DONOSTIA ZINEMALDIAK ETA TABAKALERAK HITZARMENA EGIN DUTE ZINEMA ESKOLEN NAZIOARTEKO TOPAKETA ANTOLATZEKO
| 2008/06/09 |
|
 |
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea) hitzarmena taxutu dute Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa elkarrekin antolatzeko. Topaketa urtero antolatzen dute, Zinemaldiarekin batera. Topaketa horri esker, ikasleek aukeratutako film laburrak erakusten dituzte, eta ikus-entzunezkoen arloko profesionalekin hainbat jarduera egiteko aukera ere izaten dute.
Tabakaleraren inplikazioa, kultura bisualaren fabrika den aldetik, ikus-entzunezkoak sortzen dituzten gazteei laguntzeko konpromisoarekin dago lotuta, eta, baita hainbat ekintza paralelo bultzatzearekin ere: hala nola, teknologia berriei buruzko eskola magistrala eta ikus-entzunezkoen irakaskuntzaren inguruko eta zinema munduaren gaur egungo egoerari eta etorkizunari buruzko eztabaida foroak sortzea.
Zinema Eskolen Nazioarteko VII. Topaketak 2008ko irailaren 25ean eta 26an izango dira. Aurtengo edizioak bi berrikuntza garrantzitsu izango ditu:
- Munduko eskola guztiek hartu ahal izango dute parte, eta bakoitzak hiru film labur aurkeztu ahal izango ditu. Batzorde batek guztira hamabi eskola hautatuko ditu beren lanak Donostia Zinemaldian erakusteko.
- Urtero-urtero, nazioarte mailan izen oneko bi eskola gonbidatuko dira, topaketan parte hartzen duten ikasleekin beren esperientziak partekatzeko.
Epaimahaia parte hartzen dute eskoletako ikasleek osatuko dute eta zinemaren munduko pertsonalitate bat izango da haren presidentea. Hala, aiTe (asociación de industrias técnicas del audiovisual español) saria emango dute; irabazleak 6.000 euroko balioa duten postprodukzio zerbitzuak lortuko ditu.
Topaketaren iazko edizioan, Alfonso Cuarón zuzendari mexikarra izan zen epaimahaiko presidente, eta parte-hartzaileei Genesis kamera digital berriaren inguruko eskola magistrala eskaini zien Affonso Beatorekin batera.
|