WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA | » Castellano | » English | » Communiqués de presse en français |  

Hemen zaude: Lehen orrialdeaHorrela izan zen 2007 › Sariak › Zinema Eskolen V. Nazioarteko topaketa sariak


   Zinema Eskolen V. Nazioarteko
 topaketa sariak
 

ZINEMA ESKOLEN VI. NAZIOARTEKO TOPAKETA

Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketako Epaimahaiak, Argentina, Mexiko, Kolombia, Brasil, Frantzia, Belgika eta Espainiako zentroetako ikaslek osatu eta Alfonso Cuarón epaimahaiburu dutela, PANAVISION saria eman dio honako pelikulari:

  • VITA DE GIACOMO”, Luca Governatori. La Femis. Frantzia.

Sari hau lau asteko filmaketarako Sony Z1 HDV kamera baten ekipamendu osoan datza, edo 10.000 euroko kreditua Panavisioneko edozein material alokatzeko, saritutako zuzendariarentzat.

Epaimahaiak, halaber, hiru aipamen berezi esleitu ditu, ondoko filmen zuzendariek datorren Cannesko zinemaldian SHORT FILM CORNER delakoan parte hartu dezaten:

  • IDIOMA”, Ian Menoyot (IAD, Belgika)
  • DE LAS RELACIONES”, Jorge Acebo (CECC, Bartzelona)
  • LA INVENCIÓN”, Andrés García Franco (UNAM, Mexiko)

Donostian, 2007ko irailaren 28an


Eskola parte-hartzaileetako ikasleek osatutko Epaimahaia. Presidentea: ALFONSO CUARÓN

Panavision Saria erabakitzeko berariazko epaimahai bat eratuko da, eskola parte-hartzaileetako ikasleek osatua eta aurten Alfonso Cuarón, eta honek Panavision saria erabakiko du, lau asteko fimaketa baterako Sony Z1 HDV kamera batean, edo zuzendari sarituarentzat alokatutako Panavisioneko edozein materialerako 10.000 euroko kredituan datzana.

Halaber, epaimahaiak datorren Cannesko jaialdiko Short Film Corner delakoan euren lanekin parte hartzeko aukera izango duten hiru zuzendarien izenak ezagutzera emango ditu.

Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketaren epaimahaiko presidente izateari baietz esateko nire motibazio nagusia zinegile belaunaldi berri honengandik ikastea zugarri interesatzen zaidala da, produkzio filmikoa eskuragarriago egiten duten formatu berriekin batera jaio baitziren. Formatu berri hauekin begi berri bat ere jaio da, errealitatea interpretatzeko modu berri bat “, adierazi du Cuarónek.

ALFONSO CUARÓN

Mexiko Hirian jaio zen, 1961ean. Bere jaioterrian filmatutako film estatubatuar anitzetan zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen lanean. eta baita telebistako errealizadore moduan ere, bere lehen pelikula filmatu aurretik, Sólo con tu pareja (1991). Hiesari buruzko komedia ez ohiko hau milioi erdi dolar eskasekin gauzatu zuen, lorpen honi esker Hollywooden arreta bereganatu zuelarik.

A Little Princess (Printzesa txikia, 1995), bigarren film luzearekin ekin zion zuzendari lanari Estatu Batuetan. Donostiako Zinemaldian arrakasta handiz proiektatu zen. Ondoren, Great Expectations (Esperantza handiak, 1998) filmarekin Dickensen egokitzapen bat pantailaratu zuen primerako aktore-talde batekin.

Y tu mamá también (Baita zure ama ere, 2001), Gael García Bernal, Diego Luna eta Maribel Verdú protagonista zituen pelikula Donostiako Zinemaldian proiektatu zen Anoetako Belodromoa jendez gainezka eta Cuarón bera publikoaren berotasuna eskertzeko bertan zegoela. Estudio handiek atzera ere bere ofizioa eskatu zuten Harry Potter eta Azkabango presoa (2004) zuzentzeko eta orain arteko bere arrakastarik sonatuena, Children of Men (Gizakien seme-alabak, 2006) kontakizun futurista aztoratzailea izan da, iaz Zabaltegi-Perlak sailean erakutsitakoa. Halaber, Paris, je t’aime (2006) pelikulako atal bat zuzendu du.


Kolaboratzaileak:

 

 




Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa