Klasikoak, joera berriak eta aurkikuntzak «Japonia beltzean» atzera begirako saileko 43 filmetan
| 2008/07/17 |
|
 |
Aurtengo Donostia Zinemaldian egingo den «Japonia beltzean» atzera begirako saila Japoniako zinema beltzaren historia laburbiltzen duten 43 filmek osatuko dute. Horrenbestez, Japoniako zinema beltzak gaur egunera arte izan dituen aro guztiak eta jorratu dituen aldaera guztiak ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.
Horiek horrela, aukeratutako lanen artean, Daisuke Itok zinema mutuaren garaian egindako filmak egongo dira ikusgai, baita Akira Kurosawa edo Shohei Imamura bezalako klasikoenak ere, eta mundu osoan izugarrizko eragina izaten ari diren Japoniako zinema beltzaren joera berriak ordezkatzen dituztenak. Ildo horretan, aurtengoan Donostia Zinemaldiak Kiyoshi Kurosawa, Masato Harada, Takashi Miike edo Takeshi Kitano bezalako zuzendarien eskutik Japoniako zinema beltzera egingo duen hurbilketa, genero horretara inoiz egindako osoena eta zabalena izango da ziurrenik.
Horren erakusle, hainbat espezialista eta zalek jada adierazi dute Donostian izango direla Japoniako zine beltza ezagutzeko aukera paregabeaz gozatzeko. Harribitxiak ikusi ahal izango dituzte; hala nola, Tadashi Sawashimaren Theater Of Life: Hishakaku (Jinsei Gekijo – Hishakaku, 1963) edota Kosaku Yamashitaren Big Time Gambling Boss (Bakuchi-uchi: Socho Tobaku, 1968). Era berean, gogoan izan behar da Japoniako zine zuzendari esanguratsuenetako batzuk Donostian bertan izango direla «Japonia beltzean» atzera begirakoan parte hartzeko.
[+] Informazio gehiago
Atzera begirako saileko filmak:
- A Diary Of Chuji’s Travels(Chuji tabi nikki, 1927) Daisuke Ito
- Jirokichi The Rat(Oatsurae Jirokichi Goshi, 1931) Daisuke Ito
- Police Officer(Keisatsukan, 1933) Tomu Uchida
- Dragnet Girl (Hijosen no onna, 1933) Yasujiro Ozu
- Stray Dog (Nora Inu, 1949) Akira Kurosawa
- I Saw The Killer(Kyatsu o nigasu na, 1956) Hideo Suzuki
- Stake Out (Harikomi, 1957) Yoshitaro Nomura
- Endless Desire (Hateshinaki yokubo, 1958) Shohei Imamura
- Afraid to die(Karakkaze yarô, 1960) Yasuzo Masumura
- The Sun’s Burial(Taiyo No Hakaba, 1960) Nagisa Oshima
- The Last Gunfight(Ankokugai no Taiketsu,1960) Kihachi Okamoto
- Greed in Broad Daylight(Hakuchuu no Buraikan, 1961) Kinji Fukasaku
- Pigs And Battleships(Buta to gunkan, 1961) Shohei Imamura
- Zero Focus (Zero no shoten, 1961) Yoshitaro Nomura
- High and Low(Tengoku To Jigoku, 1963) Akira Kurosawa
- Theater Of Life: Hishakaku (Jinsei Gekijo – Hishakaku, 1963) Tadashi Sawashima
- Youth Of The Beast(Yaju no seishun, 1963) Seijun Suzuki
- Pale Flower(Kawaita Hana, 1964) Masahiro Shinoda
- Abashiri Prison / Man from Abashiri jail (Abashiri bangaichi, 1965) Teruo Ishii
- Brutal Tales Of Chivalry(Showa Zankyoden, 1965) Kiyoshi Saeki
- The 893 Gang(893 Gurentai, 1966) Sadao Nakajima
- A Colt Is My Passport (Koruto wa Ore no Pasupoto,1967) Takashi Nomura
- Big Time Gambling Boss(Bakuchi-uchi: Socho Tobaku, 1968) Kosaku Yamashita
- Man Without A Map / Ruined Map(Moetsukita chizu, 1968) Hiroshi Teshigawara
- I, The Executioner(Minagoroshi no reika, 1968) Tai Kato
- Shinjuku Mad(Shinjuku Maddo, 1970) Koji Wakamatsu
- Stray Cat Rock: Sex Hunter(Nora-neko rokku: Sekkusu Hanta, 1970) Yasuharu Hasebe
- Cherry Blossom Fire Gang(Junko intai kinen eiga: Kantô hizakura ikka, 1972) Masahiro Makino
- Female Prisoner #701: Scorpion (Joshuu 701-Go: sasori, 1972) Shunya Ito
- Battles Without Honor And Humanity(Jingi naki tatakai, 1973) Kinji Fukasaku
- Graveyard Of Honor(Jingi no hakaba, 1975) Kinji Fukasaku
- The Inugami Family(Inugamike No Ichizoku, 1976) Kon Ichikawa
- The Man Who Stole The Sun(Taiyo wo nusunda otoko, 1979) Kazuhiko Hasegawa
- The Beast To Die (Yaju Shisubeshi, 1980) Toru Murakawa
- The Yakuza Wives(Gokudo no onna-tachi, 1986) Hideo Gosha
- Violent Cop(Sono otoko kyobo ni tsuki, 1987) Takeshi Kitano
- The Most Terrible time In My Life (Waga jinsei saiaku no toki,1993) Kaizo Hayashi
- Gonin (Gonin, 1995) Takashi Ishii
- Onibi - The Fire Within(Onibi, 1995) Rokuro Mochizuki
- Rainy Dog(Gokudo Kuroshakai, 1997) Takashi Miike
- Bullet Ballet(Baretto Baree, 1998) Shinya Tsukamoto
- Serpent's Path(Hebi no michi, 1998) Kiyoshi Kurosawa
- Jubaku: Spellbound(Kinyû fushoku rettô, 1999) Masato Harada
Donostia, 2008ko uztailaren 17a |