WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko dio PHILIPPE GARREL zuzendari frantsesari

2007/06/22
Descargar nota en wordFotos en alta resoluciónImprimir página

Irailaren 20tik 29ra arte egingo den Donostiako 55. Nazioarteko Zinemaldiak atzera begirako sail bat eskainiko dio Philippe Garrel zuzendari frantsesaren lanari.

Philippe Garrel da Frantziako zinematografikoaren baitan denik eta zinegilerik independenteenetakoa, nouvelle vague korrontearen ondorengo zuzena, baina baita Robert Bresson eta Jean Eustacherena ere. 1964an ekindako jardunbidean, zinema isolazionistatik hasi eta aspaldi gabeko historia biltzen duten pasarte jakinen erretratura artekoak landu ditu, bikoteari, drogei eta jarduera zinematografiko berari buruzko gogoetak ere tartean direla.

Maurice Garrel aktore beteranoaren seme, Thierry Garrelen anaia (La Sept delakoaren egile erabakigarrietako bat) eta Louis Garrel aktorearen aita (ezaguna oso Bernardo Bertolucciren Ameslariak filmean eginiko lanaz geroztik), bere ibilbidean zehar oso ezaugarri berezkoak dituzten emakumezko aktoreekin aritu da elkarlanean, hala nola, Nico, urteetan bikote izan zuena, Jean Seberg, Bulle Ogier, Tina Aumont, Anne Wiazemski, Emmanuelle Riva, Mireille Perrier, Anémone eta Catherine Deneuve.

Mugako aurpegi eta sentimenduz jositako bere pelikulak lehen garaiko lan funtsezkoenetakoa den La cicatrice intérieure (1970) filmearen gordintasun sututik, Un ange passe (1975), L’enfant secret (1979), Les baisers de secours (1988), La naissance de l’amour (1993) –John Calen musikaz– eta Le vent de la nuit (1998) lanetan ageri den ebakitako zirrara bitartekoak dira, Les amants réguliers (2005) filmarekin batera, zeinak, besteak beste, Veneziako zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia jaso baitzuen.

Donostiako Zinemaldiak, hartara, egungo frantses zinemaren erreferente ukaezinetako bat ematen du ezagutzera, zinema modernoaren jorratzaile diren zenbait zinegilerentzat, Gus Van Sant, Olivier Assayas eta José Luis Guerinentzat esaterako, inspirazio iturri izan den lanaren egilea, eta espainiar areto komertzialetan orain arte sekula ikusterik izan ez dena.

Atzera begirakoa biribiltzeko Zinemaldiak Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean osaturiko haren lanari buruzko liburua argitaratuko da, Quim Casasen koordinaziopean egile askoren artean idatzia.

Atzera begirako honek dagoeneko iragarri diren, Henry King zinegile klasikoari buruzkoa, eta Sukar Izoztua izenburupean Europa iparraldeko zinemari eskainitakoa izango ditu lagun, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioaren programazioan urrats bat aurrera emanaz.



Materiales relacionados
 
 
 


 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa