Akreditatzeko izapideak egiteko azken eguna: irailaren
1a
ESKAERA BERRIAK
Zinemaldira etortzen zaren aurrenekoa aldia bada edo zenbait urtez
etorri gabe izan bazara, hauxe duzu bidali beharreko dokumentazioa
lanean diharduzun komunikabide motaren arabera:
PRENTSA AGENTZIA
- Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen gutuna agentziaren
zuzendariak edo erredaktore-buruak izenpetuta, aurreikusitako
lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez eta
zuengandik informazioa jasotzen duten komunikabideen zerrenda
zehaztuz.
- Komunikabide ezberdinetan zinearen inguruan oraintsu argitaratu
duzun materialaren langinen bat.
- Izenpetuta argitaratu berri duzun lanen baten erakusgarria,
bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko
edo kulturalei buruzkoa.
PRENTSA IDATZIA
- Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen argitalpenaren
zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako
lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez (adb.
zinemaldiaren kronika orokorra, elkarrizketak, filmeei buruzko
aipamenak, etab.).
- Lan egiten duzun argitalpenaren duela gutxiko ale bat, zuk
izenpetutako lanen bat dakarrena (artikuluak edo argazkiak).
PRENTSA ELEKTRONIKOA
- Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen argitalpenaren
zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako
lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez, eta
zure web-orriari nahiz URLari buruzko informazioa zehaztuz.
- Izenpetuta argitaratu berri duzun lanen baten erakusgarria,
bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko
edo kulturalei buruzkoa.
IRRATI ETA TELEBISTA
- Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen komunikabidearen
zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako
lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez, saioaren
izena aipatzeaz ahaztu gabe.
- Zure partaidetzarekin egindako saio horietako baten kopia
bat.
FREELANCE
- Zinemaldiaren berri emateko kolaboratzaile gisa aukeratzen
zaituen komunikabide baten zuzendariaren edo erredaktore-buruaren
gutuna, zure erreportaia argitaratzeko/emititzeko asmoa duela
adieraziz, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun
gehienak emanez (adb. zinemaldiaren kronika orokorra, elkarrizketak,
filmeei buruzko aipamenak, etab.).
- Argitalpen/saio horren duela gutxiko kopia bat, beronen
zabalkundeari buruzko informazioa adieraziz.
- Izenpetuta argitaratu/emititu berri dituzun hiru lanen erakusgarria,
bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko
edo kulturalei buruzkoak.
- Kolaboratu ohi duzun komunikabideen zerrenda.
BERRITZEAK
Ez dira automatikoak: ESKATU EGIN BEHAR DIRA eta 2007an Zinemaldian egindako lanaren kopia bidali.
Joan den urtean Zinemaldira akreditatuta etorri bazinen eta aurten ere berriz etorri nahi baduzu, zure komunikabideko zuzendariak edo erredakzio-buruak lan horretarako izendatzen zaituen eskaera sinatuta bidali beharko digu.
Gogoan izan 2007an Zinemaldian egindako lanak bidaltzea nahitaezko baldintza dela akreditazioa berritzeko. Behin komunikabidearen eskaera formala jaso eta zure lana gure artxiboetan daukagunean, dagokizun akreditazio-formularioa helaraziko dizugu, berau bete eta zure argazki batekin batera itzul diezaguzun.
Oso garrantzitsua: urteko lan guztiak Prentsa Departamentura EKAINAREN 1a BAINO LEHEN bidali beharko dira. Data horren ondotik jasotako lanek ez dute baliorik izango akreditazioa berritzeko.
Izen-emate kuota: 30 euro
Informazio gehiagorako jar zaitez harremanetan gurekin dudarik
egin gabe. Datorren Donostiako Zinemaldian akreditatutako prentsaren
artean izango zarela atseginez espero dugu.
Prentsa departamentuarekin harremanetan jartzeko
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
Posta Kutxatila 397
20080 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: + 34 943 481212
Fax: + 34 943 481232
Oharra: Ez da formularioen fotokopiarik onartuko.
|