Festival de San Sebastián
Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse
DEIALDIA
ZINEMA ERAIKITZEN 13
TOULOUSEN, 2008KO APIRILAREN 3AN, ASTEARTEA, ETA 4AN, ASTEAZKENA
| 2007/10/26 |
|
 |
Europako bi zinema jaialdik elkarrekin antolatutako urteroko hitzordu bikoitz honek postprodukzio aldiari ekiterakoan zailtasunak dituzten latinoamerikar fikziozko film luzeen gauzatzeari laguntza ematea du helburu.
Hala, bi zinemaldien artean hautaturiko latinoamerikar filmen egitarau bat aurkeztuko zaie soilik lan hauek publikoarengana iritsi daitezen laguntza erabakigarria eman dezaketen industriako pofesionalei.
Zinema Eraikitzen 13 ekimenak ondorengo ekarpenak egingo dizkio film irabazleari:
- ZINEMATOGRAFIAREN ZENTRO NAZIONALAk (CNC) 4.000 euroko diru-laguntza emango du, postprodukzio gastuak Frantzian ordaintzeko bideratua.
- ARTE ETA ENTSEGUZKO ZINEMEN NAZIOARTEKO KONFEDERAZIOk (CICAE) AFCAEk Frantzian dituen mila zinema aretoen babesa emango dio aukeratutako filmari eta gero atzerrian.
- MAC GUFF LIGNEk edizioa eta irudi-efektuak, kredituak eta trailerra sortzeko zerbitzuen ekarpena egingo du.
- MACTARIk soinu-muntaketa edo nahasketa zerbitzu bat eskainiko du 15.000 euroko zenbateko batez.
- TITRA FILMk azpititulatzea bermatuko du.
- KODAK-ek lehen kopiarako pelikula positiboa eskainiko du.
- MEDIAVISION enpresak 20.000 eurotan datzan publizitate kanpaina jarriko du film sarituaren esku.
Zinema Eraikitzen ekimeneko film guztiek nazioarteko zabalkundea izango dute CERVANTES INSTITUTUko mundu mailako sarearen bitartez.
Proiektuak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 31n itxiko da, gaurtik hasita RENCONTRES CINÉMAS D'AMÉRIQUE LATINE DE TOULOUSEri horien berri eman ahalko zaiolarik.
Izen-emate formularioa eta Zinema Eraikitzen ekimenari buruzko bestelako jakingarriak ondoko web orrietan daude eskuragarri:
Zinema Eraikitzen ekimenak Bruesa Taldearen babesa du ondokoen laguntza erabakigarriarekin: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation Groupama GAN pour le Cinéma, Cervantes Institutua, Interreg III-A Frantzia-Espainia, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), MacGuff Ligne, Mactari, Marché du Film, Mediapro, Mediavision, Molinare Madrid, Musimagen, No Problem Sonido, Ibermedia Programa, Sacem, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, TVE, Unión Latina eta lEcole Supérieure d’Audio Visuel [ESAV], du CROUS de Toulousen partaidetzarekin.
Kontaktuak
|