WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA | » Castellano | » English | » Communiqués de presse en français |  

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Horrela izan zen 2007 › Sariak › Zinema eraikitzen sariak


   Zinema eraikitzen sariak
 
  • SARIAK
  • Industriaren Saria
  • TVE
  • Casa de AmÉrica
  • Signis Sariak
  • cicae

INDUSTRIAREN ZINEMA ERAIKITZEN SARIA

Estudios Exa, Kodak (Division de Cine Profesional, Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido Technicolor Entertainment Services Spain), Titra Film 

  • GASOLINA, Julio Hernández Cordón (Guatemala)

TVE SARIA

  • ACNÉ, Federico Veiroj (Uruguay, Argentina, España, México)
  • SOL NA NEBLINA, Werner Schumann (Brasil / Brazil)

CASA DE AMÉRICA SARIA

  • GASOLINA, Julio Hernández Cordón (Guatemala)

SIGNIS SARIA

CICAE  SARIA

  • GASOLINA, Julio Hernández Cordón (Guatemala)

 


Industriaren Zinema Eraikitzen Saria. Estudios Exa, Mediapro, Molinare Madrid, Technicolor Entertainment Services Spain, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Titra Film eta No Problem Sonido enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren posprodukzioaz.Industriaren Zinema Eraikitzen Saria (pdf)

TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.

Posprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa. Latinoamerikar Zinemaren Posprodukzioa Laguntzeko Casa de América sariak 9.000 euro (gordin) esleitzen ditu. www.casamerica.es
Oharra: Dirutan diren sari guztiak atxikipen fiskalera lotuta daude. Berau indarrean dagoen legeriaren eta herrialde bakoitzarekin sinatutako hitzarmenen arabera aplikatuko da.

Signis Sariak, 25.000 dolar, Latinoamerikarako Postprodukzio Zinematografikoko VI. Lehiaketaren eremuan.

Horiez gain, Arte eta Entseguzko Zinemen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) AFCAEk Frantzian dituen milaka zine-aretoetan (eta gero atzerrian) lagunduko du hautaturiko filma, "Cinédiversidad“ operazioaren eremuan, eta Zinema Eraikitzen ekimeneko filmak nazioartean zabaltzen dira Cervantes Institutuaren mundu mailako sarearen bitartez.

ENPRESA BABESLEAK ETA BEREN EKARPENAK

Industriaren Zinema Eraikitzen Saria-k saritutako filma amaitzea du helburu nagusia eta, hortaz, film irabazlearen posprodukzioan datza, pelikula edozein produkzio-une edo mailatan dagoelarik ere.

Industriaren Zinema Eraikitzen Saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldia bitartean egiten den Zinema Eraikitzen ekimenaren ediziotan ematen da.

Saria ondorengo enpresek babesten dute:

KODAK- 35mm.-ko beharrezko materialaren hornitzaile, bai irudi nahiz soinu mailan ere.

TECHNICOLOR ENTERTAINMENT SERVICES SPAIN – Laborategiko beharrezko lan guztiak egingo ditu, zera erdiesteko:

  1. Muntatutako jatorrizko negatibo bat edo filmatutako jatorrizko negatibo bat, ondoko kasuen arabera:
    • pelikula 35 mm.-tan filmatua denean (formatu aldaketarik behar ez duena), muntatutako jatorrizko negatiboa emango da
    • pelikula bestelako formatutan filmatua denean (bideo, S-16mm, …), 35 mm.-tan filmatutako jatorrizko negatiboa emango da
  2. Soinu negatibo bat 35 mm.-tan
  3. Kopia mutu bat 35 mm.-tan
  4. Lehen kopia estandarra 35 mm.-tan J.B.
  5. Bigarren kopia estandarra 35 mm.-tan azpititulatua

ESTUDIOS EXA- Aretoko efektuez, Dolby Digital nahasketez, M+E eta dagokion Dolby Lizentziaz arduratuko da.

MOLINARE MADRID- Irudi posprodukzioaren ekarpena egingo du.

NO PROBLEM SONIDO- Banden armatua (soinu-muntaketa) gauzatuko du.

