Zinema eraikitzen eta Zinema mugimenduan ataletan saritutako edo hautaturiko bost filmek hartuko dute parte Cannesko 61. zinema jaialdiaren hainbat sailetan.
Zinema eraikitzen ekimenaren sustatzaileak Donostia Zinemaldia eta Tolosako (Frantzia) Rencontres Cinémas d’Amérique Latine dira.
Zinema mugimenduan, berriz, Donostia Zinemaldiak Amiens-eko (Frantzia) eta Friburgo-ko (Suitza) zinema jaialdiekin lankidetzan eginiko laguntza-programa da.
Gainera, Fernando Díaz zinemagile argentinarraren La extranjera filmak ere hartuko du parte Pavillion des Cinémas du Sud ekimenean, Cannesko Zinema Jaialdian. Film hori 2007ko Donostia Zinemaldian Zinema eraikitzen sailean aukeratu zuten.