Donostia Zinemaldiaren 55. edizioari dagokion PUBLIKOAREN TCM SARIA, filma sustatzeko 70.000 euroko kopuruan datzana, Nadine Labakiren "Caramel" pelikulak eskuratu du, Espainian Alta Classics S.L.-k banatua. Gehienezko 10 puntuetatik, 8,614 lortu dituelarik.
35.000 eurotan datzan Europar Filmaren Saria Julian Schnabelen "Le scaphandre et le papillon" lanari egokitu zaio, Espainian Vertigo Films, S.L.-k banatua. Gehienezko 10 puntuetatik, 8,443 lortu dituelarik.
Ikusleek, Zabaltegi-Perlak saila osatzen duten filmeen artean, bat aukeratuko dute.Urteko film gailenak biltzen dituen hautaketa bat, urteko nazioarteko beste zinemalditako batzuk tartean direla. Ikusleek bozketa bidez Publikoaren TCM Saria erabaki ohi dute, pelikula irabazlearen espainiar inportatzailearentzat 70.000 € eskainiz. 35.000 €-ko bigarren sari bat boto gehien jasotzen duen europar filmarentzat izango da. Bi sariok ezin dira batera jaso.
BABESLE:

|