TITRA FILM- Ingeleseko azpitituluak egingo ditu eta, behar izanez gero, espainieraz 35 mm.-tan.

MEDIAPRO- Posprodukzio lanak koordinatzeaz arduratuko da.

Sortutako materialetik, ekoiztetxeak jasoko ditu:

  • Muntatutako jatorrizko negatibo bat edo 35 mm.-ko muntatutako jatorrizko negatibo bat, Technicolor lanen 1. atalaren arabera.
  • 35 mm.-ko kopia bat jatorrizko bertsioan
  • 35 mm.-ko kopia azpititulatu bat
  • 35 mm.-ko pelikularen soinu negatiboa
  • Nahasketa-masterra eta M+E (Hi-8 zintak)

 

 EPAIMAHAIA ETA SARI-EMATEA

Enpresa babesle bakoitzeko ordezkari banaz osatuko da epaimahaia.

Epaimahaiak behin filmeak ikusi eta Zinema Eraikitzen ekimenera aurkeztutako proiektu bakoitzaren egoera aztertu ondoren, enpresa babesleek euren erabakia hartuko dute.

Saria erabakitzeko, gutxienez, boto guztien erdia gehi bat bereganatu beharko ditu film irabazleak.

Epaimahaiaren erabakia subiranoa da.

Sari-ematea Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eremuan egingo da.

 

 BALDINTZAK

Behin saria onartu denean, ekoiztetxe irabazleak finantza-ekoizkidetza akordio bat izenpetuko du Mediapro enpresarekin, enpresa babesleek izendaturiko ekoizpen-etxea denez, pelikulak espainiar naziotasuna bereganatzeko aukera izan dezan, eta hala, filmearen banaketa komertzialari bidea eman diezaion Espainian. Kontratu hau gehienez ere hiru hilabeteko epean sinatuko da, beti ere posprodukzio lanak hasi aurretik.

Ekoiztetxe irabazleak filmaren ustiapen-eskubide komertzial guztiak lagako ditu Espainia eta Andorrako lurraldeetarako eta hedabide guztietarako (zinema, telebista ireki eta ordain bidezkoa, bideo, DVD…)

Ekoiztetxe irabazleak nazioarteko banaketa-kontratu guztietan KODAK materiala erabili izana adierazteko konpromisoa hartuko du eta kopiak TECHNICOLOR ENTERTAINMENT SERVICES SPAIN laborategietan egin daitezen iradokitzea, hau posible izanez gero.

Enpresa babesletako edozeinek pelikularen izenburua eta pelikula bera baliatu ahal izango ditu, zuzenean nahiz zeharka, aipatu enpresen promozio eta publizitate material gisa, idatzizko jakinarazpen soilaz ekoiztetxe irabazleari horren berri emanez.

Industriaren Zinema Eraikitzen Saria film irabazlearen hasierako kredituetan aipatu beharko da, enpresa babesleen logoak barne sartuz, baita promozio eta prentsako material guztian ere.

Sariak barne hartzen dituen lan eta zeregin guztiak amaitzeko epemuga, saria eman denetik hurrengo urteko uztailaren 30era arte luzatuko da, inoiz ez beranduago.


TVE Saria

TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.


Casa de América Saria

Posprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa. Latinoamerikar Zinemaren Posprodukzioa Laguntzeko Casa de América sariak 9.000 euro (gordin) esleitzen ditu. www.casamerica.es
Oharra: Dirutan diren sari guztiak atxikipen fiskalera lotuta daude. Berau indarrean dagoen legeriaren eta herrialde bakoitzarekin sinatutako hitzarmenen arabera aplikatuko da.

 


Signis Sariak

Signis Sariak, 25.000 dolar, Latinoamerikarako Postprodukzio Zinematografikoko VI. Lehiaketaren eremuan.

CICAE

Horiez gain, Arte eta Entseguzko Zinemen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) AFCAEk Frantzian dituen milaka zine-aretoetan (eta gero atzerrian) lagunduko du hautaturiko filma, "Cinédiversidad“ operazioaren eremuan, eta Zinema Eraikitzen ekimeneko filmak nazioartean zabaltzen dira Cervantes Institutuaren mundu mailako sarearen bitartez.



Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa