WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA | » Castellano | » English | » Communiqués de presse en français |  

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Horrela izan zen 2007 › Sariak › Gazteriaren Saria


   Gazteriaren Saria
 

Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioari dagokion GAZTERIAREN EPAIMAHAIAk, 350 gaztek osaturikoak, Nadine Labaki zuzendariaren "Caramel" filmari eman dio GAZTERIAREN SARIA, hamarretik 8,689ko puntuazioarekin.

Donostian, 2007ko irailaren 29an



Estatu osotik eta atzerritik etorritako 350 gaztek osatzen dute Gazteriaren Epaimahaia. Epaimahaikideak ikastetxe edo zinema-eskoletako 17tik 21 urtera bitarteko ikasleak dira, denen artean, zozketa bidez edo norbere motibazio-gutunei erantzunez aukeratutakoak. Epaimahaian parte-hartzea, beraz, borondatezko ekintza da eta Gazteriaren Saria pelikula hautagai guztiak ikusteko konpromisoa dakar berekin, Zuzendari Berriak atalari dagozkionak, hain zuzen ere. Honek egunean batezbeste hiru pelikula ikusi behar direla esan nahi du.

Gazteriaren epaimahaikideek zine-saio bakoitzetik irteterakoan ematen dute botoa, balorazio-sorta dakarren txartel baten bidez. Botazioen emaitza egunero iragarriko da Zinemaldiko egunkarian eta Zinemaldiko telebistan, baita leku jendetsuetan kokaturiko pantaila eta paneletan ere, hala nola Kursaaleko ateondoan edo Zabaltegiko bulegoetan.

Epaimahaiko gazteek eurek antolatzen dute sari-ematea, aldez aurretik eta Palmares Ofizialarekin batera prentsari iragartzen zaiona. Sarituari dagokion plaka Kursaaleko Ganbera aretoan antolatutako Gazteriaren Itxiera Ekitaldian ematen da, film irabazlea berriro proiektatu aurretik.

Gazteriaren Saria zerikusia duten ekitaldiei amaiera emateko festa bat antolatuko da Donostiako diskoteka ezagun batean, bertan gazteei pelikuletako lan-taldeekin biltzeko gonbita luzatzen zaielarik.


Azken zazpi urteotako film irabazleak, honako hauek izan dira:

  • 1999 AGNES BROWNE, Anjelica Huston (AEB-Irlanda)
  • 2000 FÖRE STORMEN / BEFORE THE STORM, Reza Parsa (Suedia)
  • 2001 ELLING, Peter Naess (Norvegia)
  • 2002 REAL WOMEN HAVE CURVES, Patricia Cardoso (AEB)
  • 2003 NOVIEMBRE, Achero Mañas (Espainia)
  • 2004 "IN MY FATHER'S DEN" Brad McGann (Zelanda Berria-Britainia Handia)
  • 2005 AUPA ETXEBESTE!, Asier Altuna eta Telmo Esnal (Espainia)
  • 2006 "KUNSTEN AT GRÆDE I KOR / THE ART OF CRYING" Peter Schønau Fog (Dinamarca)



Gazteriaren Saria "Caramel" Nadine Labaki.

Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa