WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: - Lehen orrialdea › Sailak eta filmeak › Horizontes latinosZinema Eraikitzen › 2006

   Zinema Eraikitzen

Zertan Datza?
Harremanetan Jartzeko
Zinema Eraikitzen Sariak

Eraikitzen Dauden Pelikulen Segimendua
Izenematea
Berriak - Azken Ordua
Eskertzak

2008
2007
2006
2005

2004
2003
2002


   Zinema Eraikitzen 2006

  • ZINEMA ERAIKITZEN 9. Toulouse
  • ZINEMA ERAIKITZEN 10. Donostia

ZINEMA ERAIKITZEN 9
(TOULOUSE)

ZINEMA ERAIKITZEN 9 ekimena 2006ko martxoaren 23an, osteguna, eta 24an, ostirala, egingo da Toulouseko Cervantes Insitutuan, Latinoamerikako Zinemen XVIII. Topaketen barruan.

Toulouseko Latinoamerikako Zinemen eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren hautapen batzordeek Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Espainia, Guatemala, Mexiko, Nikaragua, Peru eta Uruguaiko 67 film aztertu dituzte.

Aukeratutako proiektuak honako hauek dira:

El baño del Papa, Enrique Fernández eta César Charlone (Uruguai) (Behin-behineko bigarren mozketa osoa).
Juan Pablo II.a Uruguaiko mugaldeko eskualde xume bat bisitatzera doa, eta bertako bizilagunek iragarritako fededun andanaren beharrak hornituz irabaz ditzaketen xoxekin egiten dute amets...


A casa de Alice, Gustavo Pereira da Silva (Brasil).
40 urte pasatxo dituen eta labidez manikura den Sao Pauloko emakume batek, hainbestean jasaten ditu egokitu zaizkion bizimodua eta familia.

Esas no son penas, Anahí Hoeneisen eta Daniel Andrade (Ekuador). (Lanaren bertsio berria).
Emakumeen inguruko istorio samurra, eskola garaiko lagun batzuk berriz elkartuko dira denboraren joan-etorriak erabat ezabatu ez duen konplizitatearen bila.


Familia Tortuga, Rubén Imaz (Mexiko).
Egun garrantzitsu baten bezperatan, familia desegiteko zorian egongo litzateke osabak, gizon bitxia berau, bere koinatua, langabezian dagoen sindikalista alarguna, eta bere ilobak lagundu izan ez balitu.


La Punta del Diablo, Marcelo Paván (Argentina).
Ezusteko albiste batek guztiz aldatuko du Buenos Airesko neurokirurgialari baten bizitza, egun batetik bestera marrazoak harrapatzen diren Uruguaiko toki ezkutu batera helduko denean.


Rabia, Oscar Cárdenas (Txile).
Idazkari gazte batentzat lan bila ibiltzea egoera pentsaezinetara daraman dedikazio osoko jarduera izan daiteke, Txilen munduko beste edozein lekutan bezalaxe.

Pelikula hauek soilik ekoizle, banatzaile, industria teknikoetako ordezkari, telebista, zine-jaialdi eta proiektu hauek ikusleengana eramateko ahalmena duten erakundeei erakutsiko zaizkie.



 Zinema Eraikitzen 9 Toulouse Saria

2006/03/25

Arte eta Entseguzko Zinemen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE), Mac Guff Ligne, Kodak, Médiavision eta Titra Film enpresekin.

Epaimahaiak, ondorengo lagunek osatua:

  • Bruno Boyer – Créteilgo LE PALAIS zinemako, AFCAE eta Europa Cinémas-eko zuzendari programatzailea
  • Thierry Lenouvel – Ekoizlea / Ciné Sud Promotion
  • Maïthé Vialle – REX zinemako zuzendari programatzailea / SarlatekoZinemaldia, AFCAE
  • Isabelle Frilley –Titra Film-eko Pdg
  • Jacques Bled – Mac Guff Ligne-ko zuzendaria

Zinema Eraikitzen 9 ekitaldian proposatutako sei pelikulen kalitatea azpimarratu nahi du.

Aipamen berezi bat eman dio Rubén Imazen FAMILIA TORTUGA (Mexiko) filmari,

Zinema Eraikitzen 9 Toulouse Saria Enrique Fernández eta César Charloneren EL BAÑO DEL PAPA (Uruguai) lanari esleitu diolarik.

Arte eta Entseguzko Zinemen Nazioarteko Konfederazioak filma bultzatuko du AFCAEk Frantzian dituen mila aretoetan (eta gero atzerrian) CICAEren Zinedibertsitate eremu-ekintzaren barruan, Action Promotion ekimenaren arabera.

Mac Guff Ligne–k muntaketa eta irudi efektuak, kredituak eta trailerra sortzeko berariazko zerbitzua proposatuko du.

Titra Film–ek azpititulatzea bere gain hartuko du.

Kodak–ek lehen kopia egiteko pelikula positiboa eskainiko du.

Médiavision–ek 20.000 euroko balioa duen publizitate-kanpaina eskaintzen dio pelikula irabazleari.

Télérama aldizkariak bere komunikazio ahalmen osoa eskainiko dio pelikulari hau Frantzian estreinatzen denean.

