WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

55. ZINEMALDIAREN AURKEZPENA

2007/09/07
Descargar nota en wordFotos en alta resoluciónImprimir página

Gaur, irailak 7 ostirala, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak prentsaurrekoan eman ditu ezagutzera epaimahai desberdinak osatuko dituzten kideen izenak, aurtengo Donostia saridunak, Zinemaldiak ohorez izendaturiko Richard Gere eta Liv Ullmann, eta film aukeraketan sartu diren azken lanak. Horrez gain, aipatu aurkezpenean, besteak beste, Viggo Mortensen eta Demi Moore aktoreen presentzia baieztatu da, euren lan berriak aurkeztuko dituztenak zinemaldiaren inaugurazio eta amaierako jardunaldietan Eastern Promises (Ekialdeko promesak) eta Flawless (Plan akatsgabea) filmekin, hurrenez hurren.


Paul Auster Epaimahai Ofizialeko buru izango da
eta honekin batera Pernilla August, Nicoletta Braschi, Bahman Ghobadi, Eduardo Noriega, Susú Pecoraro eta Peter Webber-ek jardungo dute.

Altadis – Zuzendari Berriak sariko epaimahaia, berriz, ondoko hauek osatuko dute: Mark Peploe (presidentea), Jannike Ahlund, Carmen Castillo, Espido Freire, Jean-Claude Lamy, Dennis Lim eta Pablo Malo. Bestalde Horizontes sariko epaimahaia Karl Baumgartner, Ingrid Rubio eta Iván Trujillorekin osatua egongo da. Alfonso Cuarón Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketaren epaimahaiburu izango da, bestalde.

Richard Gere eta Liv Ullmann aktoreek Donostia saria jasoko dute

Irailaren 23an eta 28an egingo diren bi ekitaldietan, Donostia saria emango zaie Richard Gereri eta Liv Ullmannni, beren izenak honako saria jaso duten aktore ospetsuen zerrendari gehituz.

Programazioa osatzen duten film berriak

Aurrez iragarritako izenburuei honakoak gehitzen zaizkie:

 ZABALTEGI-BITXIAK

THE HOAX (Egundoko maula)

Zuzendaria: Lasse Hallström
Antzezleak: Richard Gere, Alfred Molina, Hope Davis, Marcia Gay Harden, Stanley Tucci
AEB



THE SHOW MUST GO ON

Zuzendaria: Han Jae-rim
Antzezleak: Song Gang-ho , Park Ji-yeong
Hego Korea

 ZABALTEGI BEREZIAK

EL AÑO DE TODOS LOS DEMONIOS

Zuzendaria: Angel Amigo
Espainia

 HORIZONTES LATINOS - MADE IN SPAIN

¿Y TÚ QUIÉN ERES?

Zuzendaria: Antonio Mercero 
Antzezleak: Manuel Alexandre, José Luis López Vázquez, Cristina Brondo, Álvaro de Luna, Monti Castiñeira
Espainia



Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa