Argitalpenak
Espainiako Industria Zinematografikoaren Gida
Espainiako Industria Zinematografikoaren Gida Espainiako ikus-entzunezkoen zinematografiaren arloko profesional guztiak biltzen dituen aurkibidea da. Ekoizleen gida honek denetarik jasotzen du: ekoizleak, euren helbideak eta hiru ekoizpen lan garrantzitsuenak, banatzaileak, erakusleak, Espainiako pantaila kopurua, salmenta agenteak, telebistak, sustapenerako agenteak zein konpainiak eta prentsa. Ezinbesteko gida da honakoa, oso erabilgarria. Doan jasoko dute Sales Office-ra hurbilduko diren guztiek.
Bideotekako filmen katalogoa
Zinemaldian baimena duten profesionalei emango zaie doako katalogo hau. Bertan, Zinemaldiko atal guztietan hautatutako filmak agertzen dira, bai eta Espainiako eta Latinoamerikako aurtengo ekoizpenak ere.
Industria zinematografikoko bertaratutakoak
Argitalpen horretan Zinemaldian izango diren Sales Office-ko akreditatu guztiak agertzen dira, bai eta horien datuak ere: argazkia, helbidea, telefonoak, helbide elektronikoa eta Donostian zer egunetan eta zer hoteletan egongo diren. Amaierako orrialdeetan, Zinemaldirako hautatutako filmen kontaktu zerrenda bat agertzen da, baita zinemak eta hotelak nabarmenduta dituen hiriko planoa ere, Donostiako hotelen eta telefono erabilgarrien zerrenda, eta industriako ekintzen programa.
Katalogo hauek, dohainik banatuko direnak, ezinbesteko lan-tresna
dira gonbidatuentzat, hauen publizitate-orrialdetan erakusgai
izan daitezen plataforma bikainak izateaz gain, departamentu
honetan erreserbatu daitezkeelarik 2008ko irailaren 1a baino
lehen.
Industria zinematografikoarentzat ezinbesteko plataforma gisa
sendotu den Sales Officek, bere eginbideari eutsiko dio Zinemaldian
bildutako profesionalen zerbitzura, uneoro ezaugarri izan duen
hobekuntza etengabearen kemen berarekin. Sales Officek honako
erakundeen lankidetza eskertzen du: Europar Batasuneko Media
Programa, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketa
Erakundea), ICEX (Kanpo Merkataritzarako Espainiar Institutua).
BABESLEAK:
|