ZINEMA MUGIMENDUAN 3
| 2007/05/16 |
|
 |
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, Amiensko Nazioarteko Zinemaldiak eta Friburgoko Nazioarteko Zinemaldiak 2005eko irailean abiarazi zuten Zinema Mugimenduan izeneko ekimena, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileei zuzendutako urteroko hitzordu profesionala.
Zinema Mugimenduan 3 Donostian egingo da 2007ko irailaren 24an, astelehena, eta bi nobedade garrantzitsu aurkeztuko ditu:
- Soilik filmaketa amaieran edo posprodukzio aldian dauden film luzeek osatuko dute egitaraua.
- Zinema Mugimenduan ekimenak ateak zabalduko dizkie zinemagintza berriei: Egipto, Jordania, Libano, Palestina eta Siriako zuzendariek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte Aljeria, Maroko, Tunisia eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zuzendarien modura.
Hautaturiko pelikulen zuzendari edo/eta ekoizleek euren filmak defendatzeko aukera izango dute Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sales Officen kreditaturiko sektore orotako profesionalen aurrean.
Zinema Mugimendua ekimenak proposatzen du:
- Herrialde hauetako zine-profesionalei Donostiako Zinemaldian eta bertako Sales Officen urteroko gune bat eskaintzea euren jarduerak ezagutzera eman ditzaten.
- Hitzordu honi Europa mailako hedadura ematea, Amiensko eta Friburgoko jaialdiekin lankidetza estuan jardunaz, baita Espainia, Frantzia, Suitza eta Portugaleko erakundeekin ere.
- Filmaketa amaieran edo posprodukzio aldian dauden pelikulei aukera bat ematea, film hauek ikusleengana bideratuz, soilik profesionalentzat diren proiekzioen eta industria teknikoek adostutako laguntza materialen bidez.
- Afrika eta Latinoamerika arteko zabalkunde eta harreman berrien aukera ematea, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiarekin lankidetzan.
Zinema Mugimenduan 3 ekimenerako aurreikusitako laguntza zehatz batzuk:
- Proposaturiko filmetako batek 15.000 euroko zenbatekoa jasoko du Frantziako CNCren eskutik posprodukzioa Europan burutu dezan. Halaber, Parisko Mactari nahasketa auditorioak beste 15.000 euro eskainiko ditu nahasketa-prestaziotan. Titra Film-ek frantses azpititulatzea eskainiko du eta Mikros Image-k aukeratutako filmaren behar zehatzei egokitutako posprodukzio-prestazio bat. Amiensko Zinemaldiak pelikularen 35 mm.-ko kopia bat eskainiko du.
- Proposaturiko filmetako batek handitze batean datzan (filma euskarri digitaletik 35 mm.-ko pelikulara bihurtzea, 30.000 euro inguruko balioaz) Swiss Effects eta Kokak Suisse saria jasoko du. Titra Film-ek frantses azpititulatzea eskainiko du. Friburgoko Zinemaldiak pelikularen 35mm.-ko kopia bat eskainiko du.
- Marokoko Zinematografia Zentroak zehazteko dagoen posprodukzio-prestazioa bat proposatuko du aukeratutako filmaren behar zehatzen arabera.
- Euren filmak Zinema Mugimenduan aurkeztera gonbidatutako zinegileak urteroko bi biratan parte-hartzeko aukera izango dute, bat Latinoamerikan, Donostiako eta Tarifako zinemaldiek antolaturik, eta bestea Cervantes Institutuko nazioarteko sarearen eskutik.
Hautagaitzen izen-ematea eta materiala Donostiako Nazioarteko Zinemaldian jasotzeko azken eguna: 2007ko uztailaren 13a
Kontaktuak:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresa eta erakundeen laguntza eskertzen du:
- Espainia: Nazioarteko Kooperakuntzarako Espainiar Agentzia (AECI), Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioa, Cervantes Institutua, Arabiar Etxea-IEAM.
- Frantzia: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Commission du Film d’Île-de-France, Mactari (Nahasketa auditorioa), Mikros Image, Titra Film.
- Maroko: Centre Cinématographique Marocain (CCM)
- Portugal: Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia (ICAM)
- Suitza : Kodak Suisse, Swiss Effects.
|