WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: - Lehen orrialdea › Sailak eta filmeak › Horizontes latinosZinema Eraikitzen › Zertan Datza?

   Zinema Eraikitzen

Zertan Datza?
Harremanetan Jartzeko
Zinema Eraikitzen Sariak

Eraikitzen Dauden Pelikulen Segimendua
Izenematea
Berriak - Azken Ordua
Eskertzak

2008
2007
2006
2005

2004
2003
2002

 Zertan Datza?

Zinema Eraikitzen Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eta Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse-ren baterako ekimen bat da. Ekimen honek zorrozki aukeratutako fikziozko film luze latinoamerikarren amaitzea erraztea du helburu, dagoeneko filmatuta egonik, posprodukzio aldiari ekiteko zailtasunak dituzten horiena. Hala, zine-profesional talde bati erakusten zaizkie, nahi izanez gero film hauen finantziazioan parte har dezaten. Horretarako, urtean bi ekitaldi eratu dira, zinemaldi hauetako bakoitzaren inguruan (Toulouse - Martxoa eta Donostia – Iraila).

Zinema Eraikitzen ekimena 2002. urtean sortu zen eta honela Europako bi zinemaldi lehenengo aldiz elkartu ziren zinema latinoamerikarrari irtenbide berriak eskaintzeko asmoz, herrialde haietako segurtasun ekonomiko ezak izugarrizko trabak jartzen baitizkie amaitzear dauden proiektuei.

Izenburu zerrenda luzeak parte-hartu du jadanik aurreko deialdietan, zeinak behin amaiturik euren ibilbideari ekin dioten hainbat zine-jaialdietan.
Aspaldi gabeko zenbait adibide aipatzekotan, iragan Cannesko Zinemaldian Un Certain Regard sail ofizialak Zinema Eraikitzenen eskutik sortutako hiru lehen film luzeak estreinatu zituen, Francisco Vargasen El violín aurten, eta Marcelo Gomesen Cinéma, Aspirina e Urubús (Brasil) eta Amat Escalanteren Sangre, ihaz.

Toulouse eta Donostiako zinemaldiek, halaber, pelikula hauek jaialdi hauetako sail desberdinetan ikusteko benetako aukera eskaintzen dute. Adibide gisa, aipatu, 2002az gerotik Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu izan direla: Historias mínimas, Ojos que no ven, Sumas y restas, El cielito, O veneno da madrugada edo Iluminados por el fuego, Zabaltegi eta Horizontes Latinos sailetan aurkeztutako film-sorta ugaria ahaztu gabe.

 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofiziala
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa