DANIMARKA
FINLANDIA
ISLANDIA
NORVEGIA
SUEDIA
1995an sortu zen nazioarte mailan oihartzuna izan duen azken manifestu zinematografikoa, DOGMA 95 mugimendu berritzailearen muina izango zena. Danimarkan sorturiko manifestu hori nazioarteko hogei film ingururen iturburu izan da, eta mende aldaketari aurre egiteko moduen iraultza. Baina zinemaren arretagune bakarra ez da Dogma izan Europako iparraldean, azken hamabost urteetan XXI. mende hasierako gizakiaren zalantzak berezko izaeraz aurkezteko gaitasun handien erakutsi duen lurraldean.
Gizartearen inguruko ikuspegi moderno eta ziztatzailea, Carl Th. Dreyer eta Ingmar Bergman bezalako klasikoek erakutsitakoaren ildotik, Lars Von Trier eta Aki Kaurismäki bezalako onespen handiko nazioarteko zuzendariak sendotu dituena, eta zinegile-belaunaldi berri bat ezagutzera eman duena, Thomas Vinterberg, Susanne Bier, Per Fly, Simon Staho, Lukas Moodyson, Hans Peter Molland, Baltsar Kormákur, Anders Thomas Jensen kasu edo Erik Richter Strand, Peter Schonau Fog eta Ragnar Bragason bezalako egile interesgarri berriak. Fridrik Thor Fridrikssonen 1995ko Sukar izoztua (Cold Fever) filmetik izenburua hartzen duen atzera begirakoak itxuraz neurrizkoa dirudien zinema horren panoramika bat eskainiko du, indar handiko drama pertsonalak ezkutatzen dituena, arauen lokarriez aske den irudi baten aukera berriak ikertzen dituena, lurralde izoztupean sormen sumendi bat agerian uzten duena. Suedia, Norvegia, Finlandia, Danimarka eta Islandian, 1995etik gaur egun arte sorturiko hogeita hamar filmez osaturiko aukeraketa.
Atzera begirako tematikoa
Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko
batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan
ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen
ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia
honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak",
"Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke",
"100 urte zoragarri", "Abentura europarra",
"Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria",
"Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia"
eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko
komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren
belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak",
"Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak" edo "Migranteak" atzera begirakoa.
Babesleak:

|