Bideoteka zerbitzuak irudiaren kalitatea nabarmen hobetzen duen film digitalizatuen kontsulta-sistema osoaz hornitutako hamabost monitore izango ditu aurten ere. Materiala zerbitzari batean gordeko da eta Zinemaldia amaitzean ezabatua izango da.
Bideotekak eskainiko dituen pelikulak honakoak dira:
Urteko espainiar
eta latinoamerikar ekoizpena, 2007ko irailetik 2008ko irailera
bitartekoa.
Zinemaldiko sail
ezberdinetarako film hautatuak.
Zinemaldian pelikula
hautaturen bat daukaten ekoizle eta saltzaileek aurkezturiko
urteko filmak.
Pelikula bakoitzeko izen emate kuota, digitalizazioa
barne, 100 eurokoa da. Irailaren 1etik aurrera, Zinemaldiak %25eko errekargua ezarriko du.
Izena emateko eta materiala jasotzeko azken eguna 2008ko irailaren 9a