Samuel L. Jacksonek eta Renny Harlinek ‘Cleaner’ thrillerra aurkeztuko dute Belodromoan
‘Arctic Tale’ filmeko irudi ikusgarriak, Ipar poloan gertaturiko abentura epikoa, pantaila erraldoiko protagonista ere izango dira
| 2007/09/05 |
|
 |
Samuel L. Jackson aktoreak eta Renny Harlin zuzendariak azken honek zuzendutako Cleaner thrillera aurkeztuko dute Antonio Elorza Belodromoan, irailaren 20tik 29ra egingo den Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioan.
400 m2-ko pantaila erraldoiak, 3.000 ikusleentzako tokia duen aretoan egokitua, Renny Harlinen film berriaren estreinaldi europarra hartuko du bere baitan, Samuel L. Jackson, Ed Harris, Eva Mendes eta Luis Guzmán protagonista dituela. Hilketa giroko istorio azkar eta bizia den Cleaner filmak agerian uzten du bere pertsonaien psikologia, leialtasun-gatazka bat eta sakon lurperatutako motibazioak ezagutaraziz. Renny Harlinen thriller kartsua da, besteak beste, Die Hard 2 (Kristalezko oihana 2: Alerta gorria, 1990), Cliffhanger (Arrisku bizian, 1993), Cutthroat Island (Buru-moztaileen uhartea, 1995), Deep Blue Sea (1999) eta Mindhunters (2004) filmen egilearena.
Belodromo saioetan, halaber, Arctic Tale sormenezko dokumentala izango da ikusgai, bizitzaren zikloa birsortzeko Ipar poloko irudi ikusgarriak biltzen dituena, hartz zuri baten eta mortsa baten abentura epikoaren bitartez. Enperadorearen bidaia filmaren ekoiztetxe National Geographic Films-en eta Egia deseroso bat ekoitzi zuten estudioen eskutik sortua. Arctic Tale Belodromoan proiektatuko da euskarara bikoiztutako bertsioan.
BELODROMOA
|
CLEANER
Estatu Batuak
Zuzendaria: Renny Harlin
Antzezleak: Samuel L. Jackson, Ed Harris, Eva Mendes, Luis Guzmán, Keke Palmer and Robert Forster. |
Etxean norbait hiltzen zaizunean, gutxik dakite txikizioa nola garbitu… orduan Tom Cutlerrengana jotzen dute. Tom "garbitzaile" bat da, odol, usain edo orban arrasto guztiak kentzen aditua, baina, batez ere, tragedia gogorarazten duen guztia ezabatuz oinazea sendatzeko gauza den pertsonatzat dauka bere burua. Geldiro. Metodikoki. Gogotik. Ez du gertatutakoaren zantzurik uzten. Baina, Cleaner filman, Tomek bere iragana lurperatu edo, bere burua behin betiko "garbitzearen “ artean erabaki beharko du…
|
|
ARTIC TALE
Estatu Batuak
Zuzendaria: Sarah Robertson, Adam Ravetch
|
Artikoaren lurralde basati eta izoztuan, urtero-urtero oso aspaldiko ziklo bat hasten da: jaiotze, hiltze eta berritze ziklo bat, maitasunezkoa eta bizitzazkoa, autosakrifizioz eta sekulako arriskuz betea. Ipar poloko bi titaik, hartz zuriak eta mortsak, babesik gabeko kumezarotik heldutasunerako bidaldi magikoari ekingo diote. Amek Naturak eman dien indar guztiekin defendatuko dituzte euren kumeak. Enperadorearen bidaia filmaren ekoiztetxe National Geographic Films-en eta Egia deseroso bat ekoitzi zuten estudioen eskutik, Ipar poloaren lurralde zabala esploratzen duen abentura epiko bat.
|
|