WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

OHOREZKO URREZKO MASKORRA CARLOS SAURARI

2007/09/22
Fotos en alta resoluciónImprimir página

Victoria Eugenia antzokia Donostiako Zinemaldiak atzo Carlos Saurari egindako ezusteko omenaldiaren lekuko eta konplize izan zen.

Fados filmarekin eta ondoren Mariza, Camané eta Carlos do Carmo fado-abeslariek emandako kontzertuarekin gau berezia izango zela bagenekien, baina emozioak goi-maila Diego Galánek ohorezko Urrezko maskorra iragartzean jo zuen, Carlos Saura bera ustekabean harrapatuz. Diego Galánek berak eman zion saria bertan bildutakoen txalo beroen artean, eta Saurak, hunkituta, irribarrea ezpaineratu zuen.

Donostiako Zinemaldiak zine-zuzendari bati sari hau ematen dion bigarren aldia da honakoa. Luis Buñuel genuen orain arte sari hau jasotako bakarra, zeinak 1981ean omenaldi hau berau jaso baitzuen.



Materiales relacionados
 
 


 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa