Akreditatzeko izapideak egiteko azken eguna: irailaren 1a
Sales Office-ko akreditazioa zine-industrian diharduten pertsonei
emango zaie.
Eskaerak
Eskaera enpresako paper ofizialean egin behar da, akreditatu
beharreko pertsonen izen-deiturekin, eta honekin batera, enpresaren
datu guztiak eta zinemaldira bertaratu izanaren beharrak edo
interesak (erosten/banatzen dituzun pelikula-motak, zein konpainiekin
interesatzen zaizun harremanetan jartzea...) barne dituen txosten
informatiboa.
Eskaerak e-mail, fax edo posta bidez irailaren 1a baino
lehen bidali behar dira:
Gonbidatuen Kudeaketa Departamentua
invitados@sansebastianfestival.com
Teléfono: +34 943 481212
fax: +34 943 481218
posta helbidea:
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
397 Posta-kutxa
20080 Donostia
Behin akreditatzeko izapideak egin ondoren, Gonbidatuen Kudeaketa
Departamentua zurekin harremanetan jarriko da..
Izen-emate kuota: 50 euro
Ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko informazio gehiago behar izan ezkero.
Oharra: Ez da formularioen fotokopiarik onartuko.
|