David Cronenbergek "pozarren ozta" dagoela adierazi du Donostiako Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko duela eta
Zuzendariak jaialdiari hasiera emango dio datorren irailaren 20an Eastern Promises bere film berriarekin
| 2007/08/08 |
|
 |
David Cronenberg zuzendari kanadarrak “pozarren ozta” dagoela adierazi du datorren Donostiako Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko duelako, jaialdiko antolakuntzari bidalitako idatzi baten arabera.
Datorren irailaren 20an Donostiako Zinemadiari hasiera emango dion Eastern Promises film berriaren zuzendari Cronenbergek jaialdian parte hartzeko bere interesa berretsi du, “jende askok munduko zinema jaialdirik ederrena dela esan didalako”. Filmeak Viggo Mortensen, Naomi Watts eta Vincent Cassel ditu protagonista nagusi, eta Sail Ofizialean lehiatuko da.
“Jendeak urteak daramatza behin eta berriz esaten Donostiara joan behar dudala munduko zinema jaialdirik ederrena delako, eta jakin badakit gehien miresten ditudan zuzendariak hantxe aurkezten dituztela beraien filmak", adierazi du bere idatzian David Cronenbergek. "Pozarren ozta esan dezaket azkenik neu ere horien artean izango naizela. Irrikitan espero dudan ohorea da niretzat”, gaineratzen du.
“People have been telling me for years that I must go to San Sebastian because it is the most beautiful film festival in the world, and I was always aware that many of the directors I've admired the most have presented their work there. I'm delighted to say that I'm finally about to be able to count myself amongst their number. It is an honour that I'm looking forward to with great excitement.”
|