Donostia Zinemaldiko logotipoa hautatutako filmeek, babesle ofizialek eta Zinemaldiaren inguruan informatuko duten komunikabideek bakarrik erabili ahal izango dute. Gainera, logotipoa erabiltzeko, antolatzailek baimena eman beharko dute aldez aurretik.
Logotipoa gutxienez 30 mm-tan erreproduzitu beharko da. Logotipoa babesteko eremua aplikazio guztietan errespetatu beharko da.
CMYK aplikazioetan, eta baldin eta hondoak uzten badu, logotipoa beltzean erreproduzituko da. Hondoa koloretakoa edota irudia bada, eta irakurketa errazten badu aplikatu ahal izango da logotipoa zurian. Hondoko irudiak informazio asko badu, outline bertsioa erabili beharko da.
Outline: bertsio honetan outline bat erabili da, logotipoak kolorea izan dezan hondotik bereizteko.
Logotipoa ezin da inola ere aldatu.
Hona hemen logotipoaren hainbat erabilera oker.