Hemezortzi film Donostiako Zinemaldiko Horizontes sarirako lehian
| 2007/08/28 |
|
 |
Latinoamerikako hainbat herrialdeetako hemezortzi film Donostiako Zinemaldiko Horizontes Aukeraketan lehiatuko dira, irailaren 20tik 29ra bitarte.
Latinoamerikako filmagintzaren erakusgarri den panoramika hau Espainian estreinatu gabeko filmez osatua dago. Horietako batzuk nazioarteko zinemalditan parte-hartu edo sariak jaso dituzte, besteak beste, El asaltante, Baixio Das Bestas, A casa de Alice eta Párpados azules. Izenburu hauetako hamaika Zinema Eraikitzen ekimenetik datoz.
Horizontes Aukeraketan parte hartzen duten filmek 35.000 euroz esleitutako Horizontes saria eskuratzeko aukera dute.
Honez gain, Made in Spain atalak urteko espainiar ekoizpen interesgarrienen aukeraketa zorrotza eskainiko du, eta jada iragarritako Zinema Eraikitzen 12 ekimenean aurkeztuko diren beste proiektuekin batera, Horizontes Latinos sailaren hiru osagaietako bat da, Zinemaldiak oso-osorik zinema espainiarrari eta latinoamerikarrari eskaintzen diona.
HORIZONTES AUKERAKETA
|
LA ANTENA
Argentina
Zuzendaria: Esteban Sapir
Antzezleak: Valeria Bertuccelli, Alejandro Urdapilleta, Julieta Cardinali, Rafael Ferro, Florencia Raggi. |
Hiri oso bat ahotsik gabe geratu da eta negu gorri etengabean bizi da. Eskrupulurik ez duen gizon maltzur batek, TV jaunak, hiri hau girotzen duten irudien eta bere ezaugarri pertsonala daramaten produktu-kate zabal baten erabateko jabea denak, zorigaitzeko egitasmo sekretu bat aurrera atera nahi du toki horretan bizi den arima bakoitza betiko menderatzeko. Monopolio hau eraikitzeko tramankulu arriskutsu baten sorkuntza finantzatu du, telebistako pantailatik irudi hipnotikoak igortzen dituena, jendea bere zigiluko produktuak konpultsioz kontsumitzera bultzatuz. Picado Fino (1994) lanaren zuzendariaren bigarren film luzea.
|
|
AÑO UÑA
Mexiko
Zuzendaria: Jonás Cuarón
Antzezleak: Diego Cataño, Eireann Harper, Mariana Elizondo, Katie Hegarty, Liboria Rodríguez, Emilia García, Salvador Elizondo, Fernando Becerril
|
Año uña filmak 21 urteko Molly amerikarraren eta nerabezaro betean dagoen Diego mexikarraren arteko ezinezko amodioa kontatzen du. Mollyk Mexikora bidaiatu eta gela bat alokatu du Diegoren etxean, eta berehala ondo konpontzen dira. Ordura arte bere lehengusinarekin txora-txora egin da zegoen Diegok, Mollyrengana bideratuko du bere obsesioa. Mollyk gaztearen lakrikunkeriak atsegin ditu, bere lehengo harremanetan ez bezala Diegok kasu egiten eta errespetatzen diolako. Harremana hozituz doa Molly New Yorkera itzultzen den arte. Hartara, Diegok ihes egitea eta Mollyren maitasuna lortzea erabakiko du. Alfonso Cuarónen semearen lehen film luzea. Urtebete batean zehar berak egindako argazkiak oinarri harturik kontaturiko filma.
|
|
EL ASALTANTE
Argentina
Zuzendaria: Pablo Fendrik
Antzezleak: Arturo Goetz, Bárbara Lombardo, Maya Lesca, Guillermo Arengo, Germán De Silva, Verónica Piaggio |
El asaltante filmaren akzio osoa goiz bakar batean gertatzen da. Gizon bat denbora luzean prestatzen aritu den egitasmoa gauzatzeko zorian dago. Kamera akzio osoan zehar atzetik joango zaio. Ikuslea estutasun eta etsipen une intimoen lekuko pribilegiatu bihurtuko da, hil ala biziko erabaki bat aurreratzen duten horiena.
Zinema Eraikitzen 11 eta Cannesko Kritikaren Asterako hautatua, eta Aktore onenaren saria (Arturo Goetz) Buenos Airesko ZInemaldian. |
|
AURORA BOREAL
Mexiko
Zuzendaria: Sergio Tovar Velarde
Antzezleak: José Luis Martínez, Renato Bartilotti, Miguel Ramos Arizpe, Erika Rosales. |
1994ko Mexikon, Mariano nerabe oinazetuak bere buruaz beste egitea erabaki du, baina aurretik etxeko-bideo bat grabatuko du bere erabakiaren zergatia azaltzeko. Emaitza orain urte batzuk berak eragindako familiako tragedia batez libratu nahi duen gazte honen arimaren erretratu nostalgiko eta hunkigarria da.
Zinema Eraikitzen 11 ekimenerako hautatua. |
|
BAIXO DES BESTAS / BOG OF BEASTS
Brasil
Zuzendaria: Cláudio Assis
Antzezleak: Mariah Teixeira, Fernando Teixeira, Caio Blat. |
Baixio des Bestas mendetako kulturan bere horretan iraun duen komunitate txiki bat da, berezko aginteak eta moralitateak geldiarazi duena: gainbehera datorren kultura lur-jabe bat. Herriska hau inguratzen duten hirigune txikiek etorkizunaren eta aukeren nolabaiteko ideia erakusten dute. Aiton Zaharra, Heitor, moralista anbiguo bat da edozer gauzatan autoritate eskasia ikusten duena. Auxiliadora bere bilobaren bakardadea inbadituz xox batzuk ateratzen ditu. Baixio des Bestas barrutiko hiri batean bizi den gaztea da Cícero. Bertako familia ezagun baten semea da. Auxiliadora begiz jotzen duenean, hura bereganatzeko grina menderaezina piztuko zaio. Haren jabe izan nahi du kosta ahala kosta.
Film onenaren Tiger saria irabazi zuen Rotterdameko Zinemaldian. |
|
EL BAÑO DEL PAPA
Uruguai - Brasil - Frantzia
Zuzendaria: Enrique Fernández, César Charlone
Antzezleak: César Troncoso, Virginia Méndez, Virginia Ruiz, Mario Silva |
1988 urtean gaude eta Juan Pablo II.a aita santua Melo bisitatzera doa. Hura ikustera 50.000 pertsona inguru bilduko omen dira. Bertako biztanle apalak jendetza honi janaria eta edaria salduz aberastuko direlakoan daude. Beto, kontrabandista batek, berriz, bere etxe parean komun bat egitea erabaki du eta berau alokatzea.
Zinema Eraikitzen 9rako (2006) eta 2007ko Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailerako hautatua. |
|
EL BÚFALO DE LA NOCHE
Mexiko
Zuzendaria: Jorge Hernández Aldana
Antzezleak: Diego Luna, Liz Gallardo, Gabriel González, Irene Azuela, Camila Sodi. |
Gregorio bi maite handi dituen 22 urteko gazte eskizofrenikoa da: biziki maite duen bere neska-laguna, Tania, eta bere lagunik onena, Manuel, zeinarengan uste osoa baitu. Gregorio ospitale psikiatrikotik sartu-irtenean dabilela, Manuel eta Tania gordean ibiltzen hasi dira haren bizkarrera, eta azkenean maitemindu egingo dira. Gregoriok bere buruaz beste egingo du, baina aurretik maitaleak eromenaren zulora eramango dituen egitasmo bat diseinatuko du.
|
|
A CASA DE ALICE
Brasil
Zuzendaria: Chico Teixeira
Antzezleak: Carla Ribas, Berta Zemel, Zécarlos Machado, Vinicius Zinn, Ricardo Vilaça |
São Paulo, langile-auzo bat. Duela 20 urte taxilari batekin ezkondutako Alicek apaindegi batean egiten du lan. Janaria eta etxeko lanak egiten nahiz arropa garbitzen duen bitartean egun osoan bere irratsaiorik gustukoena entzuten egoten den Aliciaren ama beraiekin bizi da, baita Alicia eta Lindomarren hiru semeak ere. Senar-emazteen harremana krisian dagoen arren, Lindomarrek ez ditu neska gaztetxoekin dituen amodio-istorioak ezkutatzen. Semeek ez diote amari kasu handirik egiten, eta amonari ere ez diote batere begirunerik. Lanean bizi duen emakumezko munduaren eta etxeko gizonezkoen trinkotasun indartsuaren artean alde handia dago.
Zinema Eraikitzen 9rako hautatua, Zinema Eraikitzen 10eko TVE sariduna. Berlingo Zinemaldiko Panorama sailan parte hartu zuen. Miamiko Zinemaldiko Epaimahai Nagusiaren Aipamen Berezia, eta Epaimahaiaren Sari Berezia, Emakumezko aktore onenaren saria eta Fipresci saria Guadalajarako Zinemaldian. |
|
FIESTAPATRIA
Txile-Peru
Zuzendaria: Luis R. Vera
Antzezleak: Adela Secall, Marcela Osorio, Nelson Brodt, Tatiana Astengo, Patricio Contreras, Katty Kowalesko, Tiago Correa, Sergio Hernández, Rosa Ramírez. |
Fiestapatria Txileko egoera sozial eta moralaren metafora bat da, eta Pinocheten diktaduratik gaurdaino datorren garai baten testigantza oldarkorra. Txileko gizarteko pertsonaia esanguratsuen galeria baten bitartez, pelikulak aberriko festak eta Macarena eta Alvaro, euren seme-alaben ezkon-hitza ospatzeko mendialdeko etxalde batean bildu diren bi familien istorioa kontatzen du. Ekitaldiaren aurreikusitako amaiera zoriontsua baino lehenxeago ordea, Macarena gazteak familiaren baitan isilean gordetako sekretu baten berri izango du.
Zinema Eraikitzen 10 ekimenerako hautatua, sail honetako TVE saria irabazi zuen. |
|
LAS NIÑAS
Txile
Zuzendaria: Rodrigo Marín
Antzezleak: Antonia Santa Maria, Sofia Oportot |
Bi emakumeen arteko harreman intimo eta naturalistari buruzko istorioa. Gaixotasun bat, apartamentu bat eta musika. Gaur egungo emakume-arimaren paisaje itzel eta konplexura zabaldutako leihatila. Ekoizpen honen lehengaiak: 20 orrialde eskaseko gidoia, 24 orduko filmaketa, hiru kamera digital eta filmatzen hasi arte elkar ezagutzen ez zuten bi aktoresa. Txileko gazte zinema berriaren proposamen ausarta.
Zinema Eraikitzen 11 ekimenerako hautatua. |
|
UNA NOVIA ERRANTE
Argentina
Zuzendaria: Ana Katz
Antzezleak: Ana Katz, Carlos Portaluppi, Daniel Hendler, Catherine Biquard, Arturo Goetz, Marcos Montes, Erica Rivas, Silvina Sabater, Nicolás Tacconi, Violeta Urtizberea. |
Ines eta bere mutil-laguna eztabaidan ari dira ibilbide luzeko autobus batean Mar de las Pampasera doazela, behe-denboraldia aprobetxatuz opor labur batzuk igarotzera. Autobusa gelditu eta Ines bere poltsa pisutsua bizkarrean daramala jaitsi da, mutil-laguna atzetik joango zaiolakoan. Ordea, autobusa badoa eta neska bakarrik gelditu da errepidearen erdian. Ines noraezean ibiliko da basoan barrena, arkuarekin tiratzen ikasi eta lagun iragankorrak bihurtuko diren arrotzak ezagutuko ditu. Bien bitartean, maite duen gizona berreskuratzen saiatuko da.
Industriaren Zinema Eraikitzen 10 ekimeneko film sariduna eta Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailerako hautatua. |
|
OTÁVIO E AS LETRAS
(OTAVIO Y LAS LETRAS)
Brasil
Zuzendaria: Marcelo Masagão
Antzezleak: Doninette Mazonas, Arieta Corrêa, Fábio Malavoglia
|
Otaviok hitz guztiak isilarazten ditu eta emakumezkoen edertasuna atzemateko modu berezia dauka. Pelikula hiri baten eta bertako biztanleen erradiografia aztoratzailea da, idatzitakoaren, hizkien, grafismoen erruz gaixoturik. Idatziak, grafikoak, irudipenak itotzen gaituzte. Gaitz hori sakon jasaten dugu. Eta pelikulak zera dio: “Gaur honela bizi gara”; ez du azalpenik ematen, ez du analizatzen, geure gaixotasunarekin aurrez aurre bakarrik uzten gaitu. Aspalditik datorren eritasun bat da, pixkanaka barrua jaten diguna.
Zinema Eraikitzen 11 ekimenerako aukeratua. |
|
PÁRPADOS AZULES
Mexiko
Zuzendaria: Ernesto Contreras
Antzezleak: Cecilia Suárez, Enrique Arreola, Ana Ofelia Murguía, Tiaré Scanda, Luisa Huertas |
Bi pertsonentzako Playa Salamandra izeneko leku liluragarri baterako bidaia irabazi orduko, Marina saria norekin gozatu ez daukala ohartu da, eta beraz, Víctor, ezezagun bat gonbidatuko du bidaia berarekin egin dezan. Elkarrekin jabetuko dira maitemintzeko ez direla eszenatoki idilikoak, ezta egoera perfektuak behar ere; maitatzeko beharrezko bateragarritasunik ez badago, elkarri maitasunez begiratzea ezinezkoa gertatuko zaie.
Zinema Eraikitzen 10erako aukeratua, Iberoamerikar Film Onenaren Saria, Gidoi onenaren eta Gazteriaren sariak Guadalajarako Zinemaldian. Cannesko Zinemaldiko Kritikaren Astean parte hartu zuen. |
|
POR SUS PROPIOS OJOS
Argentina
Zuzendaria: Liliana Paolinelli
Antzezleak: Ana Carabajal, Luisa Núñez, Maximiliano Gallo, Mara Santucho |
Zine-ikasle bat presoen emazteei buruzko tesia egiten ari da. Elkarrizketa baten truke preso duen semea bisitatu dezan eskatzen dion emakume bat ezagutu du. Neska xantaia saihesten saiatu bai, baina azkenean espetxean sartuko da eta euren munduak aurrez aurre kontrajarriko dira.
Zinema Eraikitzen 11 (Toulouse) saria eskuratutakoa. |
|
LA SANGRE ILUMINADA
Mexiko
Zuzendaria: Iván Ávila Dueñas
Antzezleak: Gustavo Sánchez Parra, Joustein Roustand, Enoc Leaño, Flor Payán, Jorge Zárate, Joaquín Cosío, Leticia Gutiérrez, Pilar Padilla, Raúl Méndez, Ari Brickman, Octavio Castro, Iván Rafael González. |
Sei pertsonaiek euren elkarbizitza bitxia kontatzen digute. Aldian-aldian, matematika arraro batek koordenatu batzuren erdian jartzen ditu, geure pertsonaietako baten bizitza aldatuz, beste baten gorputzean jarraitzeko. Elkarrekin gurutzatzen diren bi bideren aldiberekotasunean transmutazio fenomeno bat gertatuko da. Gorputz-aldaketa berri baten unea izango da sei pertsonaietako batentzat, eta horiek euren bizitza konplexua kontatuko digute euren izatearen labainketen bitartez, gorputz batetik bestera, elkarrekin bizitutako oroitzapenen eta bizipenen sarea sortuz. Adán y Eva (todavía) filmeko zuzendariarena.
|
|
SATANÁS
Kolonbia
Zuzendaria: Andrés Baiz
Antzezleak: Damián Alcázar, Marcela Mar, Blas Jaramillo, Teresa Gutiérrez |
Pasioak, indarkeriak eta sekretuek talka egiten dute elkarren aurka joko dute hiru pertsonaiek euren ametsak eta beldurrak probatzen dituztenean. Bizimodu hobeago bat lortu nahirik, gizon aberatsei maula egiten dien emakume eder bat. Bere giltzariarekin sutsuki maitemindutako eta komunitateko emakume baten sekretua bere gain hartzeagatik oinazetuta dagoen apaiz bat. Gerrako beteranoa den irakasle batek, bizitzarekin minduta dagoenak, gogaituta egoteari utzi nahi dio bere ikasleetako baten eskutik. Pertsonaia hauen ekintzek ondorio latzak izango dituzte. Andrés Baizen lehenbiziko film luzea, Ingelesez egina ez den film onenaren Oscarrerako aurretiko hautaketan Kolonbiaren ordekari izateko aukeratua.
|
|
A VIA LÁCTEA
Brasil
Zuzendaria: Lina Chamie
Antzezleak: Marco Ricca, Alice Braga, Fernando Alves Pinto |
Heitor eta Julia ezkongaiak dira. São Paulo hiriko arratsean bikoteak telefonoz eztabaida bortitza izan du. Heitorrek Juliarengana joatea erabaki du gauzak aurpegira esanda konpontzeko. Larritasunak jota, autoa hartu eta neska-lagunaren etxera abiatu da. São Pauloko kaleetan barrena egindako bidean, gauaren hasiera den puntako orduan, Heitor hiriari begira jarriko da, eta hiria gogoetekin nahastuko zaio.
Casa de Americaren Zinema Eraikitzen 10eko (2006) Saria, eta gerora Cannesko Kritikaren Astean parte hartu zuen. |
|
EL VIAJE DE LA NONNA
Mexiko
Zuzendaria: Sebastián Silva
Antzezleak: Ana Ofelia Murguía, Verónica Langer, Rodrigo Murray, Julio Bracho, Jimena Ayala, Martín Altomaro, Alejandra Gollás, Ximena González–Rubio, Jorge Zárate, José Carlos Rodríguez, Cecilia Suárez |
Nonnari, Todarotarren amonari, den-dena ahazten zaio. Bere senar maitea zenaren lurraldera, Italiara, familia osoarekin joan nahi duela izan ezik, familia ere baduela ahaztu aurretik. Nonna bidaiaren kontuarekin jo eta ke dabilenez, eta hari atsegin emateko, familiak hark amestutako bidaiari baiezkoa ematen dio. Eta hartara, denak abentura horretan abiatzen dira amonaren memoriaren irudien bila; egoera berak dakartzan korapiloz, ezustekoz eta batik bat maitasunaz beteriko bidaia bat. Zer ote da garrantzizkoena, hura bertara joatea edo han izan zela gogoratzea?
|
Made in spain
- BAJO LAS ESTRELLAS, Félix Viscarret (Espainia)
- BOLBORETA, MARIPOSA, PAPALLONA, Pablo García (Espainia)
- DE PROFUNDIS, Miguelanxo Prado (Espainia-Portugal)
- DOS MIRADAS, Sergio Candel (Espainia)
- LA INFLUENCIA, Pedro Aguilera (Espainia-Mexiko)
- INVISIBLES, Mariano Barroso, Isabel Coixet, Javier Corcuera, Fernando León de Aranoa, Wim Wenders (Espainia)
- LA LÍNEA RECTA, José María de Orbe (Espainia)
- LADRONES, Jaime Marqués Olarreaga (Espainia)
- UNA MUJER INVISIBLE, Gerardo Herrero (Espainia)
- PUDOR, David eta Tristán Ulloa (Espainia)
- LA SOLEDAD, Jaime Rosales (Espainia)
- TERESA, EL CUERPO DE CRISTO, Ray Loriga (Espainia-Britainia Handia-Frantzia)
- UNO DE LOS DOS NO PUEDE ESTAR EQUIVOCADO, Pablo Llorca (Espainia)
- YO, Rafa Cortés (Espainia)
- ¿Y TU QUIËN ERES?, Antonio Mercero (Espainia)
|
|