METRÓPOLIS LIBROS
Kontakturako pertsona: |
Berta Santiago Fresco |
Helbidea: |
C/ Usandizaga 27 20002 Donostia |
Telefonoa: |
+34 943281844 / +34 943322722 (fax) |
Web: |
www.metropolislibros.com |
E-mail: |
metropolis@metropolislibros.com |
METRÓPOLIS
Zinemaldian duen eginkizuna: zinema
munduko produktuen salmentarako standa.
Metropolis Liburuak zineman espezializaturiko liburu-denda bat
da, non zazpigarren artearen inguruko guztia aurki daitekeen,
bereziki liburuak, 2.500 izenburu baino gehiagoko katalogo batek
zinema ezagutzeko funtsezko lan guztiak biltzen dituelarik:
gidoiak, argiztapen, zuzendaritza eta eszenografiako liburu
teknikoak, aktore eta zuzendarien biografia bikainak, zinematografiaren
oinarriak xehatzen dituzten azterlan eta saiakerak, zinemaren
historia, antzezpena, etab... eskari handia duten beste mota
bateko produktuak ahaztu gabe beti ere, film ospetsuen bideoak
eta DVDak, baita zinemazalearentzako eta zaletuarentzako bilduma-materiala:
posterrak, argazkiak, irudiak, postalak eta merchandising objektu
ezberdinak ere, hau guztia lokal atsegin batean, non eskainitako
produktuak zine-besaulki batzuetan eserita begiratu daitezkeen.
Metropolis Liburuak leku bizi bat izan nahi duenez, bertan liburuen
aurkezpenak, ipuin kontakizunak, erakusketak, eta abar, egin
izan dira.
|