Zinema Eraikitzen ekimenak, halaber, ondoko erakundeen laguntza eraginkorra du:

Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Estudios EXA, FNAC, Fondation GAN pour le Cinéma, Grupo Bruesa, Cervantes Institutua, Interreg III Frantzia-Espainia, Marché du Film, Molinare, No Problem Sonido, Ibermedia programa, Sacem, SIGNIS, Technicolor Entertainment Services Spain, TVE eta Unión Latina


Zinema Eraikitzen 10. ekitaldia 2006ko irailaren 26an eta 27an egingo da Donostiako 54. Nazioarteko Zinemadian

ZINEMA ERAIKITZEN 10
DONOSTIA

ZINEMA ERAIKITZEN ekimenaren 10. ekitaldia 2006ko irailaren 26an, asteartea, eta 27an, asteazkena, egingo da Donostiako 54. Nazioarteko Zinemaldiaren baitan.

Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketek eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak batera antolatutako ekimen honek, posprodukzio aldiari ekiteko zailtasunak dituzten latinoamerikar eta espainiar zinegile independenteen pelikulen amaitzea helburu duenak, bere hamargarren deialdian Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Mexiko, Paraguai, Peru, Suedia eta Uruguaiko 80 proiektu inguru jaso ditu.

 EGITARAUA


A casa de Alice, Chico Teixeira (Brasil) (bertsio berria).

Sao Pauloko auzo herrikoi batean, 40 urte pasatxo dituen eta lanbidez manikura den emakume batek hainbestean daramatza bizitza eta egokitu zaion familia.

 
El cielo elegido, Víctor González (Argentina)

Asmo oneko apaizatxo bat azeri zahar diren beste bi apaizen erdian harrapatuta geratu da, kontuzko eta aitortzen nekezak diren aspaldiko eginkizunetan kide izateaz gain, aurkari ere izan zirenak.

 
Fiestapatria, Luis R. Vera (Txile)

Bi familia landetxe batean elkartu dira aberri-eguna eta euren seme-alaben ezkon-hitza ospatzeko. Iragan eta orainaldi arras desberdinen nahasketa harrigarria dela eta, festa gaiztotu eta desastre hutsa bilakatuko da.

 
Una novia errante, Ana Katz (Argentina)

“El juego de la silla” filmaren ostean, Ana Katz Zinema Eraikitzenera itzuli da zuzendari eta aktore lanetan, Daniel Hendlerrek pantailan antzezten duen mutil-lagun gogaituarengandik banantze mingarri bidean den protagonistarena eginaz.

 
Párpados azules, Ernestro Contreras (Mexiko)

Salamandra hondartza xarmagarrirako bi lagunentzako bidaia baten zorioneko irabazle Marinak ez duela norekin joan konturatu da, hartara, eskola garaiko lagun izan zitekeen ezezagun bat gonbidatuko du …

 
A Via Lactea, Lina Chamie (Brasil).

Marco Riccak eta Alice Bragak antzeztutako bikoteak eztabaida sutsu bat du telefonoz. Aurrez aurreko hizketaldia behar-beharrezkoa da, baina Sao Paolo hiria euren tartean sartuko da.


Prozesu zinematografikoaren maila desberdinetako profesionalei (ekoizle, banatzaile, film-erakusle, industria tekniko, telebista, zine-jaialdi eta laguntza funtsetako ordezkariei) esklusiban aurkezteaz gain, filmok zenbait pizgarri eskuratu ahal izango dituzte:

  • Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Estudios Exa, Kodak (Zinema Profesionaleko Atala), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresek beren gain hartuko dute film irabazlearen posprodukzioa 35mm.-ko kopia azpititulatua gauzatu arte.
  • Casa de Américaren proprodukziorako laguntza, 9.000 euroz hornitua.
  • CICAE Saria, film sarituaren sustapenean datzana, Frantziako arte eta entseguzko 2.000 zine-aretoko sarean.
  • Zinema Eraikitzeneko pelikulek nazioarteko zabalkundea izango dute Cervantes Institutuaren mundu mailako sarean.

 

 PROGRAMAZIOA

Asteartea 26 –Principe zinetokiak

  • 10:00 A casa de Alice, Chico Teixeira (Brasil, 90 min)
  • 12:00 Párpados azules, Ernesto Contreras (Mexiko, 110 min)
  • 16:00 El cielo elegido, Víctor González (Argentina, 140 min)

Asteazkena 27 –Principe zinetokiak

  • 10:00 A via lactea, Lina Chamie (Brasil, 94 min)
  • 12:00 Fiestapatria, Luis R. Vera (Txile, 120 min)
  • 16:00 Una novia errante, Ana Katz (Argentina, 85 min)
  • 20:30 Sarrien berri ematea Kursaal 2an

ZINEMA ERAIKITZEN 11 2007ko martxoaren 22an eta 23an egingo da Toulouseko (Frantzia) Zinema Latinoamerikaren 19. Topaketetan.

ZINEMA ERAIKITZEN ekimenak Bruesa Taldearen babesa eta ondoko erakunde eta enpresen laguntza eraginkorra jasotzen du: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation GAN, Cervantes Institutua, Interreg III Fratzia-Espainia, Kodak (Zinema Profesionaleko Atala), Mac Guff Ligne, Marché du Film, Mediavision, Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Sacem, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Union Latina.



 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofiziala
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa