Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sales Office › Zinema Mugimenduan › Azken Ordua
Zinema Mugimenduan
2008
2007
2006
2005
Eskertzak
ZINEMA MUGIMENDUAN 4 EKIMENEAN IZENA EMATEKO EPEA HASI DA
2008/05/14
Zinema Mugimenduan 4 Donostian izango da 2008ko irailaren 22an, astelehena, 56. Donostia Zinemaldiaren markoan.
2008ko ekainaren 30ean, izena emateko eta materiala bidaltzeko epea amaituko da.
Amiens-eko eta Friburgoko nazioarteko zinemaldiekin batera, Donostia Zinemaldiak antolatutako programan amaitzear edo postprodukzio fasean dauden film luzeek soilik hartuko dute parte.
Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako zinemagileek har dezakete parte, bai eta garapen bidean dauden herrialde arabiarrek ere, hain zuzen: Angola, Aljeria, Cabo Verde, Egipto, Ginea, Irak, Jordania, Libano, Libia, Maroko, Mozambike, Palestina, Sao Tome eta Principe, Siria eta Tunisia.
Hautatutako zuzendariek edota ekoizleek Donostia Zinemaldiaren Sales Officean akreditatutako sektore orotako profesionalen aurrean euren filma defendatzeko aukera izango dute.
Zinema Mugimenduan 4 ekimenean hainbat laguntza emango dituzte:
Swiss Effects-ek eta Kodak Suisse-k, euskarri digitala 35 mm-ko filmera bihurtzea, gutxi gorabehera, 30.000 €-ko balioa duena.
Titra Film-ek frantseseko azpitituluak.
Hautatutako zinemagileek Zinema Mugimenduaren biran parte hartu ahal izango dute Latinoamerikan, gainera, Cervantes Institutuaren nazioarteko sarean Zinema Mugimenduaren erakusketa ibiltarietan parte hartuko dute.
Zinema Mugimenduan 4 ekimenean izena emateko orria hemen eskuratu daiteke:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresei eta erakundeei emandako laguntza eskertzen die:
Espainia: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzia (AECID), Andaluziako Ikus Entzunezko Fundazioa, Cervantes Institutua, Casa Arabe-IEAM
Frantzia: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Commission du Film d’Île-de-France, Mactari (nahasketen auditoriuma), Mikros Image, Titra Film
Maroko : Centre Cinématographique Marocain (CCM)
Portugal : Instituto do Cinema e do Audiovisual (ICA)
Zinema Eraikitzen 3 ekimena dela eta, bertaratutako kolaboratzaileen multzoak aurten hautatutako pelikulen maila ona azpimarratzen du.
Lehenik eta behin, hautaturiko lau filmeak gaztelaniazko azpititulatu baten etekina izango dute Arabiar Etxearen eskutik, 13.000 euroko zenbateko oso batez. Laguntza honi esker, lau filmen hedapena ahalbidetuko ez Espainian bakarrik, baita Latinoamerikan ere, eta batez ere Tarifako Afrikar Zinema Jaialdiak antolatutako biretan.
Bigarrenez, ondoko bi film hauei laguntza berezi bat ematea erabaki dute:
SALT OF THIS SEA, Anne-Marie Jacir (Palestina)
Film honek jasoko ditu:
CCMren (Marokoar Zinematografia Zentroa) postprodukziorako laguntza bat, zenbatekoa produkzioarekin adostutako delarik.
15.000 euroko postprodukziorako laguntza bat, Parisko MACTARI (www.mactari.fr) nahasketa auditorioak eskainia.
Amiensgo Zinemaldiak eskainitako 35 mm-ko kopia bat.
RECYCLE, Mahmoud Al Massad (Jordania)
Film honek jasoko ditu:
CNCren (Frantses Zinematografiaren Zentro Nazionala) postprodukziorako laguntza bat, 15.000 euroko zenbateko batez.
Mikros Imagek eskainitako kalibratze digital bat
Swiss Effects eta Kodak Suisse enpresek eskainitako puzte bat
Titra Film-ek eskainitako frantses eta ingeleseko azpititulatu bat
Friburgoko Zinemaldiak eskainitako 35 mm-ko kopia bat
Donostia, 2007ko irailaren 24a
CINE EN MOVIMIENTO 3
Lunes 24 de septiembre de 2007
2007/08/21
Zinema Mugimenduan filmaketa amaieran edo postprodukzio aldian dauden film luzeei irekitako Donostiako Zinemaldiko ekimen bat da, beti ere Aljeria, Egipto, Jordania, Líbano, Maroko, Palestina, Siria, Tunisia eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinemagileek egindakoei zuzendua.
Zinema Mugimenduan3 ekimenaren bidez, Donostia, Amiens eta Friburgoko zinemaldiek, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiarekin lankidetzan, oraindik bukatu gabeko pelikulak burutzeko bide berriak urratzen dituzte, orobat afrikar herrialde horietako, Europako eta Latinoamerikako profesional, enpresa eta erakundeen artean balizko zubiak eraikiz.
Egitaraua
Je veux voir, Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas (Libano).
Oraindik behin-behineko egoeran dauden pelikula hauek 2007ko irailaren 24an, astelehenez, soilik zinema-arlo desberdinetako profesionalez osatutako ikusleei aurkeztuko zaizkie (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, industria tekniko, telebista, zine-jaialdi, erakunde eta laguntza-funtsetako ordezkariak). Zinema Mugimenduan 3 ekimenak zenbait pizgarri aurreikusten ditu, ondoko erakunde laguntzaileen eskutik:
Mactari nahasketa auditorioa - 15.000 euro zerbitzutan.
Arabiar Etxea-IEAM – Postprodukziorako 13.000 euroko laguntza
Centre National de la Cinématographie (CNC) – 15.000 euro postprodukzioa Europan burutu dezan.
Amiensgo zinemaldia - 35 mm-ko kopia bat.
Friburgoko zinemaldia - 35 mm-ko kopia bat.
Mikros Image - Hautaturiko pelikularen behar zehatzei egokitutako postprodukzio-prestazioa.
Swiss Effects eta Kodak Suisse - Filma euskarri digitaletik 35 mm-ko pelikulara bihurtzea, 30.000 euro inguru.
Hautaturiko zinegile guztiek Donostiako eta Tarifako zinemaldiek antolaturiko Zinema Mugimenduan urteroko biran parte-hartzeko aukera izango dute, baita Cervantes Institutuko egoitzen nazioarteko sarean egiten diren Zinema Mugimenduanen erakustaldi ibiltarietan ere.
Bertaratutako profesionalek, halaber, Zinema Mugimenduan ekimenaren aurreko edizioetan aurkeztu eta dagoeneko amaituta dauden bi film ikusi ahal izango dituzte: Jean-Pierre Lledóren “Algérie, histoires à ne pas dire” (Aljeria-Frantzia), eta Said Ould-Khelifaren “Vivantes” (Aljeria-Frantzia).
Zinema Mugimenduan ekimenak eskerrak ematen dizkie aipatutako enpresa eta erakundeei, eta baita Institut Europeu de la Mediterrània (Bartzelona), Nazioarteko Kooperakuntzarako Espainiar Agentzia (AECI), Commission du Film d’Ile-de-France, Centre Cinématographique Marocain (CCM), Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioa, Ateliers du Cinéma Européen (ACE) eta Portugaleko Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia (ICAM) erakundeei ere
Je veux voir, Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas (70 min)
(Libano)
17:15ean
Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiaren aurkezpena
Salt of this sea, Annemarie Jacir
Lehenbiziko irudiak (60 min)
(Palestina)
21:00etan
Sarien berri ematea- Ile de France Film Commission- eko afaria (Gonbidapenarekin)
Profesional interesdunek Zinemaldiko Sales Officerekin harremanetan jar daitezke (salesoffice@sansebastianfestival.com), norbanako hitzorduen agenda bertan antolatzen baita.
Zinema Mugimenduan 2 Latinoamerikan
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Zinema Mugimenduan antolatzen du, hasiera batetik Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileei zuzendutako urteroko hitzordu profesionala. Ekimen hau Europako bi zine-jaialdirekin lankidetzan egiten da, Amiens (Frantzia) eta Friburgokoarekin (Suitza), azken urteotan herrialde hauetako zinegileei laguntza eraginkorra ematen eta euren proiektuei nazioarteko aukera berriak zabaltzen dizkietenak.
Halaber, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiak Zinema Mugimenduan ekimenarekin lankidetza hestuan dihardu urteroko egitarau ibiltari baten bitartez, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren Afrikar zinemagintzek Latinoamerikan eta Espainian zabalkunde iraunkorra izan dezaten.
Zinema Mugimenduan ekimenaren baitan euren proiektu berriak aurkeztu dituzten zuzendarien filmografiako pelikulek osatzen dute egitaraua.
Mexiko, Buenos Aires, Bogota eta Medellingo emanaldietara, hautaturiko afrikar zinegileak eta hiriburu bakoitzeko zine-profesionalak bertaratuko dira, kontaktuak erraztearren eta areto komertzialetan inoiz gutxitan ikus daitekeen zine hori herrialde horietan ezagutarazteko asmoz.
Honekin guztiarekin Zinema Mugimenduan-eko zuzendarien lana eta izenak zinezale, kritikari eta profesionalei ezagutzera eman nahi zaizkie proiektu berriak amaitu bitartean, hartara banatzaileek baldintzarik onenetan errelebua har dezaten bidea prestatuz.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiak
aurkeztuta
ZINEMA MUGIMENDUAN 2Latinoamerikan
Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako hamaika zinemagile
Kalthoum Bornaz – KESWA – LE FIL PERDU (Tunisia - Maroko - Frantzia, 1997)
Mourad Boucif – LA COULEUR DU SACRIFICE (Belgika - Maroko, 2006)
Sol de Carvalho – O JARDIM DO OUTRO HOMEN (Mozambike, 2006)
Julien Dubois eta Fodil Chabbi – CHOUÏA CINEMA (Frantzia, 2003)
Hicham Falah eta Mohamed Chrif-Tribak – BALCON ATLANTICO (Maroko, 2004)
Jean-Pierre Lledo – UN REVE ALGERIEN (Aljeria - Frantzia, 2003)
Saïd Ould-Khelifa – LE THE D’ANIA (Aljeria - Frantzia, 2004)
Jilani Saadi – TENDRESSE DU LOUP (Tunisia, 2006)
Lyes Salem – COUSINES y JEAN FARES (Aljeria - Frantzia, 2003)
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, Amiensgo Nazioarteko Zinemaldiak
eta Friburgoko Zinemaldiak 2005eko irailan abiarazi zuten Zinema
Mugimenduan izeneko ekimena, Magrebeko eta portugaleraz
mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileei zuzendutako urteroko
hitzordu profesionala.
Zinema Mugimenduan 2 ekimenaren bidez, hiru
zinemaldiok oraindik bukatu gabeko proiektuak eta pelikulak
burutzeko bide berriak urratzen dihardute, orobat afrikar herrialde
horietako, Europako eta Latinoamerikako profesional, enpresa
eta erakundeen artean balizko zubiak eraikiz.
Egitaraua
Proiektuak:
Entre parenthèses, Hicham Falah
eta Mohamed Chrif Tribak (Maroko). 80ko hamarkadako Marokon
politizatutako ikasleen azken belaunaldiaren ikastaldi politiko
eta sentimentala.
Les larmes d’argent, Mourad Boucif
(Maroko-Belgika). Marokoar nekazari baten bizimodua etenda
geratu da 1940an frantses armadan indarrez erroldatu dutenean,
Alemaniako soldaduek Belgika eta Holanda inbaditu eta gero.
Mascarades, Lyes Salem (Frantzia-Aljeria).
Loaren gaitzak erasandako neska gaztea ezkontzea benetako
buruhaustea da bere anaia eta familiaburuarentzat.
Posprodukzioan dauden filmak:
L’Autre moitié du ciel, Kalthoum
Bornaz (Tunisia). Bi biki, neska eta mutil, hezur eta mami
dira bere kasa dabilen aita alargunaren aurrean. Gizonaren
aldeko gizarte-arauek, ordea, euren arteko konplizitatea hoztu
egingo dute…
Ne restent dans l’Oued que ses galets,
Jean-Pierre Lledó (Aljeria-Frantzia). Musulman, judu
eta kristauen arteko harremanei buruzko ezkutuko egia baten
bila dabiltza bost pertsonaia, Aljeria kolonialeko azken sasoian.
Vivantes, Saïd Ould-Khelifa (Aljeria-Frantzia).
Garbiketaz arduratzen den emakume talde batek gizonen bortizkeria
izugarria pairatuko du Saharako petrolio-eremu batean eta
gero, etxerakoan, herrikideen arbuioak.
Proiektu eta pelikula hauek zinema-alor desberdinetako profesionalez
osatutako ikusleei bakarrik aurkeztuko zaizkie irailaren 25ean.
Zinema Mugimenduan 2 ekimenerako zenbait laguntza aurreikusi
dira:
Frantziako Centre National de la Cinématographie
(CNC) saria (15.000 euro filma Frantzian posproduzitzeko),
Mactari nahasketa auditorioa (15.000 euro zerbitzutan),
Titra Film (frantses azpititulatzea) eta Mikros Images (hautatutako
pelikularen behar zehatzei egokitutako posprodukzio-prestazioa).
Amiensgo zinemaldiak pelikularen 35mm.-ko kopia bat eskainiko
du.
Swiss Effects eta Kodak Suisse saria (filma euskarri digitaletik
35 mm.-ko pelikulara bihurtzea, 30.000 euro inguruko balioaz)
eta Titra Film (frantses azpititululatzea). Friburgoko zinemaldiak
pelikularen 35mm.-ko kopia bat eskainiko du.
Hautaturiko zinegile guztiek Donostiako Zinemaldiak eta
Tarifako Afrikar Zinemaren Erakustaldiak antolaturiko Zinema
Mugimenduan urteroko biran parte-hartzeko aukera izango
dute, Argentina, Kolonbia eta Mexikon.
Amiensgo zinemaldiak bere hurrengo ekitaldian aktore profesionalek
eginiko gidoi-irakurketa bat eskainiko dio egitarauko proiektuetako
bati.
Zinema Mugimenduan ekimenak eskerrak ematen dizkie aipatutako
enpresa eta erakundeei, eta baita Institut Europeu de la Mediterrània
(Bartzelona), Nazioarteko Kooperakuntzarako Espainiar Agentzia
(AECI), Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioa; Ateliers du Cinéma
Européen (ACE), Commission du Film d’Ile-de-France;
Centre Cinématographique Marocain (CCM) eta Potugaleko
Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia (ICAM)
erakundeei ere.
Egitaraua
Irailak 25, astelehena – Principe zinetokiak
10:00 L’autre moitié du ciel, Kalthoum Bornaz
(Tunisia)
12:30 - Andaluziako Ikus-entzunezko Lanen Katalogoaren aurkezpena.
Ne restent dans l’Oued que ses galets, Jean-Pierre Lledó
(Aljeria - Frantzia)
15h30 Hiru proiektu:
Les larmes d’argent, de Mourad Boucif (Maroko - Belgika)
Mascarades, Lys Salem (Frantzia - Aljeria)
Entre parenthèses, Hicham Falah eta Mohamed Chrif Tribak
(Maroko)
16:45 Vivantes, Said Ould Khelifa (Aljeria - Frantzia)
18:30 Afrikar, europar eta latinoamerikar zinegile eta profesionalen
arteko solasaldi gurutzatua: filmen zirkulazioa hobetzeko
ekimen zehatzak.
Zinema Mugimenduan ekimeneko proiektuak Zinemaldiko webgunean
zehaztuta daude (www.sansebastianfestival.com)
eta profesional interesdunek Zinemaldiko Sales Officerekin harremanetan
jar daitezke (salesoffice@sansebastianfestival.com),
honetxek antolatzen baitu banakako hitzorduen agenda.
Sariak
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 54.edizioko Zinema Mugimenduan 2 dela eta, ekimen honetan partaide diren kolaboratzaileek ondorengo film eta proiektuak bultzatzea erabaki dute:
- Hicham Falah eta Mohamed Chrif-Tribaken “Entre parenthèses” proiektu marokoarrak Mikros Images-ek gainbegiraturiko adituen txosten tekniko bat erdietsi du, zuzendariei filmatze-euskarriaren aukeraketan laguntzeko xedeaz.
- Lyes Salemen “Mascarades” proiektu aljeriarrak aktore profesionalen esku izango den gidoi-irakurketa bat lortu du (zuzendariak zehaztu beharrekoa) datorren Amiensko Jaialdian (2006ko azaroaren 10etik 19ra).
- Khaltoum Bornazen "L'autre moitié du ciel" film tunisiarrak honakoa irabazi du:
· Swiss Effects eta Kodak Suitzak eskainitako 35mm.-tako handitze bat (euskarri digitaletik 35mm.-tako pelikularako transfer bat).
· 15 000 euroko zerbitzu ematea Parisko Mactari Nahasketen Auditorioak eskainia.
·
Frantseseko azpitituluak jartzea Titra Film-en eskutik.
- Jean-Pierre Lledóren “Ne restent dans l’Oued que ses galets” film aljeriarrak honakoa eskuratu du:
· 35mm.-tako handitze bat (euskarri digitaletik 35 mm.-tako pelikularako transfer bat), Mikros Images-ek eskainia, CNC (Centre National de la Cinématographie) erakundeak emaniko 15 000 euroen laguntzaz. Bi sari hauek osagarriak izango dira, filmaren ohiz kanpoko iraupena dela medio.
· 35mm.-tako kopia bat, Amiens eta Friburgoko jaialdiek elkarrekin eskainia, eta oraingoan ere, pelikularen ohiz kanpoko iraupena kontuan hartuz.
·
Posprodukziorako zerbitzu emate bat, CCM (Marokoar Zentro Zinematografikoa) delakoak eskainia, zuzendariaren eta CCMren arduradunen arteko adostasunez oraindik zehaztu beharrekoa.
Azkenik, hautaturiko zinegile guztiek izango dute Zinema Mugimenduan ekimeneko urteroko biran parte hartzeko aukera Argentinan, Kolonbian eta Mexikon, Donostiako Zinemaldiak eta Tarifako Afrikar Zinemako Erakusketak antolaturik.
Donostian, 2006ko irailaren 26an
Zinema Mugimenduan Latinoamerikan
Complejo Teatral de Buenos Aires – Fundación
Cinemateca Argentina
2006ko uztailaren 5etik 13ra
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak iazko ekitaldian abiarazi
zuen Zinema Mugimenduan ekimena, Magrebeko
eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileei
zuzendutako urteroko hitzordu profesionala.
Ekimen hau Europako bi zine-jaialdirekin lankidetzan
egiten du, Amiens (Frantzia) eta Friburgokoarekin (Suitza),
azken urteotan herrialde hauetako zinegileei laguntza eraginkorra
ematen eta euren proiektuei nazioarteko aukera berriak zabaltzen
dizkietenak.
Tarifako Afrikar Zinemaren Erakustaldi gazteak
Zinema Mugimenduan ekimenarekin bat egingo du urteroko egitarau
ibiltari baten bitartez, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren
Afrikako zinemagintzek Latinoamerikan eta Espainian zabalkunde
iraunkorra izan dezaten.
Donostiako Zinemaldiko Zinema Mugimenduan ekimenaren
baitan aurkezten diren proiektuen zuzendarien pelikulek osatuko
dute egitaraua.
Bogota, Mexiko eta Buenos Airesko filmoteketako
emanaldietara, hautaturiko afrikar zinegileak eta hiriburu bakoitzeko
zine-profesionalak bertaratuko dira, kontaktuak erraztearren
eta areto komertzialetan inoiz gutxitan ikus daitekeen zine
hori herrialde horietan ezagutarazteko asmoz.
Honekin guztiarekin Zinema Mugimenduan-eko
zuzendarien lana eta izenak zinezale, kritikari eta profesionalei
ezagutzera eman nahi zaizkie proiektu berriak amaitu bitartean,
hartara banatzaileek baldintzarik onenetan errelebua har dezaten
bidea prestatuz.
Afrikar Zinemaren Erakustaldia, halaber, afrikar
zinemaren katalogo bat prestatzen ari da formatu digitalean
gaztelaniaz azpititulaturik, filmok helburu komertzialik gabe
Espainiako geografia osoan zabal daitezen.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta
Tarifako Afrikar Zinemaren Erakustaldiak aurkeztuta
ZINEMA MUGIMENDUAN
Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako zazpi zinemagile
Latinoamerikan
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Zinema Mugimenduan ekimena
abiarazten du, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren afrikar
herrialdeetako zinegileei zuzendutako urteroko hitzordu profesional
berri bat, Europako bi zine-jaialdirekin lankidetzan, Amiensekoarekin
(Frantzia) eta Friburgokoarekin (Suitza), eta hauek herrialde
hauetako zinegileei laguntzeko duten ohitura dela medio, proiektu
hauei nazioarteko aukera berriak zabalduko zaizkie.
Herrialde hauetako zinegile eta profesionalekin duela bi urte
hasitako gogoetaren ondorioz, Zinemaldiak 2003an kritika eta
ikusleen arrakastaz proposaturiko Ateak Magrebera Zabalik zikloari
jarraipena ematen dio Zinema Mugimenduan ekimenak, eta era berean,
duela lau urtetik hona Latinoamerikako zinema independentearen
zerbitzura sorturiko tresnaren espirituaren lekukoa jasotzen
du.
Afrikako herrialde latindarren zine-ekoizpenarekin konprometituta
dauden eta dagoeneko Magrebarekin harreman artistiko eta industrial
zuzenak dituzten Portugal eta Brasilgo profesionalen eta erakundeen
sarrerak, aukera berri zehatzak irekiko dizkio hitzordu honi.
Zinema Mugimenduan ekimenaren bitartez, proiektuak eta burutu
gabeko pelikulak amaitu daitezen, bide berriak esploratu nahi
ditu zinemaldiak, Afrikako, Europako eta Latinoamerikako profesional,
enpresa eta erakundeen topaleku eraginkorra bihurtarazteko.
Zinema Mugimenduan ekimenak Aljeria, Maroko, Mozambike Tunisia
eta portugesez hitz egiten duten herrialde afrikarretako burutu
gabeko filmak proposatzen dituzte pelikulak ikusleengana eramaten
dituzten kate-maila desberdinetako profesionalei.
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko erakundeen laguntza estimagarria
eskertzen du: Institut Europeu de la Mediterrània, Nazioarteko
Kooperaziorako Agentzia Espainiarra (AECI), TV5, IledeFrance
Film Commission, Swiss Effects, Kodak Suisse, Fundación
Audiovisual de Andalucía, Ateliers du Cinéma Européen
(ACE), Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia
(ICAM).
Egitaraua
2005eko irailaren 19an, astelehena, Zinema Mugimenduan ekimenak
Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako zortzi proiektu eta
burutu gabeko filmak proposatuko dizkie pelikulak ikusleengana
eramaten dituzten kate-maila desberdinetako profesionalei.
Egitaraua
11:30 – Zinegile eta profesional afrikar, europar
eta latinoamerikarren arteko elkarrizketa, arloko esperientzia
jakinen gainean.
13:30 – Zinemaldiko zuzendariak eta IledeFranceFilm
Commissionek eskainitako ongi etorri bazkaria.
15h30 L’Andalou,
Mohamed Chouikh (Aljeria) – Proiektua Mariage
du loup, Jillani Saadi (Tunisia) – Posprodukzioa
16h30 Fanon,
Abdelkrim Bahloul (Aljeria) – Proiektua WWW –
What a Wonderful World, Faouzi Bensaidi (Maroko)
– Filmaketa/posprodukzioa
17h30 Mabrouk
s’en va t’en guerre, Abdellatif
Ben Ammar (Tunisia) - Proiektua Jardim
do outro homem, Sol de Carvalho (Mozambike)
- Filmaketa/posprodukzioa
18h30 Fi Intidar
Pasolini, Daoud Aoulad Syad (Maroko) - Proiektua Kamikaze,
Nouri Bouzid (Tunisia) – Posprodukzioa
Thomas Krempkek (Swiss Effects) eta Martial Knaebelek
(Friburgoko jaialdia) aurkezturiko saria
Pozten naiz Donostian Zinema Eraikitzenen lehen edizioan SWISS
EFFECTS posprodukzio-enpresaren, Kodak Suitzakoaren eta Friburgoko
Nazioarteko Zinemaldiaren baterako saria aurkezteaz.
Saria honako film tunisiarrari ematea erabaki dugu:
Jilani SAADIren “Mariage
du Loup”.
Hunkitu gintuen gau bakar batean garatzen den argumentuaren
dimentsio sinbolikoak, bere kalitate zinematografikoak eta bereziki
muntaketaren eta irudi-lanaren egokitasunak.
Laguntza kineskopatu batean datza, Swiss Effectsek eskainia,
Kodak Suitzakoaren Negatiboaz eta Friburgoko Nazioarteko Zinemaldiak
ordaindutako kopia batez.
Donostian, 2005eko irailaren 20an
Jacqueline ADAk (CNC) eta Thierry LENOUVELek (Cine Sud Promotion)
emandako Saria
Pelikula amaitzeko CNCren Laguntza:
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Amiensko Nazioarteko Zine-jaialdiaren
eta Friburgokoarekin lankidetzan antolaturiko “Zinema
Mugimenduan” ekimenaren lehen edizioaren baitan, filma
amaitu ahal izateko CNCren laguntza bat ematea erabaki du.
Frantziako Zinematografia Nazionaleko Zentroak emaniko laguntza,
15.000 euroz hornitua, honako pelikulari egokitu zaio:
“O
jardin do Outro Homen”, Sol de Carvalhorena
(Mozambike)
Laguntza hau Frantzian egin beharreko posprodukzio-prozesuari
zuzenduko zaio. Honez gain, Parisko Mactari elkarteak posprodukzioan
erabili beharreko 15.000 eurotako kreditu bat emango dio film
mozambiketarrari.
Azkenik, Amiensko Nazioarteko Zine-jaialdiak bere aldetik film
berarentzat 35 mm.-tako ordaindutako kopia baten ekarpena egingo
du.
Donostian, 2005eko irailaren 20an
Marokoar Zinematografia Zentroak, Donostian
sustapen eta kooperakuntza barrutiko buru Mohamed Bakrimek ordezkatu
zuenak, ofizialki jakinarazi du MZZk EL
ANDALUZ proiektuan parte hartuko duela, aipatu
proiektua Mohamed Choikh zine-zuzendari aljeliarrak aurkeztu
zuen Zinema Mugimenduan ekimenean.
MZZk Mohamed Chouikhekin batera adostuko du ekarpen honen modalitatea
(hasiera batean posprodukziorako bideratua).