WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

Paul Haggisen ‘In the Valley of Elah’ filma Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Bitxiak ataleko programazioari gehituko zaio

2007/09/13
Descargar nota en wordFotos en alta resoluciónImprimir página

Ospatu berri den Veneziako Mostran kritikak goretsitako In the Valley of Elah filma Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Bitxiak ataleko programazioari gehituko zaio.

Crash lanarekin Oscar saria irabazitako Paul Haggis zuzendariaren film berriak Irakeko gerran sakontzen du desagertutako bere semearen bila dabilen amerikar gerra-beterano baten bitartez. Azkenean palmares ofizialeko saririk eskuratu ez zuen arren (Signis saria eman zioten ordea), ‘In the Valley of Elah’ kritikaren kutunetako bat izan da bukatu berri den Mostran.

Egungo eguneko estatubatuar zineko egile gailenetako bat dugu Paul Haggis. Gidoilari gisa, Oscarra irabazi zuen Million Dollar Baby (2004) filmarekin eta Clint Eastwooden hurrengo bi lanen gidoiak ere idatzi ditu, Flags of Our Fathers (Gure gurasoen banderak, 2006) eta Letters From Iwo Jima (Eskutitzak Iwo Jimatik, 2006), Oscarrerako beste izendapen bat bereganatuz. Zuzendari eta gidoilari bezala, beste bi Oscar erdietsi zituen errealizazio lanetan burututako bere lehenbiziko pelikularekin, Crash, azkenean hiru estatuatxo eraman zituenarekin.

 

 Zabaltegi-Bitxiak

IN THE VALLEY OF ELAH
(EN EL VALLE DE ELAH)

Estatu Batuak
Zuzendaria: Paul Haggis.
Antzezleak: Tommy Lee Jones, Charlize Theron, Susan Sarandon, James Franco, Jonathan Tucker.


Soldadu baten gurasoek beste ezer baino gehiagori beren semea desagertu egin dela jakinarazten dien telefono-deiari diote beldur. Alabaina, Hank Deerfieldek sekula ez zuen pentsatu dei hori Mike bere semea Bagdadetik baimenarekin etorri eta Estatu Batuetan zela jasoko zuenik. Hank gerra-beterano harroputza da, herritarrek aberriarekiko betebeharrak dituztela sinesten duena, eta semeak bere urratsak jarraitu izanak sekula damutu ez duena. Gauza bakar bat eskatzen zuen berak, Mikek ahal zuen guztia eman zezala, eta etxera osorik itzul zedila. Telefonoaren ondoan zain egon beharrean, Hankek zezenari adarretatik heltzea erabaki du eta bere semearekin zer arraio gertatu den ikertzeko Fort Rudderantz abiatzea.



Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa