WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA | » Castellano | » English | » Communiqués de presse en français |  

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Horrela izan zen 2007 › Sariak › Altadis-Zuzendari Berriak Saria

   Altadis-Zuzendari Berriak Saria
 

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioari dagokion ALTADIS-ZUZENDARI BERRIAK SARIAREN EPAIMAHAIAK, honako hauek osatua:

ALTADIS ZUZENDARI BERRIAK saria honako filmari eman dio:

Donostian, 2007ko irailaren 29an


Sail Ofizialerako nahiz Zabaltegirako hautaturiko zuzendarien lehen edo bigarren luzemetraiek Altadis-Zuzendari Berriak Sarian parte hartu ahal izango dute, beste edozein zinemaldian aurkeztuak izan ez direnean. Sail Ofizialekoaz ezberdina den Epaimahai batek erabakiko du 90.000 Euro hornitutako sari hau (110.000 $ inguru), zuzendariak eta espainiar inportatzaileak elkarbanatu dezaten.

BABESLE:

 MARK PEPLOE (Presidentea)

Mark Peploe Karenen jaio (Kenya), eta Britainia Handian eta Italian hazi zen. 18 urtekin autoestopez bidaian abiatu zen Afganistan eta Nepalera, eta orduz gero, bidaiari nekaezina izan da. Oxforden Politika eta Filosofia ikasi eta gero, BBCn hasi zen lanean ikerlari moduan, dokumentaletan espezializatutako AKA konpainiarekin bat egin aurretik, honekin Max Frisch, Oscar Niemeyer eta Melina Mercouriri buruzko filmak burutu zituelarik.  

1969an gidoigintzari ekin zion, eta besteak beste, honakoekin aritu da, Jacques Demy, René Clément, Michelangelo Antonioni eta Bernardo Bertoluccirekin.

Berealdiko sona bereganatu zuen Michelangelo Antonioniren The Passenger (Erreportaria, 1974) filmarekin, eta Oscar saria eta Gidoi onenaren Urrezko Globoa lortu zituen The Last Emperor (Azken enperadorea, 1987) pelikularekin.

Gidoilari eta zuzendari bezala, ordu erdiko fizkiozko erdimetraje bat burutu zuen BAFTA britainiar sarietarako izendapena jasotako Samson and Delilah (1985), eta gero Afraid of the Dark film luzea, Fanny Ardant eta James Foxek antzezturiko thriller psikologiko bat. Hurrengoa, Joseph Conraden izen bereko lanean oinarritutako 1997ko Victory, Willem Dafoe eta Irène Jacob protagonista zituena, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen.

Clare Peploe bere arrebarekin batera High Season (1987) honen film luzearen gidoia idatzi zuen, urte hartako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra eskuratu zuena, eta Paul Bowlesen eleberrian oinarriturik, Bertolucciren The Sheltering Sky (Zeru babeslea, 1990) lanaren egokitzapena egin zuen, eta Little Buddha (Buda txikia, 1993) pelikularen gidoian ere elkarlanean aritu ziren.

Halaber, Bertolucciren hurrengo filmaren gidoia idatzi du, XVI. mendeko Gesualdo da Venosa konpositore napoliarraren bizitzari buruzkoa, eta gaur egun Antonioniren argumentu batetik abiatutako akziozko thriller batean murgilduta dabil, The Crew izenekoan.

 JANNIKE ÅHLUND

Jannike Åhlund Göteborgeko Nazioarteko Zinemaldiko (Suedia) zuzendaria izan da 2002tik 2007ko apirila arte.

Zine-kazetari eta iruzkintzaile moduan lan egin du bere herrialdeko egunkari, irrati eta telebistan. 1990 eta 1995 artean, Chaplin zine-aldizkariko erredakzio-buru izan zen, 1994ko Kazetaritzako Sari Nazionala irabaziz, urte horretan ere Ingmar Bergman saria eskuratu zuelarik.

Göteborgeko Zinemaldiaren zuzendaritza bereganatu aurreko hiru urteetan, zine-gaurkotasuneko zinema kritikari jardun zuen Filmkrönikan telebista-saioan.

Idazle moduan, Jannike Åhlund En sagolik (film)historia (Islandiako zinemari buruzko liburua) eta En liten bok om Hasse (Hasse Ekman suediar zuzendariari buruzkoa, Leif Furhammarrekin batera idatzia) lanen egile dugu. Berak idatzitako beste liburu espezializatu bat, New Cinema in Sweden, maiz berrargitaratu da eta beste hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, ingelesera, espainolera eta errusiarrera, kasu.

2004az gero, Fårö Uharteko Bergman Astearen zuzendari da, berriki zendutako Ingmar Bergman jeinuaren lanari eskainitako sei eguneko ospakizuna (www.bergmanveckan.se). 2006ko Astean, Ingmar Bergmanek berak gogotsu parte hartu zuen bertan eta bertan Harriet Andersson aktoresarekin nahiz Josef Fares eta Ang Lee zuzendariekin bildu zen.

Jannike Åhlund Cannes 2003ko Un Certain Regard saileko epaimahaikide izan zen, baita Veneziakoan (Opera Prima) ere, urte berean. Halaber, hainbat urtez FIPRESCI epaimahai ezberdinetako kide izana da. Gaur egun, Stockholmen bizi da.

 CARMEN CASTILLO

Santiagon (Txile) jaioa, La Moneda jauregian lan egin zuen Salvador Allenderekin batera. Militarrek bere mutil-laguna, Miguel Enríquez, hil zutenean, haurdun zegoen eta zauriturik gertatutako Carmen Castillo Txiletik kanporatu zuten eta Frantziara heldu zen errefuxiatu politiko gisa.

Telebistarako hainbat dokumental zuzendu ditu, bereziki TF1 eta FR3 frantziarrentzat eta Arte kate frankoalemanarentzat. Lehenbizikoa Los muros de Santiago (1983) izan zen, eta honen ostean Estado de guerra: Nicaragua (1984) burutu zuen. La Flaca Alejandra (1993) lanak Urrezko FIPA lortu zuen Cannesen, baita beste zenbait sari Genevan, Montecarlon, San Frantziskon eta New Yorken ere.

Segidan zuzendu zituen, La verdadera leyenda del Subcomandante Marcos (1995), Inca de oro (1996), El bolero, una educación amorosa (1999), Lehen Saria Annecyko Jaialdian, Viaje con la cumbia por Colombia (2000), María Félix, la inalcanzable (2000), El Camino del Inca (2001), El astrónomo y el indio (2002), Lehen Saria Parisko Film Zientifikoen Jaialdian, José Saramago, el tiempo de una memoria (2003), Mísia, la voz del fado (2003) eta El país de mi padre (2004), bigarren Fidocs saria Txileko Santiagon.

Halaber, Tierras extranjeras fikziozko film luze-sorta zuzendu zuen Arte katearentzat, 1994 eta 1999 bitartean.

Carmen Castilloren lanik berriena da Calle Santa Fé (2007), Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztua eta aurtengo Zinemaldiko Zabaltegin ikusgai izango dena.

Horrez gain, dagoeneko amaitutako Inca de oro eta Color Habana, eta postprodukzio aldian dauden Hasta luego eta La montaña azul lanen gidoiak idatzi ditu.

Carmen Castillok zenbait liburu idatzi ditu gainera, hala nola Un día de octubre en Santiago (1980), Ligne de fuite (1987) eta Santiago/París, el vuelo de la memoria (2000), azken hau Mónica Echeverríarekin.

 ESPIDO FREIRE

Espido Freire Bilbon jaio zen 1974ko uztailaren 16an, familia galego baten baitan. Musika ikasi zuen umetatik, eta lehen nerabezaroan kantu ikasketak egin zituen, bere lehen literatur idatziak ere garai hartakoak direlarik.

Ingeles Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan ere Testuen Edizio eta Argitalpen diploma eskuratu zuen. Unibertsitatean zebilela, hainbat literatur lantegietan jardun zuen, literatur sormenaren pedagogiara eraman zuena, eta hainbat aldizkari sortu eta koordinatu zituen.

Espidoren estreinako eleberria Millepage saria eskuratutako Irlanda (1998) izan zen. Urtebete geroago Donde siempre es octubre (1999) argitaratu zuen.

1999an, Planeta saria irabazi zuen Melocotones helados lanarekin; aipatu saria bereganatutako idazle gazteena bilakatu zelarik.

Primer amor (2000) saiakera idatzi ondoren, nobelagintzari ekin zion La última batalla de Vincavec el bandido (2001) eleberriarekin, orain arte gazteentzako idatzi duen lan bakarra, honen segidan NH Kontaketak saria irabazitako El tiempo huye (2001) ipuin-liburua idatzi zuen; baita Aland la blanca (2001) poema-liburua eta Diabulus in musica (2001) nobela ere. Berak sortuak dira, halaber, bi kontakizun liburu: Cuentos malvados (2003) eta Juegos míos (2004), eta Cuando comer es un infierno (2002) eta Querida Jane, querida Charlotte (2004) saiakerak, Jane Austen eta Brontë ahizpen bizitzari eta lanari buruzkoak.

Nos espera la noche (2003) lanarekin Donde siempre es octubre nobelarekin hasitako trilogiari jarraipena eman zion. 2005ean, Raúl del Pozorekin batera, La diosa del pubis azul eleberria idatzi zuen.

Argitaratu duen azken lana, Mileuristas, la generación de los mil euros saiakera, 2006ko urrian kaleratu zen.

Bere azken eleberriak, Soria Moria izenburukoak, 2007ko Ateneo de Sevilla saria irabazi du eta 2007ko urriaren erdi aldera argitaratuko da.

Idazle emankorra izateaz gain, hainbat komunikabideetan kolaboratzaile gisa dihardu. Aurten, Cadena Ser, El Mundo egunkaria, Cuatro, Romantic&Chic eta Paramount Comedy-n aritu izan da. Gaur egun, Onda Cero, Yo Dona, ADN egunkaria eta Psychologies aldizkarian kolaboratzen du.

 JEAN-CLAUDE LAMY

Jean-Claude Lamy, 1961ean Zientzia Politikoetan graduatua, Réalités, Jeune Afrique eta Geo aldizkarietan hasi zen kazetari lanetan. Ondoren, Hachette, Larousse eta Nathan argitaletxeetako argitaratze-zuzendari bihurtu zen.

1994an, France Television-eko lehendakaritzaren kultur aholkulari izendatu zuten. Hiru urte geroago, 1997an, France 3 Cinémako buru izan zen, frantziar eta europar filmen ekoizkidetzan arituz. Kargu honetan ziharduela, nazioartean arrakastatsu suertaturiko filmak ekoizkidetu zituen, Amélie eta Dancer in the Dark besteak beste, eta talentu berriak aurkitzen ahalegindu zen, hala nola Eric Zonca (La vie rêvée des anges), Zabou Breitman (Se souvenir des belles choses), Michel Ocelot (Kirikou) eta Marjane Satrapi (Persepolis).

Lamyk Maurice Barrèsi buruzko dokumental biografiko bat zuzendu du frantses telebistaren enkarguz eta horrez gain, zenbait liburu argitaratu ditu: Dictionnaire mondial des films (Larousse, 1988ko lehenengo argitaraldia, 12 eguneratze barne), Lars von Trier, le provocateur (Grasset, 2005) eta Larousse du cinéma (Larousse, 2006).

 DENNIS LIM

Dennis Lim idazle zinematografikoa Museum of the Moving Image delakoaren argitaratze-zuzendaria da, Cinema Scope aldizkariko kolaboratzaile eta The New York Times nahiz The Los Angeles Times egunkarietan maiz idazten du.

Lehen ere The Village Voice astekariko zinema erredaktore izan da eta gaur egun zinemaren inguruko web berri baten erredaktore-buru dugu, 2008ko hasieran abian jartzekoa den Moving Image Source (movingimagesource.us). Horrez gain, The Village Voice Film Guide (2006) argitalpeneko editore da eta egun David Lynchen biografia bat idazten dihardu.

Dennis Limek Brooklyn (New York) du bizileku.

 PABLO MALO

1965ean Donostian jaio zen. Tres minutos eta Nora bideoko film laburrak idatzi eta zuzendu zituen, azken hau Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bigarren Saria eskuratutakoa, zinerako lehen lan luzea gauzatu aurretik, El ángel de mármol, San Roqueko (Cadiz) XVIII. Nazioarteko Film Laburren Astean Lehen Saria irabazitakoa.

Tártalo el Cíclope eta animazioko film onenaren 2002ko Goya sarirako proposatutako Anjé, la leyenda del Pirineo-ren gidoiak idatzi ondoren, bere orain arteko azken film laburra, Jardines deshabitados, idatzi eta zuzendu zuen, Gijongo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zuenetik, nazio eta nazioarteko hirurogeitik gora jaialditan parte hartu eta hamahiru sari eskuratutakoa.

2003an, Neguko eguzki hotza luzea pantailaratu zuen, besteak beste, Unax Ugalde, Marisa Paredes eta Javier Pereira aktoreekin. Luis Goyak (Zine 1) ekoiztua, Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailerako hautatu zuten Donostiako 52. Nazioarteko Zinemaldian. Film honek hamabost sari lortu ditu, horien artean Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria eta Muntaketa Onenaren izendapena, baita Aktoreen Batasuneko bi izendapen Raquel Pérez eta Marta Etura aktoreentzat.

2006an, Zine 1 euskal ekoizpen-etxearen eskutik berriro, La sombra de nadie suspensezko filma filmatu zuen, José Luis García-Pérez eta Philippine Leroy-Beaulieurekin. Egun, bere azken gidoiaren produkzioan dihardu, Las huellas del agua, gero eta indibidualistagoa den gizartea hizpide duen drama soziala.


ALTADIS ZUZENDARI BERRIAK saria honako filmari eman dio “Soul Carriage (Helmugadun arima)” Conrad Clark zuzendariarena


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa