Zinema Mugimenduan 2 Latinoamerikan
| 2007/05/12 |
|
 |
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Zinema Mugimenduan antolatzen du, hasiera batetik Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileei zuzendutako urteroko hitzordu profesionala. Ekimen hau Europako bi zine-jaialdirekin lankidetzan egiten da, Amiens (Frantzia) eta Friburgokoarekin (Suitza), azken urteotan herrialde hauetako zinegileei laguntza eraginkorra ematen eta euren proiektuei nazioarteko aukera berriak zabaltzen dizkietenak.
Halaber, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiak Zinema Mugimenduan ekimenarekin lankidetza hestuan dihardu urteroko egitarau ibiltari baten bitartez, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren Afrikar zinemagintzek Latinoamerikan eta Espainian zabalkunde iraunkorra izan dezaten.
Zinema Mugimenduan ekimenaren baitan euren proiektu berriak aurkeztu dituzten zuzendarien filmografiako pelikulek osatzen dute egitaraua.
Mexiko, Buenos Aires, Bogota eta Medellingo emanaldietara, hautaturiko afrikar zinegileak eta hiriburu bakoitzeko zine-profesionalak bertaratuko dira, kontaktuak erraztearren eta areto komertzialetan inoiz gutxitan ikus daitekeen zine hori herrialde horietan ezagutarazteko asmoz.
Honekin guztiarekin Zinema Mugimenduan-eko zuzendarien lana eta izenak zinezale, kritikari eta profesionalei ezagutzera eman nahi zaizkie proiektu berriak amaitu bitartean, hartara banatzaileek baldintzarik onenetan errelebua har dezaten bidea prestatuz.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiak
aurkeztuta
ZINEMA MUGIMENDUAN 2 Latinoamerikan
Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako hamaika zinemagile
- Kalthoum Bornaz – KESWA – LE FIL PERDU (Tunisia - Maroko - Frantzia, 1997)
- Mourad Boucif – LA COULEUR DU SACRIFICE (Belgika - Maroko, 2006)
- Sol de Carvalho – O JARDIM DO OUTRO HOMEN (Mozambike, 2006)
- Julien Dubois eta Fodil Chabbi – CHOUÏA CINEMA (Frantzia, 2003)
- Hicham Falah eta Mohamed Chrif-Tribak – BALCON ATLANTICO (Maroko, 2004)
- Jean-Pierre Lledo – UN REVE ALGERIEN (Aljeria - Frantzia, 2003)
- Saïd Ould-Khelifa – LE THE D’ANIA (Aljeria - Frantzia, 2004)
- Jilani Saadi – TENDRESSE DU LOUP (Tunisia, 2006)
- Lyes Salem – COUSINES y JEAN FARES (Aljeria - Frantzia, 2003)
Pelikulak (pdf)
UNAMeko Filmoteka, Mexiko
2007ko ekainaren 1etik 7ra
Buenos Airesko Complejo Teatral
Cinemateca Argentina Fundazioa
San Martin Antzokiko Leopoldo Lugones Aretoa
2007ko ekainaren 14tik 19ra
Bogotako Cinemateca Distrital
eta
Antioquia Museoa, Medellin
2007ko ekainaren 25etik 30era
Kontaktuak:
|