WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

ZINEMA MUGIMENDUAN 4 EKIMENEAN IZENA EMATEKO EPEA HASI DA

2008/05/14
Descargar nota en wordImprimir página

Zinema Mugimenduan 4 Donostian izango da 2008ko irailaren 22an, astelehena, 56. Donostia Zinemaldiaren markoan.

2008ko ekainaren 30ean, izena emateko eta materiala bidaltzeko epea amaituko da.

Amiens-eko eta Friburgoko nazioarteko zinemaldiekin batera, Donostia Zinemaldiak antolatutako programan amaitzear edo postprodukzio fasean dauden film luzeek soilik hartuko dute parte.

Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako zinemagileek har dezakete parte, bai eta garapen bidean dauden herrialde arabiarrek ere, hain zuzen: Angola, Aljeria, Cabo Verde, Egipto, Ginea, Irak, Jordania, Libano, Libia, Maroko, Mozambike, Palestina, Sao Tome eta Principe, Siria eta Tunisia.

Hautatutako zuzendariek edota ekoizleek Donostia Zinemaldiaren Sales Officean akreditatutako sektore orotako profesionalen aurrean euren filma defendatzeko aukera izango dute.

Zinema Mugimenduan 4 ekimenean hainbat laguntza emango dituzte:

  • Mactari nahasketen auditoriumak 15.000 € zerbitzuetan.
  • Centre National de la Cinématographie-k (CNC) 15.000 € Frantzian postprodukzio gastuak ordaintzeko.
  • Amiens-eko Zinemaldiak 35 mm-ko kopia bat.
  • Friburgoko Zinemaldiak 35 mm-ko kopia bat.
  • Mikros Image-k hautatutako filmaren beharrei egokitutako postprodukzioa.
  • Swiss Effects-ek eta Kodak Suisse-k, euskarri digitala 35 mm-ko filmera bihurtzea, gutxi gorabehera, 30.000 €-ko balioa duena.
  • Titra Film-ek frantseseko azpitituluak.
  • Hautatutako zinemagileek Zinema Mugimenduaren biran parte hartu ahal izango dute Latinoamerikan, gainera, Cervantes Institutuaren nazioarteko sarean Zinema Mugimenduaren erakusketa ibiltarietan  parte hartuko dute.

Zinema Mugimenduan 4 ekimenean izena emateko orria hemen eskuratu daiteke:

Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresei eta erakundeei emandako laguntza eskertzen die:

  • Espainia: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzia (AECID), Andaluziako Ikus Entzunezko Fundazioa, Cervantes Institutua, Casa Arabe-IEAM
  • Frantzia: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Centre National de la Cinématographie (CNC), Commission du Film d’Île-de-France, Mactari (nahasketen auditoriuma), Mikros Image, Titra Film
  • Maroko : Centre Cinématographique Marocain (CCM)
  • Portugal : Instituto do Cinema e do Audiovisual (ICA)
  • Suitza: Kodak Suisse, Swiss Effects.

Harremanetarako:



Materiales relacionados
 
 
 



 


Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa