Cristian Mungiuren 4 Luni, 3 Septimani si 2 Zile (4 hilabete, 3 aste eta 2 egun) Cannesko ezusteko irabazlea, Fipresci Sari Nagusia
Mungiuk Donostiako Zinemaldiko inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria
| 2007/09/03 |
|
 |
Cristian Mungiuren 4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile (4 hilabte, 3 aste eta 2 egun) filma, 2007ko Cannesko Zinemaldian Fipresci saria eta Urrezko Palma irabazitakoa, Urteko Film Onena aukeratu dute Fipresci Sari Nagusiaren bozketan. Zine-kritikarien Nazioarteko Federazioko 248 kidek parte-hartutako aukeraketa honetan, film errumaniarra argi eta garbi gailendu zen. Fipresci Sari Nagusia datorren irailaren 20ko Donostiako Zinemaldiaren inaugurazio-ekitaldian emango da. Informazio gehiagorako, esate baterako, boto-kopuru handiena lortu duten filmen zerrenda ikusteko: www.fipresci.org webgunean.
Urteko Film Onenaren Fipresci Saria, 1999az geroztik Donostiako Zinemaldian ematen dena, eta zinerik ausartena, originalena eta pertsonalena azpimarratzea helburu duena, unean uneko zinegilerik berritzaileenei egokitu zaie aurreko ekitaldietan, hala nola Pedro Almodóvar, Kim Ki-Duk edo Jean-Luc Godard-i, besteak beste.
4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile (4 hilabete, 3 aste eta 2 Egun) lanak Zabaltegi-Bitxiak atala abiaraziko du datorren irailaren 20an eta Publikoaren TCM saria eskuratzeko aukera izango du.
ZABALTEGI- PERLAK
|
4 LUNI, 3 SAPTAMINI SI 2 ZILE
(4 HILABETE, 3 ASTE ETA 2 EGUN)
Errumania
Zuzendaria: Cristian Mungiu
Antzezleak: Anamaria Marinca, Vlad Ivanov, Laura Vasiliu, Luminita, Gheorghiu |
Otiliak eta Gabitak ikasle-egoitzako gela bera daukate. Errumaniako hiri txiki bateko unibertsitatera doaz komunismoaren azken egunetan. Otiliak gela bat errentan hartu du hotel merke batean. Arratsaldean Bebe jn. delako batekin geratu da. Gabita haurdun dago, abortatzea ilegala da eta ez bata, ez besteari ez zaie sekula horrelakorik gertatu. |
|