Zinemaldiaren inguruan industriako profesionalen, erosle nahiz
saltzaileen neurrira prestaturiko bulegoa da Sales Office. Bilerak
antolatu eta pelikulak ikusteko topagune, pelikulen nahiz ekoizpen
prozesuan dauden filmen publizitate-materialentzako erakustokiz
osaturikoa. Harreman pertsonalizatu baten bitartez, beharrezko
kontaktuak errazten ditugu, ohiko merkatuetan baino askoz hurbilagoa
eta atseginagoa den ingurune batean.
Dagoeneko Donostiako Zinemaldiaren Sales Office
bulegoko lantaldea zure esanetara dago, irailaren 18era 27tik
ospatuko den 56. edizioari begira.