WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

CINE EN MOVIMIENTO 3
Lunes 24 de septiembre de 2007

2007/08/21
Descargar nota en wordImprimir página

Zinema Mugimenduan filmaketa amaieran edo postprodukzio aldian dauden film luzeei irekitako Donostiako Zinemaldiko ekimen bat da, beti ere Aljeria, Egipto, Jordania, Líbano, Maroko, Palestina, Siria, Tunisia eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinemagileek egindakoei zuzendua.

Zinema Mugimenduan 3 ekimenaren bidez, Donostia, Amiens eta Friburgoko zinemaldiek, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiarekin lankidetzan, oraindik bukatu gabeko pelikulak burutzeko bide berriak urratzen dituzte, orobat afrikar herrialde horietako, Europako eta Latinoamerikako profesional, enpresa eta erakundeen artean balizko zubiak eraikiz.

 Egitaraua

Je veux voir, Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas (Libano). Ekitaldi ofizial baterako Beiruten dagoen Catherine Deneuve aktore frantsesak Hego Libanora joan-etorri bat egitea erabaki du. Bidaian errealitatea eta zinema nahasten dira.

Nos lieux interdits, Leila Kilani (Maroko). Lau familia eta berunezko urteetan gertatutako kartzelaratzeei buruzko egiaren bilaketa. Hamarkada askoren ondoren, oraindik orain mingarriak diren sekretuak.

Recycle, Mahmoud Al Massad (Jordania). Iraken Al Qaidaren buru izandako Al Zarqawi jordaniarraren jaiotauzora bisita, ohiz kanpoko gidari baten kamionetan, kartoi-biltzaile apala berau.

Le sel de cette mer, Annemarie Jacir (Palestina). Familiako arrazoiak direla eta, New Yorken hezitako neska gazte palestinar batek Cisjordaniara ‘itzultzeko’ desira beteko du. Bertan aurkituko duen kontraste gogorrak ametsa astinduko dio.

Oraindik behin-behineko egoeran dauden pelikula hauek 2007ko irailaren 24an, astelehenez, soilik zinema-arlo desberdinetako profesionalez osatutako ikusleei aurkeztuko zaizkie (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, industria tekniko, telebista, zine-jaialdi, erakunde eta laguntza-funtsetako ordezkariak). Zinema Mugimenduan 3 ekimenak zenbait pizgarri aurreikusten ditu, ondoko erakunde laguntzaileen eskutik:

  • Mactari nahasketa auditorioa - 15.000 euro zerbitzutan.
  • Arabiar Etxea-IEAM – Postprodukziorako 13.000 euroko laguntza
  • Centre National de la Cinématographie (CNC) – 15.000 euro postprodukzioa Europan burutu dezan.
  • Amiensgo zinemaldia - 35 mm-ko kopia bat.
  • Friburgoko zinemaldia - 35 mm-ko kopia bat.
  • Mikros Image - Hautaturiko pelikularen behar zehatzei egokitutako postprodukzio-prestazioa.
  • Swiss Effects eta Kodak Suisse - Filma euskarri digitaletik 35 mm-ko pelikulara bihurtzea, 30.000 euro inguru.
  • Hautaturiko zinegile guztiek Donostiako eta Tarifako zinemaldiek antolaturiko Zinema Mugimenduan urteroko biran parte-hartzeko aukera izango dute, baita Cervantes Institutuko egoitzen nazioarteko sarean egiten diren Zinema Mugimenduanen erakustaldi ibiltarietan ere.

Bertaratutako profesionalek, halaber, Zinema Mugimenduan ekimenaren aurreko edizioetan aurkeztu eta dagoeneko amaituta dauden bi film ikusi ahal izango dituzte: Jean-Pierre Lledóren “Algérie, histoires à ne pas dire” (Aljeria-Frantzia), eta Said Ould-Khelifaren “Vivantes” (Aljeria-Frantzia).

Zinema Mugimenduan ekimenak eskerrak ematen dizkie aipatutako enpresa eta erakundeei, eta baita Institut Europeu de la Mediterrània (Bartzelona), Nazioarteko Kooperakuntzarako Espainiar Agentzia (AECI), Commission du Film d’Ile-de-France, Centre Cinématographique Marocain (CCM), Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioa, Ateliers du Cinéma Européen (ACE) eta Portugaleko Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia (ICAM) erakundeei ere

 

 Programazioa

Irailak 24, astelehena
Kutxaren Ekitaldi Aretoa (Andia kalea, z/g)

10h00
Recycle, de Mahmoud Al Massad (Jordania, 78 min)
11h45
Nos lieux interdits, Leila Kilani (Maroko, 106 min)
15h30
Je veux voir, Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas (Libano, 70 min)
17h15
Le sel de cette mer, Annemarie Jacir (Palestina, 100 min)
21h00
Sarien iragarpena.

Hautaturiko proiektuen berri zehatzagoa eskuratzeko jo ezazue Zinemaldiaren web gunera (www.sansebastianfestival.com). Profesional interesdunek Zinemaldiko Sales Officerekin harremanetan jar daitezke (salesoffice@sansebastianfestival.com), norbanako hitzorduen agenda bertan antolatzen baita.

 

 



Materiales relacionados
 
 




 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa