Zinemaldia sustapen-plataforma gisa
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Espainian ospatzen den zinema
jaialdi garrantzitsuena, munduko lau zinemaldi garrantzitsuenetako
bat da Cannes, Berlin eta Veneziakoarekin batera. Izan ere,
nazio eta nazioarteko zinema-industriarentzako erakustoki bikaina
izateaz gain, modu dotore, eragile eta kalitatezkoan agertu
nahi duen edozein enpresa, instituzio eta abarrentzako primerako
erakusleiho ere bada.
Zinemaldiak ezingo luke soilik sarrerren salmentarekin eta instituzio
publikoen dirulaguntzekin autofinantzatu, eta beraz, bere kalitatea
hobetzeko behar-beharrezkoa du esponsorren eta bazkideen ekarpen
eskuzabala. Zinemaldiaren eta bere esponsorren arteko harreman
ona dela medio, onuragarri izaten da bientzat; estatu osoko
zine industriaren bilkura garrantzitsuena den honetan, hamar
egun eskasetan, bezero izan litezkeen milioika lagunen arreta
erakartzen baita, enpresa orori euren irudia, zerbitzu edota
ekoizpenak aurkezteko eta hauei publizitatea emateko aukera
aparta eskainiz.
Fiapf elkarteak “lehiaketazko ez berezitutzat” daukan
Espainiako zinemaldi bakar honek datorren irailean izango du bere hurrengo ekitaldia, onarpen-maila handien eta irudi bikaina
duen une honetan. Hiriak, ahalegin guztiak eginda, den-dena
ematen dio bere zinemaldiari eta zinemak, zinemaldi-giroak,
gastronomiak eta turismo-xarmak erakarritako bisitariz betetzen
da. Ohikoak dira ikusle bakoitzak bere gustuko pelikula aurkitu
dezan 650etik gora emanaldietara sartzeko ilarak ikustea. Iraileko
hamar egun horietan, mundu zabaleko artista, kazetari eta profesionalak
biltzen dituen zinema-industriako hiriburu bihurtzen da Donostia.
Bette Davis, Anthony Hopkins, Vanessa Redgrave, Luis Buñuel,
Alfred Hitchcock, Michael Caine, Claude Chabrol, Stephen Frears,
Zhang Yimou, Bertrand Tavernier, Bernardo Bertolucci, Michael
Douglas, Robert de Niro, Al Pacino, Susan Sarandon, Catherine
Deneuve, Sean Penn, Jeanne Moreau, Pedro Almodóvar, Jeremy
Irons, Kevin Costner, Francis Ford Coppola edo Woody Allen,
hauek dira, besteak beste, urte hauetan Donostiara gerturatuz
kultur ekitaldi garrantzitsu hau gailendu duten zine munduko
izen handietako batzuk.
592tik gora komunikabideetako ordezkarik, nazioarteko 68 telebista
eta irratiek Zinemaldiaren berri eman zuten iaz, gure babesle,
laguntzaile eta esponsorren arrakastan lagunduz, hauen hedatzea
eta marka-kokapena biderkatuz. Zalantzarik gabe, gertaera gutxik
erakar dezake hainbeste komunikabideren arreta. Hori dela eta,
gero eta enpresa gehiagok darabilte Zinemaldiaren berezko gizarte
ingurune mediatikoa, marketin zuzen eta eraginkorrerako plataforma
gisa eta euren bezero, banatzaile nahiz prentsari zuzendutako
ekitaldiak elkarrekin antolatzeko ardura gure profesionalengan
uzten dute.
ZINEMALDIA DATUTAN
- 220.000 ikusle,
- 47 herrialdeetako 227 filme, Zinemaldiko 23 pantailetan
679 zinema-saiotan emandakoak.
- Zine-industriako 1.604 akreditatu, 163 salmenta-agente,
202 erosketa-agente eta 171 banatzaile barne.
- 1.138 kazetari, 39 herrialdeetako 592 komunikabideren izenean,
68 telebista kate barne.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
|