WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

38 filmek osatuko dute Sukar izoztua-Europa iparraldeko zinema berria atzera begirakoa Donostiako Zinemaldian

1995az gero Europa iparraldeko bost herrialdetan sorturiko Dogma ondoko zineman zeharreko ibilaldi berritzailea.

2007/08/10
Descargar nota en wordFotos en alta resoluciónImprimir página

1995az gero bost herrialde desberdinetan eginiko 38 filmek osatuko dute Sukar izoztua-Europa iparraldeko berria zinema izeneko atzera begirakoa. Donostiako Zinemaldiak aukeraketa hauxe eskainiko du 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo den 55. edizio honetan.

Film hauen proiekzioari Christian Monggaard kritikari eta idazle zinematografiko daniarrak Donostiako Zinemaldiarentzat bereziki idatzitako liburuaren argitalpena gehituko zaio, Europa iparraldeko zinema korronte honi bidea eman dioten alderdi guztiak eta zuzendari nagusien lanak aztertuz.

1995an sortu zen nazioarte mailan oihartzuna izan duen azken manifestu zinematografikoa, DOGMA 95 mugimendu berritzailearen muina izango zena. Danimarkan sorturiko manifestu hori nazioarteko hogei film ingururen iturburu izan da, eta mende aldaketari aurre egiteko moduen iraultza. Baina zinemaren arretagune bakarra ez da Dogma izan Europako iparraldean, azken hamabost urteetan XXI. mende hasierako gizakiaren ziurgabetasunak berezko izaeraz aurkezteko gaitasun gehien erakutsi duen lurraldean.

Gizartearen inguruko ikuspegi moderno eta ziztatzailea, Carl Th. Dreyer eta Ingmar Bergman klasikoek erakutsitakoaren ildotik, Lars Von Trier eta Aki Kaurismäki bezalako onespen handiko nazioarteko zuzendariak sendotu dituena, eta zinemagile-belaunaldi berri bat ezagutzera eman duena, Thomas Vinterberg, Susanne Bier, Per Fly, Simon Staho, Lukas Moodyson, Hans Peter Molland, Bent Hamer eta Baltsar Kormákur kasu, edo Peter Schonau Fog, Anders Morgenthaler, Pernille Fischer Christensen eta Ragnar Bragason bezalako egile interesgarri berriak. Fridrik Thor Fridikssonen 1995eko Sukar izoztua (Cold Fever) filmetik izenburua hartu duen atzera begirakoak itxuraz neurrizkoa dirudien zinema horren panoramika eskainiko du, indar handiko drama pertsonalak ezkutatzen dituena, arauen lokarriez aske den irudi baten aukera berriak ikertzen dituena, lurralde izoztupean sormen sumendi bat agerian uzten duena.

Tabacalera-Donostia KGNG-k babesten du honako saila, Guggenheim Bilbao museoaren lankietzarekin, zeinak sail honetako filmen aukeraketa bat eskainiko duen.

Atzera begirakoak eskainiko dituen filmen zerrenda, herrialdeka:

 DANIMARKA (11)

  • Breaking the Waves (Olatuak hausten). Lars Von Trier, 1996.
  • Pusher (Pusher, ibilaldi bat amildegitik). Nicolas Winding Refn, 1997.
  • The Idiots (Ergelak). Lars Von Trier, 1998. 
  • The Celebration (Ospakizuna). Thomas Vinterberg,  1998.
  • Italian for Beginners (Italiera hasiberrientzat). Lone Scherfig, 2000. 
  • Open Hearts (Betiko maite zaitut). Susanne Bier, 2002.    
  • Inheritance /Arven (Herentzia). Per Fly, 2003.
  • Offscreen. Christoffer Boe,  2006.
  • Princess. Anders Morgenthaler, 2006.
  • A Soap. Pernille Fischer Christensen, 2006
  • The Art of Crying. Peter Schonau Fog, 2006

 SUEDIA (7)

  • Fucking Amal (Maitasuna agerian). Lukas Moodysson, 1998
  • Songs From the Second Floor. Roy Andersson, 2000.
  • Saraband. Ingmar Bergman,  2003.
  • Daybreak. Björrn Runge, 2003.
  • A Hole in My Heart. Lukas Moodysson, 2004
  • Day and Night. Simon Staho, 2004.
  • Four Shades of Brown. Tomas Alfredson, 2004.

 NORVEGIA (10)

  • Eggs. Bent Hamer, 1995.
  • Zeroº Kelvin. Hans Petter Moland, 1995.
  • Cross My Heart and Hope To Die. Marius Holst, 1995.
  • Junk Mail. Pal Sletaune, 1997.
  • Cabin Fever. Mona J. Hoel, 2001.
  • Kitchen Stories. Bent Hammer, 2003.
  • Uno. Aksel Hennie, 2004.
  • Sons. Eric Richter, 2006.
  • The Bothersome Man. Jens Liens, 2006.
  • The Art of Negative Thinking. Bard Beien, 2007.

 FINLANDIA (4)

  • Drifting Clouds (Hodei iragankorrak). Aki Kaurismäki, 1996.
  • The Man Without a Past (Iraganik gabeko gizona). Aki Kaurismäki, 2002.
  • Frozen Land. Aku  Louhimies, 2005.
  • A Man’s Job. Aleksi Salmenpera, 2007.

 ISLANDIA (6)

  • Cold Fever (Sukar izoztua). Fridrik Thor Fridriksson, 1995.
  • The Sea. Baltasar Kormakur, 2002.
  • Noi The Albino. Dagur Kari, 2002.
  • Cold Light. Hilmar Oddsson, 2004.
  • Children. Ragnar Bragason, 2006.
  • Parents. Ragnar Bragason, 2007.


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa