IREKITA DAGO 14. ZINEMA ERAIKITZEN SAILEAN IZENA EMATEKO EPEA
| 2008/05/13 |
|
 |
Zinema Eraikitzen 14 2008ko irailaren 23ean, asteartea, eta 24an, asteazkena, egingo da Donostiako 56. Nazioarteko Zinemaldiaren baitan. Irekita dago Donostiako Zinemaldiari proiektuak aurkezteko epea, eta 2008ko ekainaren 30ean amaituko da.
Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketek (Frantzia) batera antolaturiko hitzordu honek film luzeen bukaera laguntzea du helburu, behin filmatuta egonik, posprodukzio-aldian eta ondoren zinema aretoetan estreinatzeko zailtasunak dituzten horiena.
Bi zinemaldiek elkarrekin hautaturiko behin-behineko egoeran dauden latinoamerikar pelikulen egitaraua soilik profesionalei aurkeztuko zaie –ekoizle, banatzaile eta erakusleei, salmenta-enpresei, telebistei, industia teknikoei, laguntza-funtsei, erakundeei eta zinema jaialdiei- zeintzuk, lan hauek publikora iritsi daitezen, modu erabakigarrian lagundu dezaketen.
Zinema Eraikitzen 14 ekimenean ondorengo sariak emango dira:
- Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Estudios Exa, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren postprodukzioaz, 35 mm-ko kopia ingelesez azpititulatua burutu arte.
- TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.
- Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa.
Zinema Eraikitzen ekimeneko filmeak nazioartean zabaltzen dira Instituto Cervantesen mundu mailako sarearen bitartez.
Izen-emate formularioa eta Zinema Eraikitzen ekimenari buruzko jakingarri guztiak interneteko ondoko helbideetan daude eskuragarri:
Zinema Eraikitzen ekimenak Grupo Gruesa babesletza eta ondoken laguntza erabakigarria dauka: Casa de América, Estudios Exa, Interreg III-A Francia-España, Kodak (división de cine profesional), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film eta TVE. Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Instituto Cervantes, Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf), MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediavision, Signis, eta Unión Latina-ren laguntzarekin.
Donostiako Zinemaldia
Victoria Eugenia Antzokia – Okendo plaza, 1 – 20004 Donostia (Espainia)
Tfn 34 943 48 12 12 – Fax 34 943 48 12 18 –
enconstruccion@sansebastianfestival.com - www.sansebastianfestival.com
Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT)
34 rue de La Fonderie - 31 000 Toulouse
Tfn : 33 561 32 98 83 - Fax : 33 561 32 68 31
arcalt31@wanadoo.fr - www.cinelatino.com.fr
Donostia, 2008ko maiatzaren 13a
• Deialdia
• Egitaraua
• Palmaresa
Toulouseko Zinema Eraikitzen 13 Saria
Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf), Mac Guff Ligne, Mactari, Médiavision eta Titra Film emana.
Zinema Eraikitzen 13n Epaimahaiak aho batez erabaki du:
Aipamen bat ematea:
ILUSIONES ÓPTICAS, Cristián Jiménez (Chile),
Tolouseko Zinema Eraikitzen 13 saria
TONY MANERO, Pablo Larraín (Chile) filmari egokitu zaiolarik.
- Centre National de la Cinématographie (CNC) 7.000 euroko laguntza batez osatzen du saria posprodukzioa Europan egiteko.
- Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf) kopia digiltaleko irudia zuzentzeaz arduratuko da.
- Mac Guff Ligne enpresak irudien muntaketa eta efektuak, kredituak eta trailerra sortzeko zerbitzuen ekarpena proposatuko du.
- Mactari enpresak soinuaren, soinu-edizio edo nahasketen zerbitzu-ekarpena eskainiko du, 15.000 euroko baliora heldu arte.
- Titra Film frantsesez azpititulatzeaz arduratuko da.
- Médiavision-ek 20.000 eurotan datzan publizitate-kanpaina eskainiko dio film irabazleari.
- Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE) AFCAEren Frantziako mila zine-aretoetan bultzatuko du film irabazlea (baita atzerrian ere), CICAEren Cinediversidad ekimenaren eremuan, Akzio Promozio modalitatearen barruan.
Zinema Eraikitzen ekimenak ondokoen laguntza eraginkorra eskertzen du:
Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématrographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation Groupama Gan pour le Cinéma, Instituto Cervantes, Interreg III-A Francia-España, Kodak (división de cine profesional), Laboratoire image (Mac Guff et Mac Buf), Mac Guff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Médiavision, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE eta Unión Latina. Baita ere l'Ecole Supérieure d’Audiovisuel (ESAV) eta CROUS de Toulouse n partaidetza.
Zinema Eraikitzen 13 - Egitaraua
| 2008/03/27 |
|
 |
Zinema Eraikitzen 13 ekimena 2008ko apirilaren 3an eta 4an izango da, Latinoamerikako Zinemaren Toulouseko 20. Topaketaren barnean
Toulouseko eta Donostiako ordezkariek osatzen duten hautaketa batzordeak sei film aukeratu ditu AEBetatik, Argentinatik, Boliviatik, Brasiletik, Ekuadorretik, Espainiatik, Kolonbiatik, Kubatik, Mexikotik, Perutik, Txiletik, Uruguaitik eta Venezuelatik jasotako ehun proiektuen artean.
Hautatutako sei filmak ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei esklusiban aurkeztuko dizkiete; hau da, ekoizleei, banatzaileei, industria teknikoen ordezkariei, telebista kateei, zinema jaialdien programatzaileei, salmenta-eragileei, erakundeei, instituzioei eta proiektu hauek ikusleei helarazteko laguntza ematen duten organismoei.
|
Amorosa Soledad. Zuzendariak: Martín Carranza eta Victoria Galardi (Argentina)
Bere maitasun harremana hautsi ondoren, Soledadek hiru urtez bakarrik egotea erabakiko du, beste desengainu bat saihesteko, baina bere proiektuak oztopo ugari izango ditu. Hipokondriakoa den Soledadentzat ezer ez da erraza: jende berria ezagutzea, bere mutil ohiaren itzulera, harreman pertsonalak… Aurten XXY filmean ikusi dugun Inés Efron aktore gazteak antzeztua. Lehen filma.
|
|
Ilusiones Ópticas. Zuzendaria: Cristián Jimenez (Txile)
Valdivia herrixkan etengabe ari du euria. Bitarte horretan, zaindari gazte bat emakume burges kleptomano batekin maiteminduko da, funtzionario eraginkor bat lanetik bota eta langabeentzako trebakuntza-ikastaro batera bidaliko dute, eta eskiatzaile itsu bat beldurtuta geldituko da ikusmena berreskuratzean ikusten duenarekin. Hiru gizonetako batek ere ez du bere egoera ulertuko. Denak irreala dirudi, ilusio optikoen emaitza. Zuzendariak Playren zuzendari Alicia Scherson-ekin batera idatzi zuen Ilusiones Ópticasen gidoia. Lehen filma.
|
|
Irrespirable. Zuzendaria: Matías Pinochet García (Txile)
Aliciak eta Pablok 26 urte dituzte, eta bizimodu aspergarria dute. Mexikon bizitzea erabakiko dute. Bidaiarako beharko dutena biltzeko, dirua maileguan eskatu eta festa bat antolatuko dute. Rock-and-rollak, alkoholak eta hiriak zenbait sorpresa emango dizkiete. Lehen filma.
|
|
Juntos. Zuzendaria: Nicolás Pereda (Mexiko)
Mexikon txakur bat galdu ondoren, landa ingurura bidaiatuko dute Gabino, Luis eta Paco gazteek. Nork bere bidea egingo du.
Nicolás Peredak (1982) ¿Donde están sus historias? film luzea ere egin du, aurten Topaketako Decouverte Sailean lehiatuko dena eta Morelian Film Onenaren saria irabazi zuena. Juntos filmean, Familia Tortugako Gabino Rodriguez eta Luisa Pardo aktoreak ageri dira. Bigarren filma. |
|
Tony Manero. Zuzendaria: Pablo Larraín (Txile)
Santiago, 1978. Diktaduraren zorigaiztoko giroan, Raúl Peralta edozer egiteko prest dago John Travoltak Larunbat gaueko sukarra filmean interpretatutako Tony Maneroren antza izateko. Gizarteko errealitatean erreparatu gabe, behin eta berriz ikusten du filma. Dantza-konpainia bitxi bateko kideekin etengabe errepikatzen du koreografia, eta behar beste xahutzen du bere helburua lortzeko. Bigarren filma. |
|
Verónica. Zuzendaria: Mauricio Farias (Brasil)
Verónicak 40 urte ditu, bakarrik bizi da eta irakasle gisa egiten du lan Rioko kanpoaldeko auzo batean. Han, egunero egin behar dio aurre miseriari, indarkeriari eta pobretasunari. Polizia militar batengandik banandu zenetik, gogorra da bere bizimodua, batere perspektibarik gabea. Halako batean, baina, ikasle bat salbatzearren arriskuan jarriko du bere bizia, eta hor aldatu egingo dira gauzak. Bizimodua erabat aldatuko duen emakume baten erretratu hunkigarria. Hirugarren filma. |
Proiektu horiek dira Toulouseko Zinema Eraikitzen sarirako hautagaiak. Honako erakunde hauek ematen dute saria: Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Laboratoire Image (Mac Guff et Buf), MacGuff Ligne, Mediavision eta Titra Film.
- FRANTZIAKO ZINEMATOGRAFIAREN ZENTRO NAZIONALAk (CNC) 7.000 euroko diru-laguntza emango du, postprodukzio-gastuak ordaintzeko bideratua.
- EL LABORATORIO IMAGEN (Mac Guff eta Buf) kopia digiltaleko irudia zuzentzeaz arduratuko da.
- MAC GUFF LIGNEek edizioa eta irudi efektuak, kredituak eta trailerra sortzeko zerbitzuen ekarpena egingo du.
- MACTARIk soinu muntaketa edo nahasketa zerbitzua emango du, 15.000 euroko balioa duena.
- TITRA FILMek frantseseko azpitituluak prestatuko ditu.
- MEDIAVISIONek 20.000 €-ko balioa duen publizitate kanpaina jarriko du film sarituaren esku, berau banatzea erabakiz gero.
ARTE ETA ENTSEGUZKO ZINEMEN NAZIOARTEKO KONFEDERAZIOAk (CICAE) sariaren bidez, filmak hedatzea du xede, erakusleak eta banatzaileak motibatuta. CICAEk informazio-buletinak eta arte eta entseguzko 2.000 aretoak jarriko ditu horien eskura.
Zinema eraikitzen 14 2008ko irailaren 23an eta 24an izango da (asteartea eta asteazkena), Donostiako 56. Zinemaldian.
Zinema Eraikitzen ekimenak ondokoen laguntza erabakigarria jasotzen du: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Estudios EXA, FNAC, Fondation Groupama Gan pour le Cinéma, Cervantes Institutua, Interreg III-A Frantzia-Espainia, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Laboratoire Image, MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Mediavision, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Unión Latina eta Toulouseko École Supérieure d’Audio Visuel [ESAV] eta CROUS.
DEIALDIA
ZINEMA ERAIKITZEN 13
TOULOUSEN, 2008KO APIRILAREN 3AN, ASTEARTEA, ETA 4AN, ASTEAZKENA
| 2007/10/26 |
|
 |
Europako bi zinema jaialdik elkarrekin antolatutako urteroko hitzordu bikoitz honek postprodukzio aldiari ekiterakoan zailtasunak dituzten latinoamerikar fikziozko film luzeen gauzatzeari laguntza ematea du helburu.
Hala, bi zinemaldien artean hautaturiko latinoamerikar filmen egitarau bat aurkeztuko zaie soilik lan hauek publikoarengana iritsi daitezen laguntza erabakigarria eman dezaketen industriako pofesionalei.
Zinema Eraikitzen 13 ekimenak ondorengo ekarpenak egingo dizkio film irabazleari:
- ZINEMATOGRAFIAREN ZENTRO NAZIONALAk (CNC) 4.000 euroko diru-laguntza emango du, postprodukzio gastuak Frantzian ordaintzeko bideratua.
- ARTE ETA ENTSEGUZKO ZINEMEN NAZIOARTEKO KONFEDERAZIOk (CICAE) AFCAEk Frantzian dituen mila zinema aretoen babesa emango dio aukeratutako filmari eta gero atzerrian.
- MAC GUFF LIGNEk edizioa eta irudi-efektuak, kredituak eta trailerra sortzeko zerbitzuen ekarpena egingo du.
- MACTARIk soinu-muntaketa edo nahasketa zerbitzu bat eskainiko du 15.000 euroko zenbateko batez.
- TITRA FILMk azpititulatzea bermatuko du.
- KODAK-ek lehen kopiarako pelikula positiboa eskainiko du.
- MEDIAVISION enpresak 20.000 eurotan datzan publizitate kanpaina jarriko du film sarituaren esku.
Zinema Eraikitzen ekimeneko film guztiek nazioarteko zabalkundea izango dute CERVANTES INSTITUTUko mundu mailako sarearen bitartez.
Proiektuak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 31n itxiko da, gaurtik hasita RENCONTRES CINÉMAS D'AMÉRIQUE LATINE DE TOULOUSEri horien berri eman ahalko zaiolarik.
Izen-emate formularioa eta Zinema Eraikitzen ekimenari buruzko bestelako jakingarriak ondoko web orrietan daude eskuragarri:
Zinema Eraikitzen ekimenak Bruesa Taldearen babesa du ondokoen laguntza erabakigarriarekin: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Cervantes Institutua, Interreg III-A Frantzia-Espainia, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Mediavision, Molinare Madrid, Musimagen, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Sacem, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Unión Latina eta lEcole Supérieure d’Audio Visuel [ESAV], du CROUS de Toulousen partaidetzarekin.
Kontaktuak