Industriaren Zinema Eraikitzen Saria. Estudios Exa, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Mediapro, Molinare Madrid, No Problem Sonido, Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresak elkarrekin arduratuko dira aukeratutako filmaren posprodukzioaz. Industriaren Zinema Eraikitzen Saria (pdf)
TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.
Posprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa. Latinoamerikar Zinemaren Posprodukzioa Laguntzeko Casa de América sariak 9.000 euro (gordin) esleitzen ditu. www.casamerica.es
Oharra: Dirutan diren sari guztiak atxikipen fiskalera lotuta daude. Berau indarrean dagoen legeriaren eta herrialde bakoitzarekin sinatutako hitzarmenen arabera aplikatuko da.
Signis Sariak, 25.000 dolar, Latinoamerikarako Postprodukzio Zinematografikoko VI. Lehiaketaren eremuan.
Gainera, Zinema Eraikitzen ekimeneko filmak nazioartean zabaltzen dira Cervantes Institutuaren mundu mailako sarearen bitartez. www.cervantes.es
INDUSTRIAREN ZINEMA ERAIKITZEN SARIAREN OINARRIAK
ENPRESA BABESLEAK ETA BEREN EKARPENAK
Industriaren Zinema Eraikitzen Saria-k saritutako filma amaitzea du helburu nagusia eta, hortaz, film irabazlearen posprodukzioan datza, pelikula edozein produkzio-une edo mailatan dagoelarik ere.
Industriaren Zinema Eraikitzen Saria Donostia Zinemaldia bitartean egiten den Zinema Eraikitzen ekimenaren ediziotan ematen da.
Saria ondorengo enpresek babesten dute:
- KODAK S.A - 35mm.-ko beharrezko materialaren hornitzaile, bai irudi nahiz soinu mailan ere.
- TECHNICOLOR ENTERTAINMENT SERVICES SPAIN S.L– Laborategiko beharrezko lan guztiak egingo ditu, zera erdiesteko:
- Muntatutako jatorrizko negatibo bat edo filmatutako jatorrizko negatibo bat, ondoko kasuen arabera:
- a) pelikula 35 mm.-tan filmatua denean (formatu aldaketarik behar ez duena), muntatutako jatorrizko negatiboa emango da
- b) pelikula bestelako formatutan filmatua denean (bideo, S-16mm, …), 35 mm.-tan filmatutako jatorrizko negatiboa emango da
- Soinu negatibo bat 35 mm.-tan
- Kopia mutu bat 35 mm.-tan
- Lehen kopia estandarra 35 mm.-tan J.B.
- Bigarren kopia estandarra 35 mm.-tan azpititulatua
- EXA S.A - Aretoko efektuez, Dolby Digital nahasketez, M+E eta dagokion Dolby Lizentziaz arduratuko da.
- MOLINARE S.A.U - Irudi posprodukzioaren ekarpena egingo du.
- NO PROBLEM SONIDO- Banden armatua (soinu-muntaketa) gauzatuko du.
- TITRA FILM- Ingeleseko azpitituluak egingo ditu eta, behar izanez gero, espainieraz 35 mm.-tan.
- MEDIAPRODUCCIÓN S.L (MEDIAPRO) - Posprodukzio lanak koordinatzeaz arduratuko da.
Sortutako materialetik, ekoiztetxeak jasoko ditu:
- Muntatutako jatorrizko negatibo bat edo 35 mm.-ko muntatutako jatorrizko negatibo bat, Technicolor lanen 1. atalaren arabera.
- 35 mm.-ko kopia bat jatorrizko bertsioan
- 35 mm.-ko kopia azpititulatu bat
- 35 mm.-ko pelikularen soinu negatiboa
- Nahasketa-masterra eta M+E (Hi-8 zintak)
EPAIMAHAIA ETA SARI-EMATEA
npresa babesle bakoitzeko ordezkari banaz osatuko da epaimahaia.
Epaimahaiak behin filmeak ikusi eta Zinema Eraikitzen ekimenera aurkeztutako proiektu bakoitzaren egoera aztertu ondoren, enpresa babesleek euren erabakia hartuko dute.
Saria erabakitzeko, gutxienez, boto guztien erdia gehi bat bereganatu beharko ditu film irabazleak.
Epaimahaiaren erabakia subiranoa da.
Sari-ematea Donostia Zinemaldiaren eremuan egingo da.
BALDINTZAK
Industriako Zinema Eraikitzen saria lortzeko proiektuak aurkezte soilak adieraziko du ekoizpen-etxe irabazleak inolako muga edo baldintzarik gabe onartuko dituela oinarri hauek.
Behin saria onartu denean, ekoiztetxe irabazleak finantza-ekoizkidetza akordio bat izenpetuko du Mediaproducción S.L (Mediapro) enpresarekin, enpresa babesleek izendaturiko ekoizpen-etxea denez, pelikulak espainiar naziotasuna bereganatzeko aukera izan dezan, eta hala, filmearen banaketa komertzialari bidea eman diezaion Espainian. Kontratu hau gehienez ere hiru hilabeteko epean sinatuko da, beti ere posprodukzio lanak hasi aurretik.
Ekoizpen-etxe irabazleak filma merkatuan ustiatzeko (Espainian eta Andorran) eskubide guztiak esklusiban lagako dizkio enpresa babesleek izendaturiko ekoizpenetxeari, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginean aurreikusitako gehieneko epean. Ustiapena edozer bitartekoren bidez egin ahal izango da (zinema, zinematografikoak ez diren aretoak, doako telebista eta ordaindutakoa, bideoa, edozer euskarri, Internet, eratorritako ustiapenak eta bigarren mailakoak, eta abar). Horrez gain, eskubide horien titularra dela eta lagapena egiteko ahalmena duela bermatu beharko du.
Ekoiztetxe irabazleak nazioarteko banaketa-kontratu guztietan KODAK materiala erabili izana adierazteko konpromisoa hartuko du eta kopiak TECHNICOLOR ENTERTAINMENT SERVICES SPAIN laborategietan egin daitezen iradokitzea, hau posible izanez gero.
Enpresa babesletako edozeinek pelikularen izenburua eta pelikula bera baliatu ahal izango ditu, zuzenean nahiz zeharka, aipatu enpresen promozio eta publizitate material gisa, idatzizko jakinarazpen soilaz ekoiztetxe irabazleari horren berri emanez.
Industriaren Zinema Eraikitzen Saria film irabazlearen hasierako kredituetan aipatu beharko da, enpresa babesleen logoak barne sartuz, baita promozio eta prentsako material guztian ere.
Ekoizpen-etxe irabazleak saria eman den urteko abenduaren 15a baino lehen entregatu beharko ditu sariarekin lotutako produkzio ondoko lanak egiteko behar diren material guztiak.
Sariarekin lotutako produkzio ondoko lanak saria eman den urtearen ondorengo urteko uztailaren 31n amaitu beharko dira beranduenez.
Donostia, 2008ko maiatzaren 13a.
TVE Saria
TVE Saria, hautaturiko filmetako baten emisio-eskubideen erosketan datzana.
CASA DE AMÉRICA Saria
Posprodukziorako Laguntzan datzan Casa de América Saria, 10.000 euro gordinez hornitutakoa. Latinoamerikar Zinemaren Posprodukzioa Laguntzeko Casa de América sariak 9.000 euro (gordin) esleitzen ditu. www.casamerica.es
Oharra: Dirutan diren sari guztiak atxikipen fiskalera lotuta daude. Berau indarrean dagoen legeriaren eta herrialde bakoitzarekin sinatutako hitzarmenen arabera aplikatuko da.