WEB GUNE OFIZIALA EUSKERA

Hemen zaude: Lehen orrialdeaHarpidetu zaitez buletina jasotzeko. Datuen Babesa

   Harpidetu zaitez buletina jasotzeko
 Datuen Babesa

1. Segurtasuna eta konfidentzialtasuna

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak (aurrerantzean Zinemaldia) bere erabiltzaileen pribatutasuna une oro babesteko konpromisoa hartzen du bere gain. Zinemaldiak bere buletin elektronikoak zeureganatzeko erabiliko du zure helbide elektronikoa. Informazio hau ez da sarean publikoki banatzen, eta soilik datuen titularrak eta Zinemaldiak horretarako espreski baimendutako pertsona fisiko nahiz juridikoek izango dute datu horietarako sarbidea.
Erabiltzailearen datuen bilketa ingurune seguru batean bideratzen da, hauen konfidentzialtasuna bermatuz. Gainera, erabiltzaileek emandako datu guztiak baimendu gabeko ezein sarbideren aurka babestuta daude.


2. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Politika


Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan agindutakoaren arabera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia enpresak, egoitza soziala Okendo Plaza z/g behean duenak, 20003 Posta kodez, Donostian (Gipuzkoa), buletin elektronikoen bidez bildutako izaera pertsonaleko datuen erabilerari buruz informazioa ematen du.
Zinemaldiak zera jakinarazten die bere erabiltzaileei: hauek beren borondatez emandako izaera pertsonaleko datuak aipatu enpresaren fitxategi informatizatuetara erantsiko direla, hauen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz, erabiltzaileak asetuko dituen zerbitzua emateko asmoz, datuak promozio komertzial propiotan erabiltzeko, baita aipatu datuen ustiapen estatistiko eta komertzialerako ere, datu-babesari buruzko lege espainiarrak errespetatuz, beti ere.
Halaber, bere erabiltzaileei jakinarazten die, Izaera Pertsonaleko Datu-babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan agindutakoaren arabera, datuen sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta bildutako datuen aurkakotasun-eskubideak erabili ditzakeela edonoiz eta aurrez emandako baimena ukatu dezakeela web@sansebastianfestival.com helbidera mezu elektroniko bat idatziz edo 397 Posta Kutxatila – 20080 Donostiara gutun bat bidaliz.




Babesle ofizialak
Kolaboratzaile ofizialak
Instituzio Kideak

© Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Mister-i Mobile Solutions eta Yo Miento Producciones ek landutakoa