WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdea › Berriak

   Berriak

ZABALIK DAGO DONOSTIA ZINEMALDIKO ZINEMA ESKOLEN TOPAKETAN IZENA EMATEKO EPEA

2008/06/10
Imprimir página

Zinema Eskolen Nazioarteko VII. Topaketa irailaren 25ean eta 26an (osteguna eta ostirala) egingo da, 56. Donostia Zinemaldiaren esparruan.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea) antolaturiko Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntzak elkarbanatzea du xede, munduko zinema ekitaldi garrantzitsuenetakoa denaren esparruan. Gazteek beren film laburrak erakuts ditzakete, adituekin eginiko topaketetara joan eta ikus-entzunezkoen teknologiako azken berritasunak ezagutu.

Aukeraturiko film laburrak publikoari eta Zinemaldiaren gonbidatuei zuzendutako saioetan izango dira ikusgai. Saio horietan ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak egongo dira eta, horrela, beren lanak aurkezten dituzten ikasleekin hitz egiteko aukerak sortuko dira. Horretaz gain, irakasleek edo eskolen ordezkariek beren ikastetxeetako ikus-entzunezkoen arloko pedagogia printzipioak ezagutarazteko beta ere izango dute.

Hautaketara aurkezten den eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahal izango ditu. Guztira hamabi eskola hautatuko dira Donostia Zinemaldian parte hartzeko, eta bakoitzak aurkezturiko hiru lanen artean hautatutakoak erakutsiko dira.

Berariazko epaimahai batek erabakiko du saria nori eman. Epaimahaia parte-hartzen duten eskoletako ikasleek osatuko dute, eta zinemaren alorreko pertsona ospetsu bat izango dute buru. AiTe [asociación de industrias técnicas del audiovisual español] saria honako honetan datza: 6.000 euroko balioa duten postprodukzio zerbitzuak irabazlearentzat.

Epaimahaiak zehaztuko du, halaber, nor izango diren Cannes-eko hurrengo zinema jaialdiaren Short Film Corner-en parte hartzeko aukera izango duten          hiru zuzendariak.

Film laburrak jasotzeko azkeneko eguna uztailaren 10a izango da. Gaur bertatik aurrera bidal daitezke lan horiek.

Arautegia. Zinema Eskolen Nazioarteko VII. Topaketa

Zinema Eskolen Nazioarteko VII. Topaketa. Formularioa eskuratu
Izena emateko epea itxita

 





Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa