WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

Zinema Mugimenduan 3

2007/09/24
Imprimir página

Zinema Eraikitzen 3 ekimena dela eta, bertaratutako kolaboratzaileen multzoak aurten hautatutako pelikulen maila ona azpimarratzen du.

Lehenik eta behin, hautaturiko lau filmeak gaztelaniazko azpititulatu baten etekina izango dute Arabiar Etxearen eskutik, 13.000 euroko zenbateko oso batez. Laguntza honi esker, lau filmen hedapena ahalbidetuko ez Espainian bakarrik, baita Latinoamerikan ere, eta batez ere Tarifako Afrikar Zinema Jaialdiak antolatutako biretan.

Bigarrenez, ondoko bi film hauei laguntza berezi bat ematea erabaki dute:

SALT OF THIS SEA, Anne-Marie Jacir (Palestina)
Film honek jasoko ditu:

  • CCMren (Marokoar Zinematografia Zentroa) postprodukziorako laguntza bat, zenbatekoa produkzioarekin adostutako delarik.
  • 15.000 euroko postprodukziorako laguntza bat, Parisko MACTARI (www.mactari.fr) nahasketa auditorioak eskainia.
  • Amiensgo Zinemaldiak eskainitako 35 mm-ko kopia bat.

RECYCLE, Mahmoud Al Massad (Jordania)
Film honek jasoko ditu:

  • CNCren (Frantses Zinematografiaren Zentro Nazionala) postprodukziorako laguntza bat, 15.000 euroko zenbateko batez.
  • Mikros Imagek eskainitako kalibratze digital bat
  • Swiss Effects eta Kodak Suisse enpresek eskainitako puzte bat
  • Titra Film-ek eskainitako frantses eta ingeleseko azpititulatu bat
  • Friburgoko Zinemaldiak eskainitako 35 mm-ko kopia bat

Donostia, 2007ko irailaren 24a

 




 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa