WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

Donostia Zinemaldia
Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse


ZINEMA ERAIKITZEN 12 ekimena  55. Donostia Zinemaldiaren baitan egingo da,  2007ko irailaren 25ean, asteartea, eta 26an, asteazkena.

2007/08/21
Descargar nota en wordFotos en alta resoluciónImprimir página

Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketek eta Donostia Zinemaldiak batera antolaturiko hitzordu honek, postprodukzio aldian dauden Latinoamerikako eta Espainiako zinemagile independenteen film luzeen amaitzea helburu duenak, 129 proiektu jaso ditu bere hamabigarren deialdian, Argentina, Bolivia, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, El Salvador, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Guatemala, Mexiko, Peru, Portugal, Puerto Rico eta Uruguaitik datozenak.

 Egitaraua

Acné, Federico Veiroj (Uruguai,  Argentina, Espainia, Mexiko)

A festa da menina morta, Matheus Nachtergaele (Brasil, Argentina, Portugal)

Gasolina, Julio Hernández Cordón (Guatemala)

La extranjera, Fernando Díaz (Argentina)

Sol na neblina, Werner Schumann (Brasil)

Una semana solos, Celina Murga (Argentina)

Lan hauek prozesu zinematografikoaren kate-maila ezberdinetako profesionalei (ekoizle, banatzaile, erakusle, industria teknikoetako ordezkari, telebista, zinema-jaialdi eta laguntza-funtsei) esklusiban aurkezteaz gain, film hauek beste pizgarri batzuk bereganatu ahalko dituzte

  • Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Estudios Exa, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren postprodukzioaz, 35 mm-ko kopia ingelesez azpititulatua burutu arte.
  • TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.
  • Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa.
  • Signis Sariak, 25.000 dolar, Latinoamerikarako Postprodukzio Zinematografikoko VI. Lehiaketaren eremuan.
  • CICAE Saria. Arte eta Entseguzko Zinemen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) AFCAEk Frantzian dituen mila zine-aretoetan (eta gero atzerrian) lagunduko du hautaturiko filma, "Cinédiversidad" operazioaren eremuan.
  • Zinema Eraikitzen ekimeneko filmeak nazioartean zabaltzen dira Cervantes Institutuaren mundu mailako sarearen bitartez.

 

 Programazioa

Asteartea 25
Kutxaren Ekitalde Aretoa (Andia kalea, z/g – PK 20004)

10h00
Acné, Federico Veiroj (Uruguai,  Argentina, Espainia, Mexiko. 85 min)
12h00
A festa da menina morta, Matheus Nachtergaele (Brasil, Argentina, Portugal 116 min)
16h00
Una semana solos, Celina Murga (Argentina, 118 min)


Asteazkena 26

10h00
Sol na neblina, Werner Schumann (Brasil, 90 min)
12h00
Gasolina, Julio Hernández Cordón (Guatemala, 100 min)
16h00
La extranjera, Fernando Díaz (Argentina, 105 min)

Zinema Eraikitzen 13 2008ko apirilaren 3an eta 4an egingo da Toulouseko Zinema Latinoamerikarren 20. Topaketetan, Frantzian.

ZINEMA ERAIKITZEN ekimenak Bruesa Taldearen babesa eta ondoko erakunde eta enpresen laguntza erabakigarria jasotzen du: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Cervantes Institutua, Interreg III-A Frantzia-Espainia, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Mac Guff Ligne,  Mactari, Marché du Film, Mediapro,  Mediavision,  Molinare Madrid, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Union Latina.

www.sansebastianfestival.com

www.cinelatino.com.fr

www.cineenconstruccion.com

 



Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa