinemaldiko Argazkilaritza onenaren Epaimahaiaren saria barne Eduardo Serrarentzat.
Bere bigarren filmarekin berriro erdietsi zuen nazioarteko arrakasta, Thomas Harrisen liburuan oinarritutako Hannibal Lecter pertsonaia ospetsuaren haurtzaroari eta gaztaroari heltzen dien Hannibal Rising (Hannibalen hastapenak, 2007) pelikularekin.
Zinea zuzentzen hasi aurretik, Peter Webberrek eskarmentu handia zuen bai telebistan bai dokumentalgintzan. Telebistarako eginiko lanen artean aipagarri dira: The Zebra Man (1994), The Double Life of Franz Schubert (1997), Underground (1999), Men Only (2001, Argazkilaritza onenaren RTS sariduna), The Stretford Wives (2002) eta Six Feet Under (Bi metrora lurpean), The Dare (2004) izenburuko atala.
Hamar dokumental inguru zuzendu ditu, gehienak Channel 4 telebista britainiarrarentzat: Eurotrash (1994), Badass TV (1994), Fortean TV (1994), An A to Z of Wagner (1995), Dokumental onenaren irabazle Lyongo Operascreen jaialdian eta Royal Television Society Awards sarietako finalista, Equinox – God Only Knows (1995), Naked Classics: “The Maestro” & “The Prodigy” (1997, musika klasikoari buruzko lau dokumentalez osaturiko sortaren bi atal), The Deep: “Creatures of the Abyss” & “Fields of Gold” (1997, ozeanoen sakontasunari buruzko hiru dokumentalez osaturiko sortaren bi atal), Apocalypse When? (1999), Equinox: Curse of the Phantom Limbs (1999) eta Equinox: The Secret Life of the Crash Test Dummy (2000). |
|