Hemen zaude: Lehen orrialdea › Sales Office › Sales Office 2006
sales office 2006
Amaierako Komunikatua
Egitaraua
Europa, zinema eta eskualdeak
Un espacio de 500 m2 en el corazón del
Palacio Kursaal
Donostiako Zinemaldiak Sales Office zerbitzua industriako kide
ororen esku jartzen du. Izan ere, plataforma komertzial hau Donostian
dauden bitartean euren lana erraztearren eta Zinemaldiko sail
ezberdinetan (Ofiziala, Zabategi, Horizontes
Latinos, etab.) parte hartzen duten film eta ikus-entzunezko
proiektu guztien merkatal-sustapena bultzatzearren sortu da.
Kursaal Elkargunean kokaturiko Sales Officek zure lana optimizatzeko
beharrezko instalazio guztiak ditu. Bere instalazioak soilik
behar bezala akreditatutako industriako kideek erabil ditzakete.
Akreditazio profesionalak departamentu honek eskaintzen dituen
baliabideak eskuratzeko aukera eskaintzen du: Bideoteka, teknologia
digital berrienaz hornituriko Sales Office Proiekzio Aretoa
eta zine-aretoetan emanaldi pribatuak antolatzeko aukera. Halaber,
bilera-areto pribatuak ere baditu eta WIFI estalduradun lan-zonalde
komuna nahiz Internetera konektaturiko ordenagailuak.
Jardueren aurrerapena
Sales Officetik bertatik urteko ekoizpen espainiar eta latinoamerikar
osoa ezagutzeko parada izango da, Zinemaldiak Made in Spain
eta Selección Horizontes sailetan egiten duen eskaintzaren
osagai zabal gisa.
Sales Officekin koordinazio estuan, Zinema
Eraikitzen 10 ekimenak profesionalei zuzenduriko film-egitarau
bat proposatuko du, posprodukzio aldiari zailtasunez ekiten
dioten latinoamerikar zinegileei Europatik laguntzeko bideratua.
Sales Office zerbitzuaren baitan, Zinemaldiak berriro ere Zinema
Mugimenduan 2 proposatu du, Aljeria, Maroko, Tunisia eta
portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileen
proiektuak ezagutarazteko hitzordua, soilik profesionalei aurkezturik,
koprodukzio nola banaketa esparruetan Europako herrialdeetako
ikus-entzunezko merkatuan sar daitezen erraztearren.
Pirinioez
Haraindiko II. Koprodukzio Foroa-k, IBAIA (Ikus-entzunezkoen
Euskal Ekoizleen Elkartea) erakundeak antolatua eta Europako
Zinema eta Eskualdeen Egunaren baitan Sales Officekin batera
koordinaturik, proiektuen gauzatzea sustatzea izango du helburu,
Pirinioetako Lan Komunitatetik abiatuta (Akitania, Andorra,
Aragoi, Katalunia, Euskadi, Languedoc-Roussillon, Midi Pyrénées
eta Nafarroa).
Aurten ere Sales Office Zinema Eskolen IV. Nazioarteko Topaketen
zerbitzura izango da, baita jada ohikoa bihurtu den Euskal Zinearen
Egunean ere.
Orobat, Zinemaldia bitartean aurrerago zehaztuko diren profesionalen
arteko bilera ugari ahalbidetuko ditu.
Bideoteka
Bideoteka zerbitzuak iaz Selección Horizontes sailerako froga gisa
erabili zen pelikulen digitalizazio sistema bera eskainiko du
aurten. Teknologia berrienez baliatuta, bideotekak irudiaren
kalitatea nabarmen hobetuko du, film digitalizatuen kontsulta-sistema
osoaz hornitutako hamabost monitoreen bitartez. Materiala zerbitzaile
batean gordeko da eta Zinemaldia amaitzean ezabatuko da.
Bideotekak eskainiko dituen pelikulak honakoak dira:
Urteko espainiar
eta latinoamerikar ekoizpena, 2005eko irailetik 200ko irailera
bitartekoa.
Zinemaldiko sail
ezberdinetarako film hautatuak.
Zinemaldian pelikula
hautaturen bat daukaten ekoizle eta saltzaileek aurkezturiko
urteko filmak.
Pelikula bakoitzeko izen emate kuota, digitalizazioa
barne, 100 eurokoa da
Izena emateko eta materiala jasotzeko azken eguna 2006ko
irailaren 4ª
Zinemaldi
Pro, Kursaalaren barnean Sales Officeren ondoan kokaturikoa,
120 m2-ko gune profesional bat da, soilik akreditatuen erabilerarako
mugatua, ikuskatzeen zonaldearen inguruan.
WiFi estaduraz hornitutako Zinemaldi Pro guneak bertan ditu
gainera, taberna, liburudenda, prentsa-saltokia, profesionalentzako
soilik erretserbaturiko kutxatiletarako sarbide zuzena, kale
aldetiko sarrera eta Kursaaleko bi proiekzio-aretoetarako sarbide
zuzena.
Zinemaldiak gune hau Kursaalaren muinean partaidetza dinamikoa
izan nahi duten enpresa zein instituzioen esku jartzen du.
Euren jarduera ahalbait gehien erraztearren, Zinemaldiak lan
guneak proposatzen dizkie profesionalei, beharrezko zerbitzu
guztiekin hornituak eta Kursaaleko barrualdean nabarmenki ikusgai
direnak.
Zinemaldia bitartean, Kursaalean gune profesional bat baldintza
ezin hobetan eskura eduki nahi izanez gero, beharrezko argibideak
Sales Officek eskainiko dizkizu.
Guneen erreserba egiteko azken eguna 2006ko abuztuaren
14a
Publizitate orrialdeak
Sales Officek Zinemaldiko 54. edizioan akreditaturiko
profesional guztien esku jarriko ditu ondorengo argitalpenak:
BERTARATUTAKOEN
ZERRENDA
BIDEOTEKAKO PELIKULEN
KATALOGOA
ESPAINIAR INDUSTRIA
ZINEMATOGRAFIKOAREN GIDA
Katalogo hauek, dohainik banatuko direnak,
ezinbesteko lan-tresna dira gonbidatuentzat, hauen publizitate-orrialdetan
erakusgai izan daitezen plataforma bikainak izateaz gain, departamentu
honetan erreserbatu daitezkeelarik 2006ko irailaren 4a baino
lehen.
Industria zinematografikoarentzat ezinbesteko plataforma gisa
sendotu den Sales Officek, bere eginbideari eutsiko dio Zinemaldian
bildutako profesionalen zerbitzura, uneoro ezaugarri izan duen
hobekuntza etengabearen kemen berarekin. Sales Officek honako
erakundeen lankidetza eskertzen du: Europar Batasuneko Media
Programa, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketa
Erakundea), ICEX (Kanpo Merkataritzarako Espainiar Institutua).
Donostiako Zinemaldiko Sales Officeko lan-taldea gaurtik aurrera
zure esanetara jartzen da 2006ko irailaren 21etik 30era egingo
den 54. edizioari begira.
09.00-18.15 - Hotel Aránzazu
European Films Crossing Borders (cerradas) - www.eufilmscrossingborders.com
09.00-18.00- Hotel Aránzazu
Mediterranean Films Crossing Borders (cerradas) – www.mfcb.org
16.30-19.30 – Hotel María Cristina
Reunión Anual del Programa Raíces (cerrada)
21.00 (lugar por confirmar)
Copa de inauguración organizada por el Sales Office y Cinema do Brasil (con acreditación)
Sábado 23
09.30-18.00 – Hotel Aránzazu
European Films Crossing Borders (cerradas) - www.eufilmscrossingborders.com
09.00-18.00- Hotel Aránzazu
Mediterranean Films Crossing Borders (cerradas) - www.mfcb.org
10.00-14.00 – Kursaal – Sales Office Sala 8
Reunión Programa Media y Distribuidores Europeos (con acreditación)
17.00-19.00– Kursaal – Sales Office Sala 8
Reunión de información sobre el programa de ayudas Euromed Cinémas.
Domingo 24
09.30-13.00 – Hotel Aránzazu
European Films Crossing Borders (cerradas) - www.eufilmscrossingborders.com
09.30-12.45 - Hotel Aránzazu
Mediterranean Films Crossing Borders (cerradas) - www.mfcb.org
10.00-13.30 – Kursaal Sales Office Sala 8
Reuniones de trabajo del Club de Productores Europeos (cerradas)
15.30-19.00 – Kursaal Sales Office Sala 9
Reuniones de trabajo del Club de Productores Europeos (cerradas)
14.00-15.00 – Kursaal - Sales Office Salas 8 y 9
Rueda de Prensa de FAPAE
16.00-17.00 – Kursaal - Sales Office Sala 8
Reunión de trabajo de Europa Cinémas con distribuidores latinoamericanos (cerrada)
17.00-19.00 – Kursaal - Sales Office Sala 8
Reunión de trabajo de AECI con profesionales africanos en el marco de Cine en Movimiento 2 (cerrada)
Lunes 25
10.00-17.00
Reunión de los directores generales de Cinematografía (EFAD) de los 25 países de la Unión Europea (cerrada).
10.00-20.00 – Kursaal - Sales Office Sala 8
Reuniones de trabajo de la delegación de Cinema do Brasil (cerradas)
10.00-19.00 – Cine Príncipe 10
Cine en Movimiento 2 (profesionales acreditados)
11.00-14.30 – Hotel Maria Cristina - Salón Elcano
Día del Audiovisual Andaluz
12.00-14.00 – Kursaal – Sales Office Sala 9
Reunión de Audiovisuales S.G.R. (Sociedad de Garantía Recíproca) y ARIBSAN (Agencia Iberoamericana del Registro ISAN).
13.00– Hotel María Cristina - Salón Elcano
Presentación de la Andalucía Film Commission (invitación)
14.00-16.30 – Unión Artesana (Cines Príncipe)
Reunión de trabajo de AECI con distribuidores latinoamericanos en el marco de Cine en Movimiento 2 (cerrada)
20.00 – Kursaal – Zinemaldi Plaza
Bienvenida de Cine en Construcción 10.
Martes 26
09.30-19.00 – Kursaal - Sales Office Sala 8
Reunión de la Asociación de Ciudades y Regiones de Europa para la Cultura
10.00-14.00 – Kursaal – Sales Office Sala 9
Reunión de la Spain Film Commission (cerrada)
10.00-16.00 – Cine Príncipe 9
Cine en Construcción 10
14.00 – Sala Kubo
Encuentros de Zabaltegi: anuncio de los premios de Cine en Movimiento 2
14.00-16.00 - Zurriola Marítimo
Almuerzo franco-español de coproducción organizado por la Commission du Film d’Île de France y la Madrid Film Commission (privado)
19.00 – FNAC
“Cine en Construcción, de 1 a 10,” seguida de proyección de Historias Mínimas
Miércoles 27
10.00-20.00 – Cine Príncipe 9
Cine en Construcción 10
10.00-23.00 - Cine Príncipe 6 y 7
Día del Cine Vasco y entrega de los premios AMA LUR, IBAIA y BERRIA.
13.00-14.30 – Kursaal – Sales Office Sala 9
Presentación de la coordinadora Filmad y Animadrid.
15.30-16.30 – Kursaal – Sales Office Sala 9
Presentación de la asociación DreamAgo
17.00-19.00 – Kursaal – Sales Office Sala 9
Distribución independiente y censura en Estados Unidos
20.00 – Kursaal – Zinemaldi Plaza
Bienvenida del V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine
21.30 – Kursaal 2
Entrega de premios de Cine en Construcción 10
Jueves 28
09.30-14.00 – Kursaal – Sales Office Salas 8 y 9II Foro Transpirenaico de Coproducciones
10.00-18.00 – Cine Príncipe 9
V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine
15.30-19.00 – Kursaal Sales Office Salas 8 y 9Día de Europa, Cine y Regiones
19.00– Kursaal 2
Entrega del Premio Personalidad Europea del Año a Luciana Castellina
Viernes 29
10.00-18.00– Príncipe 9
V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine
16.00-17.00 – Kursaal Sales Office Sala 8
Presentación de la empresa Ubik Visual Effects
Sábado 30
10.00-12.00 – Kursaal Sales Office Sala 9
“Speed mitings” de First Team (cerrada)
12.30-13.30 – Kursaal Sales Office Sala 9
V Encuentro Internacional de Escuelas de Cine – Debate "Estudiantes de cine e interpretación : ¿separados por una cámara?”
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren europar arrasto berezia nabarmenduko duten jarduerak ugari izango dira 54. edizioa bitartean, kontinente ezberdinetako zinemagintza eta profesionalen arteko topagune pribilegiatu gisa sendotuz, aldi berean.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Europan eratzen diren zinema-egitasmoentzat instituzio eta erakunde publiko ez estatalek duten garrantzia azpimarratzen jarrituko du Zinemaldiak.
Edizio honetarako aurreikusitako zenbait hitzordu:
Irailaren 23an, larunbatez, Media Programaren Agentzia Exekutiboak informazio-bilera bat egingo du europar enpresa banatzaile independenteei begira.
Irailaren 23an, larunbatez, eta irailaren 24an, igandez, European eta Mediterranean Films Crossing Borders lantegiek euren trebakuntza-lana garatuko dute.
Irailaren 24an, igandez, Ekoizle Europarren Klubak lan-saioak egingo ditu.
Astelehenean, irailak 25, Europar Batasuneko 25 herrialdeetako Zineko Zuzendari Nagusiak (EFAD) bilduko dira.
Irailaren 26an, asteartez, kontinenteko Eskualdeetako kultur-arduradunen topaketak europar zinema independenteari bideratutako eskualdeetako laguntza publikoa aztertuko du.
Irailaren 26an, halaber, Commission du Film d’Ile-de-Francek eta Madrid Film Commissionek bere ohiko franko-espainiar koprodukzioen otordua antolatuko du.
Ostegunean, irailak 28, Europako Egune, Sales Officek jarduera-egitarau bat proposatuko du, Luciana Castellinari emango zaion Urteko Europar Pertsona Ospetsuaren sariarekin amaiera bikaina izango duena.
Italiako Alderdi Erradikaleko europar diputatu ohi eta Kultura eta Komunikabidetako Europar Batzordeko lehendakari izandako Luciana Castellina da Zinemaldiak aurten sarituko duen Pertsona Ospetsua, sormenezko aberastasun-iturri den aniztasuna errespetatuz, europar zinemaren garapenaren alde eginiko lan zorrotz eta nekaezinagatik.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak urteroko sari hau publikoarentzat oro har ezezagunak diren arlo desberdinetatik europar zinemari emandako bultzada erabakigarriagatik nabarmendu den pertsona baten jarduera goresteko sortu zuen.
Lehendabizikoa, Viviane Reding europar komisarioari eman zitzaion 2004an eta bigarrena, 2005ekoa, erdi-bana eman zitzaien Claude Miller eta Claude-Eric Poiroux-i, Europa Cinémas erakundeko presidenteari eta zuzendari nagusiari, hurrenez hurren.
Irailak 28 osteguneko egitarauak ondoko hitzorduak barne ditu:
Pirinioez Haraindiko Koprodukzioen II. Foroa. Dokumentalen eta fikzioko proiektuen aurkezpena. Ekitaldi honen amaiera gisa, Pirinioko Lan Komunitatea (PLK) osatzen duten eskualdeetako ikus-entzunezko arduradunen baterako gogoeta.
“Bentornato Signor Gai” ezagutu, Federico Fellini handiak hogeita hamarreko hamarkadan sortu, idatzi eta elkarrizketaturiko gidoia. Daniele Nerenzik indar izpirik galdu ez duen akzioz, komediaz eta tragediaz betetako gidoi ezezagun honen edukia argituko du.
Hitzordua Jan Vandierendonckekin, Eurimages-eko idazkari nagusi exekutiboa.
Urteko Europar Pertsona Ospetsua den Luciana Castellinarekin topaketa.
EGITARAUA
Irailaren 28a, osteguna
Kursaal jauregia–Sales Officeko Areto Nagusia
10:00
Pirinioez haraindiko Koprodukzio Foroa.
15:30
PLK eskualdeetako ikus-entzunezko arduradunen baterako esku hartzea.
LUCIANA CASTELLINA, URTEKO EUROPAR PERTSONA OSPETSUA SARIA 2006KO IRAILAREN 28A, OSTEGUNA
Erroman, 1929ko abuztuaren 9an jaio zen. Zuzenbidean lizentziatua eta kazetaria, Italiako Parlamentuan eta Europako Parlamentuan diputatu izana da (1976-1999). Europako Parlamentuan Kultura eta Komunikabidetako lehendakari izan da, Kanpo Harreman Ekonomikoen Batzordekoa, eta Hegoamerikarako ordezkaritzaren lehendakariorde. 1998tik 2002ra italiar zinemaren nazioarteko promozio-agentzia den Italia Cinemako presidente ere izana da.
Gaur egun, Viareggioko Europar Zinema Jaialdiko buru da, europar zinea hizpide duen lau hizkuntzatako “cineuropa.org” online-argitalpenaren ohorezko presidente, Luce-Città della scienza (Napoli) Institutuko Dokumentalen Eskolako Batzorde Zientifikoko koordinatzaile, Vittorio Gassman Fundazioko eta beste hainbat kultur fundaziotako Administrazio Batzordeko kide, eta UCCAko (Unione Circoli del Cinema dell´Arci) lehendakaritzako kide. Pisako Unibertsitateko irakasle titularra da, Filosofia eta Letren Fakultatean, Komunikazio-zientzien Departamentuan.