WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

Autengo Zinemaldiak jendaurreko leiho berri bat zabaldu du Okendo plazan pantaila erraldoi bat kokatuz, bertan jaialdiaren gaurkotasun guztiaren berri 11 orduko emanaldi jarraituan emango delarik.

2007/09/22
Fotos en alta resoluciónImprimir página

“Estreinatu” berri den Okendo plaza atzera ere bihurtu da zinezale ororen topaleku, Zinemaldiak hartara erreferentzia-leku garrantzitsua berreskuratu duelarik. 

Informazio-guneak, Zinemaldiko salgaien denda, eta jaialdiaren inguruko programazio berezia ikusteko aukera emango duen 30 metro karratutako led-pantaila erraldoia dira  plaza honi partaidetza-espiritua eta hiritar guztiei Zinemaldiaz gozatzeko aukera bihurtuko diotenak.

Pantaila erraldoiko programazioa:

Goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara, prentsaurreko guztien zuzeneko emanaldiak, inaugurazio eta amaierako ekitaldiak, Donostia sarien galak eta artisten desfilea Kursaaleko alfonbra gorrian zehar ikusgai izango dira.

Horrez gain, Juan Zavala kazetariak Victoria Eugenia antzokiko Klubetik aurkeztutako saioak eskainiko dira eguerdiro, “Zabaltegiko Topaketa” berrituen bidez sail honetan parte hartzen duten pelikuletako lan-taldeen errealitatea gertu-gertutik ezagutu ahal izango dugularik.

Pantaila erraldoi honetan, halaber, Victoria Eugenia antzokian programaturiko Zabaltegi Bitxiak ataleko aurkezpenen aurrez grabatutako emanaldiak eskainiko dira.

 

Zinemaldia zuzenean
www.sansebastianfestival.com gunean

Aurten ere Zinemaldiaren web guneak Donostian gertatzen den ororen berri munduko edozein lekutatik zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera ematen du. Emanaldiei eskainitako tartean, sansebastianfestivalTV, zuzeneko programazio zabala izanen dugu ikusgai (prentsaurrekoak, galak eta programa bereziak), aurrez grabatutako emankizunak edozein unetan berreskuratu daitezkelarik, baita eguneroko laburpen, elkarrizketa, argazki-saio eta pieza bereziak ere. Eduki hauek guztiak kontsultatzeko eta nabigatzeko eroso askoak diren galeriatan aurkezten dira. Azkenik, sail desberdinetan parte hartzen duten filmetako klipen eskaintza zabala azpimarra genezake.

Gainera, aurten, 24 ordutan programazio gehigarria eskainiko duen pantaila bat zabalik izango da. Parrila



Materiales relacionados
 
 



 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa