WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA | » Castellano | » English | » Communiqués de presse en français |  

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Horrela izan zen 2007 › Sariak › Horizontes Saria


   horizontes saria
 

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioari dagokion HORIZONTES EPAIMAHAIAK, honako hauek osatua:

Zinema Eraikitzen ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi du, Horizontes Latinos sailan islatu den latinoamerikar filmagintza desberdin eta ausartaren garapenari eginiko ekarpenagatik.

Eta HORIZONTES saria, 35.000 euroz hornitua (10.000 film irabazlearen zuzendariarentzat eta 25.000 espainiar inportatzailearentzat), honako filmari ematea:

El baño del Papa, Enrique Fernández eta César Charlonek (Uruguai) zuzendua eta Espainian Golem Distribución etxeak banatuko duena.

Era berean, aipamen berezi bat ematea erabaki du Ernesto Contrerasen Párpados azules lanari, pertsonaien bakardadea samurtasun handiz erakusteko modu originalarengatik. Halaber, beste aipamen berezi bat ematea erabaki du Andrés Baizek zuzendutako Satanás filmari, Marcela Mar-ek Paolaren rolean egindako antzezpen bikainarengatik.

 

Donostian, 2007ko irailaren 29an


 

 

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak “Horizontes” izeneko saria sortu du, osorik edo zati batean Latinoamerikako herrialde batean ekoizturiko film luzeak, jatorri latinarreko zinegileek zuzenduak edo gai nagusitzat mundu zabaleko komunitate latinoen egoera hizpide duten film luzeen ezaguera eta hedapena bultzatzeko asmoz.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko “Horizontes” hautaketan parte hartzeko hautatuak izanik, Espainiako beste edozein zinemaldian aurrez aurkeztu gabeak nahiz Espainian komertzialki estreinatu gabeak izan beharko dute saria eskuratzeko lehiakide izango diren filmak.

Sari hau 35.000 Euroz hornituta dago.

 

 KARL BAUMGARTNER

Karl Baumgartner 1949an Brunicon (Hego Tirol, Italia) jaio zen. 1967 eta 1970 bitartean zuzendari-laguntzaile aritu zen Erroman eta, noizean behin, zine-kritikari moduan. 1971n Frankfurtera aldatu zen eta Alemaniako zine independenteko areto onenetakoa den Harmonie aretoa kudeatzen zuen taldearekin bat egin zuen.

Hamar urte geroago, 1981ean, Karl Baumgartnerrek eta Reinhard Brundigek Pandora Film sortu zuten, denboraren poderioz nazioarteko zinema independenteko europar banatzaile garrantzitsuenetakoa bilakatu dena. Konpainiaren ospea ondokoen filmen banaketan oinarritu zen: Woody Allen, Pedro Almodóvar, Gianni Amelio, Theo Angelopoulus, Sergei Bodrov, Niki Caro, Jane Campion, Leos Carax, Henri-Georges Clouzot, Jaco van Dormael, Kim Ki-Duk, Atom Egoyan, Stephen Frears, Jean-Luc Godard, Yilmaz Güney, Michael Haneke, Hou Hsiao-hsien, Jim Jarmusch, Chen Kaige, Aki Kaurismäki, Bakhtiar Khudojnazarov, Krzysztof Kieslowski, Abbas Kiarostami, Takeshi Kitano, Akira Kurosawa, Emir Kusturica, Paul Leduc, Ang Lee, Mike Leigh, Mira Nair, Sally Potter, Alain Resnais, Jan Schütte, Alain Tanner, Andrej Tarkowski, Lars von Trier, Wim Wenders eta Wayne Wang, beste zuzendari gailen askoren artean.

2003an, Karl Baumgartnerrek Pallas Film sortu zuen Thanassis Karathanosekin batera, egoitza Halle/Saalen (Alemania) kokatuz.

Urte horretan bertan, Kunst‑ und Kulturstiftung der Sparkasse Bremenek emandako saria jaso zuen europar zinemari eginiko ekarpenagatik. Ekoizle batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen. 2004ko Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian beste sari entzutetsu bat jaso zuen, Raimondo Rezzonico delakoa, alegia.

Karl Baumgartner Alemaniako Zine Akademiako eta Zinemaren Europar Akademiako kide da.

 INGRID RUBIO

Bartzelonan jaiotako Ingrid Rubiok bere zine-aktore ibilbidea oso bizkor hasi zuen 1996an hiru film nabarmenetan parte hartuz: Más que amor, frenesí, Alfonso Albacete, David Menkes eta Miguel Bardemen zuzendaritzapean, Pedro Olearen Más allá del jardín eta Carlos Sauraren Taxi pelikulatan. Bere kalitatearen onespena aurki iritsi zitzaion sari moduan: 1996an Donostia Zinemaldiko Epaimahaiaren Aipamen Berezia Taxi lanagatik eta 1997an Emakumezko aktore berri onenaren Goya saria Más allá del jardín filmagatik.

Bere hurrengo pelikulatan, zuzendari garrantzitsuen aginduetara ibili zen bere antzezpenak haragituz, bere jarduera nazioarte mailara zabalduz: En brazos de la mujer madura (Manuel Lombardero, 1997), En dag til i solen (Bent Hamer, 1998), El faro del Sur (Eduardo Mignogna, 1998), Extraños (Imanol Uribe, 1998), Un banco en el parque (Agustí Vila, 1999), La otra cara de la luna (Lluís Josep Comerón, 1999), Sé quién eres (Patricia Ferreira, 2000), El viaje de Arián (Eduard Bosch, 2000), Visionarios (Manuel Gutiérrez Aragón, 2001), La soledad era esto (Sergio Renán, 2001) eta El alquimista impaciente (Patricia Ferreira, 2002). Sasoi honetan ere sari garrantzitsuak lortu zituen: Montrealgo jaialdian Emakumezko Aktore Onenaren Saria El faro del Sur filmagatik, honekin Argentinako Zine-kritikarien Elkarteko Emakumezko aktore onenaren saria eskuratuz, eta Malagako jaialdiko Aipamen Berezia El viaje de Arián lanagatik.

Azken urteotan, Ingrid Rubio protagonista izan da honako pelikulatan, Todas las azafatas van al cielo (Daniel Burman, 2002), La playa de los galgos (Mario Camus, 2002), Haz conmigo lo que quieras (Ramón de España, 2003), lan honengatik Peñiscolako jaialdian Emakumezko komedia-aktore Onenaren izendapena erdietsiz, Noviembre (Achero Mañas, 2003) Zinemaldian lehiatutakoa, Hermanas (Julia Solomonoff, 2005), Tirant Lo Blanc (Vicente Aranda, 2006), Salvador (Manuel Huerga, 2006) eta Trastorno (Fernando Cámara, 2006).

 IVÁN TRUJILLO

Iván Trujillo, 1954an jaioa, UNAMeko (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa) Zientzien Fakultateko biologo egresatua da. Halaber, erakunde bereko Ikasketa Zinematografikoen Unibertsitate Zentroan (CUEC) ikasi zuen, bertan gaur egun Zine Dokumentaleko katedra irakasten duelarik.

Zinegile moduan naturari buruzko zinema dokumentalean jardun du. 1988an, film labur dokumental onenaren Ariel saria eskuratu zuen Mariposa Monarca… adivinanzas para siempre lanarekin.

1980an UNAMeko Filmategian hasi zen lanean eta 1989tik egun arte UNAMeko Jarduera Zinematografikoen Zuzendari Nagusi dugu.

Ordutik hona, zinemaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldiak eman ditu, nazioarteko zinema jaialditan epaimahaiko izan da eta atzerrian egindako mexikar zinemako erakustaldi garrantzitsuetan komisario jardun du.

1999ko apirilan, Artxibo Filmikoen Nazioarteko Federazioko (FIAF) presidente izendatu zuten, FIAFen 60 urteko historian espainolez mintzo den lehen presidentea bihurtuz eta karguari 2003ko ekainera arte eutsiz.

1999ko maiatzan, Arte eta Letren Zaldun Ordena jaso zuen Frantziako gobernuaren eskutik eta 2006an, berriz, Espainiako gobernuak emandako Meritu Zibilaren Enkomienda.


Horizontes saria
El baño del Papa,
Enrique Fernández eta César Charlonek (Uruguai) zuzendua eta Espainian Golem Distribución etxeak banatuko duena.


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa